ADITZ SISTEMA Aditz sistema lantzen da, hau da, NOR, NOR-NORI, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK

Zenbat eta zenbat idazlan sortu dituzu zure bizitzan, ezta! Eta seguro milatan entzun diezula ditxosozko irakasleei gaizki dituzuela aditzak; "dut" idatzi duzun lekuan "naiz" jarri behar dela, edo "diozu"-ren lekuan "duzu" egon behar dela...Edo itxuraz zerbait "erraz" esaten dugunean mister jakintsuk errepaso ederra ematen digu:

*-Aizu, Patxi, atzo ikusi nizun kalean.  

- Nizun? Zer, ipurdia? ZINTUDAN dela ez dakizu ala?    

  

-*Bihar ikusiko gara, ezta?

-Gara? Eskolan ez duzu piperrik ikasten? DUGU esan behar duzu.

-*Aitatxo, ahizpak jo dit!.

-Ez zara konturatu pelikula bat  ikusten ari naizela? zure ahizpatxok jotzen bazaitu, abisatu; bestela, utzi pakean.

- Baina... baina jo dit jada!

- Ez molestatzeko! Ahizpak zu jo arte, bederen.

- Baina,,,baina...

-Ai semetxo, semetxo... ahizpak jo NAU esan behar duzu!

Teoria

Euskarak 4 aditz sistema ditu:

Nor

Ama etxera etorri da.

Jeronimo menditik dator.

Subjektua IS nor da, eta ez dago objektu zuzenik.

Nor-nori

Niri baloia hautsi zait.

Ni zuri noakizu.

Adibide hauetan ere subjektua IS nor da (baloia eta ni), eta ez dago objektu zuzenik.

Nor-nork

Mariak zu maite zaitu.

Kalean, Mariak zu ikusi zaitu.

Guk patatak erosi ditugu.

Nor-nori-nork

Kalean, Mariak zuri ipurdia ikusi dizu.

Guk zuei patatak erosi dizkizuegu.

Nor-nork eta nor-nori-nork adibideetan, berriz, subjektuak IS nork dira, eta objektu zuzena dute guztiek.

laburbilduz,

Aditz sistema Subjektua Objektu zuzena
NOR IS nor Ez
NOR-NORI IS nor Ez
NOR-NORK IS nork Bai
NOR-NORI-NORK IS nork Bai

Nola dakigu perpaus batek objektu zuzena duen ala ez?

Galdetu perpausari ZER + ADITZA + SUBJEKTUA. Galdera ez badu  zentzurik,  ez du objekktu zuzenik izango; baina zentzu osoa izatekotan, objetu zuzena izango du. Adibidez:

vZer hautsi zaizu baloia?
Perpausa Galdetutakoa Galdetutakoa, badu zentzurik? Oharrak
Ama etxera etorri da. Zer/nor etorri da ama? Ez Kontuz, ZER galdetu behar duzu, ez NORA!
Jeronimo menditik dator. Zer/nor dator Jeronimo? Ez
Niri baloia hautsi zait. Ez Kontuz, galdetzen baduzu "zer hautsi zaizu?" baloia aterako da , baina ez duzu subjekturik jarri, baloia bera subjektua delako!
Ni zuri noakizu. Ez du zentzurik. Zer/nor zoazkit ni? Ez Beno, adibide hau nahiko arraroa da, baina aditz trinkoak ikasiko dituzunean, ikusiko duzu ez dela hainbesterako.
Mariak zu maite zaitu Mariak, nor maite du? Bai, zu Hemen sarri askotan"Mariak zuri maite zaitu" esaten dugu, baina ez da NORK-NORI aditz sistemarik existitzen.
Kalean, Mariak zu ikusi zaitu. Mariak, nor ikusi du? Bai, zu
Guk patatak erosi ditugu Zer erosi dituzue zuek? Bai, patatak
Kalean, Mariak zuri ipurdia ikusi dizu Zer ikusi dit Mariak? Bai, ipurdia
Guk zuei patatak erosi dizkizuegu. Zer erosi dizkiguzue Zuek? Bai, patatak

Beno, badakigu noiz duen perpaus batek objektu zuzena, baina guk perpausak sortzen ditugunean, ez dugu asmatzen. Hori  gertatzen da euskarak 4 aditz sistema dituelako eta sistema horiek askotan nahasten ditugulako. Gehienetan gaztelaniaren itzulpen zehatza egiteagatik gertatzen da. Weborri honen hasieran semetxoak hanka sartze ugari egiten ditu. Lehenengo adibidean "te he visto (a tí)", bigarrenean "nos veremos (yo a tí y tú a mí)" eta hirugarrenean "mi hermana me ha pegado (a mí)". Ez gara konturatzen gazteleraz, objektu zuzena pertsona bat bada, "a" preposizioa jarri behar dela.