ADITZ TRINKOAK ETA ADITZ PERIFRASTIKOAK pdf: Aditz trinko eta perifrastikoen arteko diferentzia


Begira itzazu bi perpaus hauek:

Ni zuri joan natzaizu gaur goizean.

Horixe bera esaten ari nintzaion ni Larraintzarko zuzendariari.

Lehenengo adibidean, aditza "joan natzaizu" da, eta bi hitzez osatuta dago. Bigarren adibidean, berriz, aditza "esaten ari nintzaion" da, eta hiru hitz ditu.

Bi hitz edo gehiago behar dituzten aditzak ADITZ PERIFRASTIKOAK deitzen dira. Hala gertatzen denean, aditz nagusi bat eta aditz laguntzaile bat agertzen zaizkigu. Aditz nagusiak aditzaren esanahia eta aspektua gordetzen ditu , eta aditz laguntzaileak, berriz, beste ezaugarri batzuk, hala nola pertsonak, tempusa, modua.... 

           joan aditz nagusia eta natzaizu laguntzailea         esaten ari aditz nagusia eta nintzaion laguntzailea      

Baina badira hitz bakar batez osaturiko aditzak ere:

Ni Zuazara noa.

Peio Araņotz menditik dator.

Hitz bakar bat behar duten aditzak ADITZ TRINKOAK deitzen dira.

Aditz trinko gutxi ditugu euskaraz, eta are gutxiago normalean erabiltzen ditugunak.

Egon: Atzo etxean nengoen deitu zenidanean..

Izan: Itsaso oso herri polita da.

Etorri: Iruņetik zetorren.

Ibili: Ana ez dabil ongi.

Baina aditz hauek ez dira beti trinkoak:

Egon: Atzo etxean egon nintzen.

Izan: Itsaso oso herri polita izango da.

Etorri: Iruņetik etorri zen.

Ibili: Ana ez da ongi ibili.

Noiz erabil ditzakegu, bada, aditz trinkoak?


ERABILERA


Aurreko galderari erantzutea ez da batere erraza, baina auzia zerbait argitzeko esan dezakegu beste aditzetan "-tzen ari" erabiltzen dugunean, hauetan trinkoak azaltzen zaizkigula.

Igo: igo naiz igotzen naiz igoko naiz igo naiteke igotzen ari naiz
Joan: joan naiz joaten naiz joango naiz joan naiteke noa

Baina beste egoeretan ere ager daitezke:

  1. Atemporaltasuna adierazteko:

Mahaia garaia da.

Mahaia garaia zen, izan da, da eta izango da.

  1. Geroaldia adierazteko:

Oraintxe bertan doa Maria Irakasle gelara.

Aurreko adibidean, orainaldiko trinkoa badugu ere, geroaldia da.