
1.- Nola egiten dira baldintzazko adizkiak? Iraganeko formak hartu eta aldaketa hauek egin.
| ZER EGIN? | ADIBIDEA |
|---|---|
| 1.- Ba- aurrizkia jarri. | zitzaidan --> bazitzaidan |
| 2.- NOR Hirugarren pertsona bada, hasierako /z/-ren ordez /l/ jarri. | bazitzaidan --> balitzaidan |
| 3.- Bukaerako /n/ kendu. | balitzaidan --> balitzaida |
| 4.- Kontuan hartu NIRI dela /t/ bukaeran dagoenean, eta /da/ adizkiaren erdian aurkitzen denean. | balitzaida --> balitzait |
2.- Nola egiten dira ondorio oraineko adizkiak? Baldintzazko formak hartu eta aldaketa hauek egin.
| ZER EGIN? | ADIBIDEA |
|---|---|
| 1.- Ba- aurrizkia kendu. | balitzait --> litzait |
| 2.- Bukaeran /-ke/ jarri. | litzait --> litzaitke |
| 3.- Kontuan hartu NIRI dela /t/ bukaeran dagoenean, eta /da/ adizkiaren erdian aurkitzen denean. | litzaitke --> litzaidake |
3.- Nola egiten dira ondorio iraganeko adizkiak? ondorio oraineko formak hartu eta aldaketa hauek egin.
| ZER EGIN? | ADIBIDEA |
|---|---|
| 1.- Hirugarren pertsona bada, hasierako /l/-ren ordez /z/ jarri. | litzaidake --> zitzaidake |
| 2.- Bukaeran /en/ jarri. | zitzaidake --> zitzaidakeen |