Gluzidoak
- C, H eta Oxigenoz osatutako molekula ez organikoak dira
- C, H, O eta Nitrogenoz osatutako molekula organikoak dira
- C, H eta Oxigenoz osatutako molekula organikoak dira eta H eta O uraren proportzioan.
Monosakaridoak
- Aldehido funtzioa duten polialkoholak dira
- Aldehido ala zetona funtzioa duten monoalkoholak dira
- Aldehido ala zetona funtzioa duten polialkoholak dira eta nagusiak 3-5 eta 6 karbonoz daude osatuta
Monosakaridoen propietate fisikoak dira:
- Uretan disolbagarriak, zuriak, kristalizatzen dira eta gozoak dira
- Uretan disolbagarriak, zuriak, kristalizatzen dira eta zaporerik gabekoak dira
- Uretan disolbagaitzak, zuriak, kristalizatzen dira eta gozoak dira
Carbono asimetrikoak izatearen ondorioz monosakaridoek hurrengo propietatea dute
- Uretan disolbatzen dira
- Zapore gozoa dute
- Aktibitate optikoa dute
Monosakaridoen estereoisomeroak sortzen dira
- Aldehidoa funtzioa izatearen ondorioz
- Karbono asimetrikoak izatearen ondorioz
- Lotura bikoitza oxigenoarekin izatearen ondorioz
D eta L estereoisomeroak
- D destrogiroa da eta L lebogiroa
- Formula enpirikoa berdina dute eta bata bestearen irudi espekularrak dira
- Formula enpirikoa berdina dute eta azken karbono asimetrikoaren OHaren posizioan ezberdintzen dira
Bi isomero epimeroak dira
- Formula enpirikoa berdina dutenean eta bata bestearen irudi espekularra direnean
- Formula enpiriko berdina dutenean baina karbono asimetriko guztien OH kokapena ezberdina denean
- Formula enpiriko berdina dutenean eta karbono asimetriko baten OHaren kokapenean ezberdintzen direnean
Bi monosakarido egitura isomeroak dira
- Formula enpirikoa berdina baina OH kokapena ezberdina dutenean
- Formula enpirikoa berdina dutenean eta bata bestearen irudi espekularra direnean
- Formula enpirikoa berdina eta OH kokapena berdina, baina funtzio ezberdina dutenean, batak aldehidoa eta besteak zetona
Lotura hemiazetalikoak
- Glukosa ziklatzen du
- Bi monosakarido lotzen ditu
- Aldehidoa sortzen du
Lotura hemiazetalikoa sortzen da
- Bigarren karbono eta azken karbono asimetrikoaren artean
- Lehenengo karbono eta azken karbono asimetrikoaren artean
- Aldehido ala zetona duen karbono eta azken karbono asimetrikoaren artean
Piranosa bat
- Pentagono eran ziklatutako monosakaridoa da
- Hexagono eran ziklatutako monosakaridoa da
- Lauki eran ziklatutako monosakaridoa da
Lotura O-glukosidikoak
- Monosakaridoak elkarrekin lotzen ditu eta ez da ezer askatzen sortzen denean
- Monosakaridoak elkarrekin lotzen ditu eta ura askatzen da sortzen denean
- Edozein bi molekula lotzen ditu eta ura askatzen da sortzen denean
Furanosa bat
- Pentagono eran ziklatutako monosakaridoa da
- Hexagono eran ziklatutako monosakaridoa da
- Lauki eran ziklatutako monosakaridoa da
Zein molekula da hau?

- Laktosa
- Maltosa
- Sakarosa
Sakarosa zerez dago osatuta?
- Bi glukosaz
- Galaktosaz eta glukosaz
- Glukosaz eta fruktosaz
Laktosa zerez dago osatuta?
- Bi glukosaz
- Galaktosaz eta glukosaz
- Glukosaz eta fruktosaz
Maltosa zerez dago osatuta?
- Bi beta glukosaz
- Bi alfa glukosaz
- Alfa glukosa bat eta Beta glukosaz
Zein da sukaldean erabiltzen den azukrea?
- Fruktosa
- Maltosa
- Sakarosa
Non aurkitzen da laktosa?
- Fruituetan
- Esnean
- Almidoiaren hidrolisiaz
Erreduzitzeko ahalmena
- Karbono asimetrikoa izatearen ondorioa da
- Karbono anomerikoa izatearen ondorioa da
- Karbono anomerikoa libre izatearen ondorioa da, bera oxidatuz Kobrea erreduzituz.
Hurrengo molekuletatik zeintzuk ez dira erreduzitzaileak?
- Laktosa eta maltosa
- Fruktosa, glukosa, erribosa, desoxirribosa, galaktosa
- Sakarosa, almidoia, zelulosa, glukogenoa
Almidoia
- Animalietan aurkitzen da soilik
- Landare eta animalietan aurkitzen da
- Landareetan agertzen da soilik
Glukogenoa
- Animalietan aurkitzen da soilik
- Landare eta animalietan aurkitzen da
- Landareetan agertzen da soilik