MERKATARITZAKO  MATEMATIKA

 

  1. Dendari batek kostuko prezioa baino %40 garestiago saltzen ditu dendan dituen salgaiak. Lagun eta familiakoei jendeari saltzen zaiona baino  %40 merkeago saltzen die. Kostu prezioa 250 euro duen produktu bat, zenbatetan salduko die familiakoei? Zein da kasu honetan aplikatzen den indizea?

 

 

  1. Kalkulatu 20.000 euroko kapitala zer bihurtuko den urteko % 8an ezarriz gero, 15 urtean.

 

 

  1. Zer kapitala ezarri beharko dugu %3’5 interespean 10 urte barru 36000 euro lortu nahi baldin badugu?

 

 

  1. Zenbat urteren barruan hirukoiztuko da 12000 euroko kapitala, urteko %7an ezarrita badago?

 

 

  1. Kalkulatu urteko %5ean ezarrita dagoen 50000 euroko kapitala zer dirutza bihurtuko den 4 urtean, kapitalizazio-epeak hilabeteak izanda.

 

 

  1. Zein da aurreko ariketan UTB?

 

 

  1. Enpresari batek 100000 euroko mailegua eskatu du. Eman diote % 10eko interes finkoa ezarriz. Urteko 9 kuotatan ordainduko du. Zenbateko kuotak ordaindu beharko ditu?

 

 

  1. Banku batek 10000 euroko mailegua egin digu, urteko % 12an, mailegua urtebetean amortizatu behar dugu, hileko 12 ordainketa eginez. Kalkula ezazu zein den ordaindu behar den kuota.

 

 

  1. 80000 euroko zor bat 4 urtetan amortizatu nahi dugu, urteko % 10ean eta hiruhileko ordainketak eginez, zenbat ordaindu beharko dugu hiruhileko bakoitzean?

 

 

  1. 150000 euroko mailegu bat eskatu dugu eta banketxeak urteko % 5a kobratzen digu. Gure soldatak ikusita 11600 euroko urteko kuota ordaindu dezakegu. Zenbat urtean ordaindu behar dugu?

 

 

  1. 30000 euroko mailegua lortu dugu, urtean %8an. Mailegua urteko 6 kuota berdinetan amortizatu behar dugu. Egiaztatu ezazu urteko kuota hori 6489’46 eurokoa dela.

 

 

  1. Urtea hastean 8000 euro sartzen ditugu bankuan, urteko % 6an ezarrita. Zenbat diru izango dugu 15. urtearen amaieran?

 

 

  1. Kalkulatu hilean zenbat ordaindu beharko dugu, %12an ezarritako 45000 euroko zorra 4 urtean amortizatzeko.


                                          Atzera                              Soluzioak