Kalifikazio irizpideak PDF fitxategia Kalifikazio irizpideak


Jarrera

Jarrerak notari kentzeko edo gehitzeko balioko du, eta beti ere irakasleak erabakiko du kenketa edo gehiketa hori nola egin:

A) Ezinbestekoa da ikasleak euskaraz mintzatzea irakasleekin, ikaskideekin zein ikastetxeko edozein langilerekin; egingo ez duenari puntu 1 jeitsiko zaio ebaluazio bakoitzean eskuratzen duen kalifikazio orokorretik.

B) Lan-giroa. Honetan ere aldaketak gerta daitezke kalifikazio orokorrean:

Azterketa edo lan batean kopiatzeak edo kopiatzen uzteak ebaluazio horretan gehienez 4 bat lortzea suposatuko du.

Gaitasun gramatikala

Idazlanetan zein ahozko aurkezpenetan ez ezik, azterketetan ere kontuan hartuko dira akats ortografiko eta gramatikalak. Akats larri bakoitzeko 0,2 jaitsiko da nota, eta akats arin bakoitzeko 0,1. Kenketa horrek muga izango du, puntu 1 lehen zikloan eta 2 puntu bigarrenean. Hauek dira akats larritzat hartuko direnetako batzuk:

-Ergatiboa -Mugagabea -Komunztadura -Konpletiboak/erlatibozkoak
-Zehar galderak -Hipotetikoa -Puntuazioa -Deklinabidea
-Oinarrizko ortografia -Esaldiaren ordena -...

Landuko ditugun arloak eta ebaluazio bakoitzeko nota

Gure helburu nagusia da euskaraz komunikatzeko gaitasunak garatzea. Irakurmena, idazmena entzumena eta mintzamena dira lau trebetasun nagusiak. Lauei edukiena gehitu behar diegu (gramatika, literatura...) hiruhileko bakoitzean kalifikazioa horrela osatuko dugularik:

Arloak % Jarduerak
Idatzizko zein ahozko testuen sorkuntza %20 - Testu-mota bat klasean landu eta idazlana edota ahozko aurkezpena egin.
- Testuen sorkuntzarako mikroproiektuak.
Idatzizko zein ahozko testuen ulermena %10 - Irakurmena edota entzumena neurtzeko eta garatzeko ariketak. Azterketa egin.
%15 - Literatur liburuak irakurri, klasean landu eta azterketa egin.
Gramatika, literatura... %30 - Hiruhilekoan ikasitako edukien gaineko azterketa bakarra.
%10 - Etxeko lan modura eskaturiko ariketak eta koadernoa.
Arlo guztiak %15 - Monta ertaineko proiektu desberdinak.

Koadernoa ebaluatzeko irizpideak honako hauek dira:

Oharrak

Ekaineko nota, berreskuraketak eta iraileko azterketa

Ebaluazioa %
1. ebaluazioa %25
2. ebaluazioa %35
3. ebaluazioa %40

Errekuperazio jarduerak. Aurreko mailetako gainditu gabeak

Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgaia suspenditu baina mailan aurrera egin duten ikasleek delako ikasgaia errekuperatuko dute baldin eta ondoko mailan lehenengo eta bigarren ebaluaketak gainditzen badituzte. Bestela apirila aldean jarriko den azterketa egin eta gainditu beharko du.