Aminoazidoen arteko lotura
- Ester lotura da
- Lotura O-glukosidikoa da
- Lotura peptidikoa da
Lotura peptidikoa sortzen da
- Lehenengo aminoazidoaren amino eta bigarrenaren karboxiloaren artean
- Lehenengo aminoazidoaren karboxilo eta bigarrenaren aminoaren artean
- Lehenengo aminoazidoaren amino eta bigarrenaren aminoaren artean
Lotura peptidikoa
- Bikoitza da baina bira dezake
- Bakuna da baina zurruna
- Bikoitza da, horregatik da zurruna
- Bakuna da eta horregatik bira dezake
Bukaerako NH2 erradikala
- Katearen azken aminoazidoarena da
- Katearen lehen aminoazidoarena da
- Hurrengo aminoazidoari itsasten zaionarena da
Proteinen egitura primarioa
- Kate polipeptidiko ezberdinen elkartea da
- Espazioan hartzen duen konformazioa da
- Aminoazidoen segida da
Proteinen egitura sekundarioa (alfa helize eta Beta lamina tolestua) egonkortzen da
- Erradikalen arteko loturen bidez
- Aminoazido baten karboxilo eta beste baten amino taldeen artean sortzen diren Hidrogeno zubien bidez
- Lotura peptidikoen ondorioz
Proteinen egitura tertziarioa egonkortzen da
- Erradikalen arteko loturen bidez
- Aminoazido baten karboxilo eta beste baten amino taldeen artean sortzen diren Hidrogeno zubien bidez
- Lotura peptidikoen ondorioz
Proteinen egitura kuaternarioa
- Kate berean egitura sekundario bat baino gehiago daudenean sortzen da
- Protein guztiek duten egitura da
- Kate polipeptidiko bat baino gehiago elkartzean sortzen den egituta da
Proteina baten desnaturalizazioa
- Aminoazidoen segida aldatzen denean gertatzen da
- Lotura peptidiko hidrolizatzean gertatzen da
- Proteinaren konformazioa aldatzean gertatzen da (egitura tertziarioa nagusiki) kuaternarioa ere bai, dagoenean eta batzuetan sekundarioa ere.