Zein da teoria zelularraren parte?
- Izaki bizidun guztiak zelulaz osaturik daude
- Organismoen bizi funtzioak zeluletan ere gertatzen dira
- Zelulak beste zeluletatik ateratzen dira
- Hirurak zuzenak dira
Zein esaldi ez du teoria zelularrarekin bat egiten?
- Zelulek bizi funtzioak betetzen dituzte
- Zelulak banatzean ugaltzen dira
- Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude
- Zelula bat ugaltzeko beste batekin izan behar ditu harremanak
Zeintzuk dira mintz nuklearra ez dutenak?
- Zelula eukariotoak
- Zelula prokariotoak
- Landare zelulak
Zein zelulak dira handiagoak?
- Zelula eukariotoak
- Zelula prokariotoak
- Zelula prokariotoak eta eukariotoak berdinak dira
Zelula prokariotoen atalak kontuan izanik, zein da lau atal hauetatik zelula prokariotoetan ez dagoena?
- Zitoplasma.
- Erribosomak
- Zelula-mintza
- Golgiren aparatua
Zein ataletan dago material genetikoa zelula prokariotoan?
- Zitoplasman
- Mitokondrioetan
- Nukleoan
- Zelula paretan
Hauetako zein ez da eukariotoa?
- Animaliak
- Landareak
- Bakterioak
Zelula eukariotoek…
- Ez daukate kloroplastorik.
- Nukleoa daukate.
- Izaki bizidun guztietan aurkitzen dira.
Non kokatzen da eukariotoen ADNa?
- Zitoplasman
- Nukleoan
- Golgi aparatuan
- Mintz-plasmatikoan
Zein organulutan dago energia iturria?
- Erretikulu endoplasmatikoan
- Mitokondrioetan
- Golgiren Aparatua
Ze funtzio betetzen dute mitokondrioek?
- Substantziak garraiatzen dituzte
- Zelula babesten dute
- Arnasketan parte hartzen dute eta zelularentzako energia lortu
- Proteinak sintetizatzen dituzte
Zein organulu arduratzen dira digestioaz?
- Bakuoloak
- Erribosomak
- Lisosomak
- Mitokondrioak
Zein organulutan dago energia iturria?
- Erribosometan
- Golgiren Aparatuan
- Mitokondrioetan
Zein organulutan sintetizatzen dira proteinak?
- Mitokondrioetan
- Lisosometan
- Erribosometan
Erribosomen funtzioa da:
- Energia lortzea
- Gluzidoak sintetizatzea
- Proteinak sintetizatzea
Zentrioloek zertarako balio dute?
- Zenbait substantzia metatzeko
- Erretikulu endoplasmatikoan egindako molekulak aldatzeko
- Zitoeskeletoa sortzeko eta animalia zeluletan mitosian parte hartzeko (kromatidak banatzeko)
Non egiten da fotosíntesis?
- Mitokondrioetan
- Kloroplastoetan
- Erribosometan
Zertarako balio dute kloroplastoek?
- Proteinak sintetizatzeko.
- Fotosintesia egiteaz arduratzen dira.
- Arnasketa zelularrean parte hartzen dute.
Aukeratu kloroplastoaren definizio egokia:
- Nukleoa eta mintz plasmatikoaren arteko gunea da.
- Zelulosaz osaturiko pareta lodia eta gogorra da.
- Klorofila biltzen duten organuluak dira eta bertan fotosintesia gertatzen da.
Hauetako zein arduratzen dira landareei kolore berdea emateaz?
- Bakuoloak
- Zelula paretak
- Kloroplastoak
Zein zelulak ez du zelula paretarik?
- Animalia zelulak
- Landare zelulak
- Bakterio zelulak
- Onddo zelulak
Zein ez dagokio landare-zelula bati?
- Mitokondrioak
- Kloroplastoa
- Zentrioloak
Animalia zelulek soilik duten organualua:
- Erretikulu endoplasmatikoa
- Erribosomak
- Mitokondrioak
- Zentrioloak
Zein zelula motak izaten du forma geometrikoa?
- Landare zelulak
- Animalia zelulak
- Biek
Ze organulu daude soilik landare zeluletan?
- Mitokondrioak
- Kloroplastoak
- Erribosomak
Nolakoak dira animalien zelulen nutrizioa?
- Autotrofoak dira
- Heterotrofoak dira
- Animali zelulek ez dute nutriziorik egiten
Nolakoa da landareen nutrizioa?
- Autrotofoa
- Heterotrofoa
- Ez dute nutrizio funtziorik betetzen
Nolakoak dira animali zelulak?
- Autotrofoak
- Heterotrofoak
- Ez bata ez bestea.
Zeintzuk egiten dute nutrizio autotrofoa?
- Landare zelulek
- Animalia zelulek
- Onddo zelulek