SISTEMA LINEALAK : GAUSS
1) Ebatzi ondoko sistema hau: 2x + 3y - 4z = 15
4x - y + 6z = 9
-6x - 5y + z = 2
2) Ebatzi ondoko sistema hau: 2x + 2y - 3z = 5
x - y - z = 0
3x + 2y + 4z = -2
3) p1, p2 eta p3 hiru pastel mota egiteko A, B eta C osagaiak erabiliko
dira. p1 egiteko 2 kg A, 1 kg B eta 1 kg C behar dira. p2 egiteko, 1 kg
A, 2 kg B eta 1 kg C erabiliko dira. p3-rako 1, 1 eta 2 kg A, B eta C
beharko dira, hurrenez hurren. p1-en salneurria 24 eurokoa da, p2-rena
25ekoa eta p3-rena 26 euro.
Gozogilearen irabaziak 4, 3'5 eta 5'5 eurokoak badira p1, p2 eta p3
pastelengatik, hurrenez hurren, kalkula itzazu hiru osagaien kiloko
prezioak.
4) Liburutegi bateko apalategi jakin batean nobelak, antzerki eta
poesia liburuak daude. Poesia eta antzerki liburuak bildurik adina
nobela dago, eta poesia liburuen kopurua antzerki liburuarenaren
hirukoitza da. Guztira 176 liburu badaude apalategi horretan, zenbat
daude jenero bakoitzetik?
5) Argitaletxe batek batxilergoko hiru asignatura desberdinetako hiru
liburu desberdin dauzka. A asignaturako liburua 90 eurotan saltzen da,
B-koa 110ean eta C ikasgaikoa 130 eurotan. Iaz argitaletxeak 84000 euro
irabazi zituen hiru liburuen salmentarekin. A liburua C liburua baino
hiru aldiz gehiago saldu zen, eta B liburua , A eta C biak batera adina
saldu zen. Mota bakoitzeko zenbat liburu saldu zituzten? Zeintzuk izan
ziren liburu mota bakoitzak eragindako diru-sarrerak?
6) Familia batean gurasoek eta seme-alabetako batek lan egiten dute eta
hilaren azkenean 4350 euro irabazten dute. Aitak amaren soldataren 5/7
kobratzen badu, eta semeak aitarenaren erdia, zein da bakoitzaren
soldata?
7) Anek ikasgai baten hiru azterketa idatzi egin ditu, eta hiru horien
batezbesteko nota 8'5 da. Lehen bien batezbesteko nota 8 bada eta azken
biena 9, zenbat atera du azterketa bakoitzean?
8) Hanburgeseria batean,
limonada batek, bi hanburgesa eta oilasko-xerra batek 11'5 euro balio
dute. Bi limonada eta hanburgesa baten prezioa 6 euro da eta hiru
limonada eta hiru oilasko-xerra hartzeko 16'5 euro behar dira. Zenbat
balio du produktu bakoitzak?
Soluzioak Atzera