Aukeratu erantzun zuzena:
- a) Nafarroan harri zaharrenak iparraldean daude (Bortzirin )
- b) Nafarroako harri guztiak adin berekoak dira.
- c) Nafarroan harri zaharrenak hegoaldean (Erriberan) daude
Nafarroako harri gehienak
- Bolkanikoak dira
- Metamorfikoak dira
- Sedimentarioak dira
Nafarroako harri zaharrenak
- Mesozoiko arokoak dira
- Paleozoiko arokoak dira.
- Zenozoiko arokoak dira
Iruñeko tuparriak:
- Harri bolkanikoak dira
- Harri plutonikoak dira
- Harri sedimentarioak dira
Aiako Harriak granitozkoak dira: Granito harria..
- Sedimentarioa da
- Magmatiko plutonikoa da.
- Magmatiko bolkanikoa da
Iruñeko etxe gehienak hareharrizkoak dira. Hareharria..
- Magmatikoa
- Metamorfikoa
- Sedimentarioa da
Nafarroako mendi altu gehienak:
- Tuparrizkoak dira
- Kareharrizkoak dira
- ) Hareharrizkoak dira
Trinkoenetik ahulenera ordenatuta
- Kareharria, tuparria, hareharria
- Hareharria, kareharria, tuparria
- Kareharria, hareharria, tuparria
Ibaien higatzeko ahalmena:
- Emaria eta erliebearen baitan dago
- Ibaien higatzeko ahalmena ez da inoiz aldatzen.
- Emariaren baitan dago
Ibaien higadura
- Berdina da ibilbide guztian zehar.
- Ez da berdina harri ezberdinak aurkitzen baitira ibilbidean.
- Ibaien higadurak ez du ezer ikustekorik harri motarekin
Ibai batek haran estuak eta sakonak sortzen ditu:
- Harri ahulak zeharkatzen dituenean.
- Harri trinkoak zeharkatzen dituenean.
- ) Ez dute zerikusirik sortzen diren haran motak eta harriak.
Ibai haranak zabalak dira:
- Harri ahulak zeharkatzen dituen lekuetan
- Harri trinkoak zeharkatzen dituen lekuetan.
- Ez dute zerikusirik harri motak eta sortzen diren haran motak.
Meandroek:
- Haranak zabaltzen dituzte nagusiki.
- Haranak sakontzen dituzte nagusiki.
- Ez bata ez bestea.
Haranak sakontzen dira bereziki:
- Meandroetan
- Ur jauzietan goranzko higaduraz.
- Ez bata ez bestea.
Ibai ertzetan dauden zelaiak :
- Ibaien uholde lautadak dira
- Ibai terrazak dira
- ) Ez dute ezer ikustekorik ibaiekin.
Ibai ertzetan dauden legarrak garraiatu dira:
- Saltoka gehien bat.
- Biraka gehien bat.
- Arrastaka
Legarrak Iruñean aurkitzeak adierazten du:
- Orain Arga ibaiak ureztatzen duela Iruñea (erdigunea)
- Garai batean ibaiak ureztatzen zituela Iruñeko lurrak (erdigunea)
- Ez bata ez bestea.
Iruñea ibai terraza batean dago eraikita. Zer da ibai terraza bat?
- Garai batean ureztatzen zen baina orain altuagoa dagoen eremua eta ibai sedimentuak dituena.
- Orain uholde garaian ureztatu eta sedimentuz betetzen den eremua.
- Ez bata ez bestea.
Uholde lautadak egokiak dira:
- Kirol instalazioak eraikitzeko, zabalgune handiak baitira.
- Etxeak eraikitzeko, lorategiak barne.
- Baratzak jartzeko, lur oso emankorrak baitira.
Zein aholku emango zenieke uholde lautadan bizi direnei ( Burlata, Atarrabia, Errotxapean,..)
- Autoak garajean sartu eta itxi ateak ongi.
- Etxetik ez irtetea.
- Uholde garaian autoak garajeetatik atera eta urrutira eramatea.
Zein aholku emango zenieke Magdalenako baratzak kudeatzen dituztenei:
- Uholde garaian hesi bereziak jartzea.
- Aseguru etxe bati ordaintzea produkzioaren asegurua bada ez bada.
- Ezer ez.
Uholde arriskua murrizteko aholku bat aukeratu:
- Ez bizi uholde lautadan
- Uholdea larria izan baino lehen hartu gauza guztiak eta alde egin.
- Harresiak eraiki, ertzetan landareak landatu (zuhaitzak) eta zubiak garbi mantendu (enborrak eta zaborrak garbitu).
Estuarioak:
- Ibai bokaleak dira non sedimentuak ibaian bertan metatzen diren.
- Ibai bokaleak dira non sedimentuak itsaso barnean metatzen diren.
- Ez dira ibai bokaleak.
Deltak:
- Ibai bokaleak dira non sedimentuak ibaian bertan metatzen diren.
- Ibai bokaleak dira non sedimentuak itsaso barnean metatzen diren.
- Ez dira ibai bokaleak.
Estuarioak sortzen dira:
- Marea gora behera txikiak dauden itsasoetan.
- Marea gora behera handiak dauden itsasoetan.
- ) Mareek ez dute inongo eraginik estuarioen sorreran.
Deltak sortzen dira:
- Marea gora behera txikiak dauden itsasoetan.
- Marea gora behera handiak dauden itsasoetan.
- Mareek ez dute inongo eraginik delten sorreran.
Karst paisaia sortzen da:
- Tuparrietan
- Hareharrietan
- Kareharrietan
Karst paisaia modelatzen duten eragile nagusiak dira:
- Glaziarrak
- Haizea
- Ura: euria, lurpeko ura, ibaiak, itsasoa
Kareharriak
- Porotsuak eta iragazkorrak dira
- Ez dira porotsuak baina pitzatuta agertzen dira eta ura pitzaduretatik barneratzen da.
- Erabat iragazgaitzak dira
Karst paisaia sortzeko hurrengo prozesuak gertatu behar dira:
- Hasieran karbonatazioa deritzon higadura.
- Hasieran karbonatazioa deritzon meteorizazio kimikoa
- Hasieran karbonatazioa deritzon meteorizazio mekanikoa.
Karbonatazio prozesuan:
- Kaltzio karbonatoa (disolbagaitza) kaltzio bikarbonatoan (disolbagarria) bilakatzen da.
- Kaltzio karbonatoa (disolbagarria) kaltzio bikarbonatoan (disolbagaitza) bilakatzen da.
- Kaltzio karbonatoa ez da eraldatzen.
Lapiaza:
- Euriaren urak disoluzioz sortutako azaleko egiturak dira.
- Euriaren urak karbonatazioz eta disoluzioz sortutako azaleko egiturak dira.
- Ibaiek sortutako azaleko egiturak dira.
Leizeak
- Pitzadura horizontalak zabaltzean sortutako egiturak dira.
- Pitzadura bertikalak, lurpeko urek karbonatazioz eta disoluzioz zabaldutako zulo estu eta sakonak dira..
- Ez bat ez bestea.
Galeriak
- Pitzadura horizontalak zabaltzean sortutako azaleko egiturak dira.
- Pitzadura horizontalak ibaiek zabaldutako lurpeko egiturak dira.
- Pitzadura horizontalak lurpeko urek karbonatazioz eta dizoluzioz zabaldutako egiturak dira.
Estalaktitak sortzen dira:
- Karbonatazioz eta dizoluzioz.
- Karbonatazioaren alderantzizko erreakzioa gertatuz: kaltzio bikarbonatoa (disolbagarria) kaltzio karbonatoan (disolbagaitza) bilakatuz.
- Karbonatazioaren alderantzizko erreakzioa gertatuz: kaltzio karbonatoa kaltzio bikarbonatoan bilakatuz.
Estalaktitak handitzen dira:
- Behetik gora
- Goitik behera
- Horizontalean gehienetan
Estalagmitak handitzen dira:
- Behetik gora
- Goitik behera
- Horizontalean gehienetan
Estalaktitak eta estalagmitak aztertzen baditugu:
- Egitura berdin berdina dute.
- Ez dute egitura berdina, estalagmitek ubide bat dute barnealdetik eta estalaktitek ez.
- Ez dute egitura berdina, estalaktitek ubide bat dute barnealdean eta estalagmitek ez.
Aukeratu erantzun zuzena:
- Karst paisaia munduko leku guztietan berdin berdina da.
- Karst paisaia osatzen duten egitura geologikoak oso azkar sortzen dira.
- Aurki daitezke karst paisaiak eboluzio fase ezberdinetan