SUBJUNTIBOAREN ERABILERAPDF fitxategia subjuntibo erabileraz


1.- Egitura


Subjuntiboan, ahaleran bezala, bi aditz laguntzaile ditugu:

*edin (NOR eta NOR-NORI). Erroa -di- da. Adibidez,

dadin, zedin...

*ezan (NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK). Kasu honetan erroa -za- da. Adibidez,

dezan, genezan...

Bestalde, eta ahaleran bezala, aditzoina erabiltzen dugu aditz nagusi gisa:

Ikas dezan.

2.- Noiz -n eta noiz -la?

Subjuntiboko aditzek batzuetan -n atzizkia hartzen dute eta beste batzuetan -la. Hona hemen eskema.

NOIZ "-N" ETA NOIZ "-LA"
"-N" Helburuzko perpausak (zertarako?) Joan daitezen eman nien dirua.
Nahia adierazten duten perpausak:

   Nahi izan
   Nahiago izan
   Espero izan
   Opa izan
   Komeni izan
   Erregutu
Etor dadin nahi dut.
Aginte-perpausak (1. pertsona) Has gaitezen lanean!
"-LA" Aginte-perpausak (3. pertsona) Eros ditzatela  ditxosozko gozoki horiek!
Perpaus osagarriak (zer?) Ekar dezala esan du.