Euskalkiak


Nondik dator gure hizkuntza?


Euskararen jatorria


Euskalkien mapa ezagunenak


Euskal Herrian ez da berdin hitz egiten leku guztietan. Basaburuan, adibidez, ez dute hitz egiten Donibane Garazin bezala, Donostiako hizkera ez da Auzakoa... Bestalde, berdin-berdinak ez badira ere, oso antzekoa da Donostia, Tolosa eta Errenteria bezalako herrien euskara. Guk, gutxi-gutxinaka, kurtsoz kurtso, euskalkien ezaugarriak ikasiko ditugu.

Baina zer da hizkera? eta euskalkia? Ikasi hiztegitxo hau, hitz hauen eta gehiagoren esanahia argitzeko.

Euskara batua: Euskaltzaindiak proposatutako euskara-eredu bateratua.

Euskalkia: hizkuntza baten aldaera da, ahoskeraren, hiztegiaren eta morfosintaxiaren ezaugarri bereziak dituena, eta lurralde mugatu batean mintzatzen dena.

Azpieuskalkia: euskalki baten barnean bereizten diren hizkera-multzoetako bakoitza.

Hizkera: euskalki baten barruko hizkuntz aldaera lokala, inguruko aldaerekiko ezaugarri desberdin batzuk dituena.

Oroitu, garrantzitsuena ez da buruz ikastea, hemen agertzen diren terminoen definizioak ulertzea baizik. Kontzeptuak ongi ulertzen badituzue, zuen hitzetan azaldu ahal izango dituzue.

Bestalde, gaur egun gehien erabiltzen diren euskalkien sailkapenak bi dira: Louis Lucien Bonaparterena eta Koldo Zuazorena.


Louis Lucien Bonaparte


Koldo Zuazo

Proiektua

Sortu Koldo Koldo Zuzazo edo Louis Lucien Bonaparteren euskalkien mapa, nahi duzuen materialekin.

Taldeak: Launaka. Bi neska eta bi mutil ahal delarik.

Euskarria: aukeran. kartulinan, paperean, oholean, material birziklatuekin …

Teknika: nahi duzuena: marraztua, grabatua, argien bidezkoa, collage, dilistez…

Tamaina: Gutxieneko tamaina A3.

Iraupena: 3 saio.

Lekua: Liburutegia.


PROIEKTUA
A taldea B taldea C taldea D taldea E taldea F taldea G taldea
Koldo Zuazo L. L. Bonaparte Koldo Zuazo L. L. Bonaparte Koldo Zuazo L. L. Bonaparte Koldo Zuazo