Ondoko esaldi hauetatik zein da zuzena aurreko testuari dagokionez?
- Redi sendagile italiarra zen eta berezko sorreraren teoria frogatu zuen.
- Redik frogatu zuen euliak ez zirela itxitako ontzietan sartzen.
- Redik frogatu zuen izaki bizidunak beste izaki bizidun batzuetatik sortzen direla
- Redik uste zuen airean bizitzeko printzipio bat zegoela
.Zu Redi izan bazina, esperimentua errepikatzean zer aldaketa egingo zenuke zure ondorioak onartzen ez dituzten zientzialariak konbentzitzeko?
- Esperimentua berriro errepikatuko nuke gainerako zientzialariek ikus zezaten.
- Barnean euli bat sartuko nuke lau edalontziak hermetikoki itxi aurretik.
- Hermetikoki itxitako zortzi edalontzi jarriko nituzke, barnean eulirik ez sartzeko moduan
- Itxirik zeuden lau edalontziak gasarekin edo sare finarekin itxiko nituzke, barnean airea sar zedin.
Ondoko esaldietatik, zein oinarritzen da berezko sorreraren teorian?
- Euliei haragi eta arrain hondarrak jatea gustatzen zaie, arrautza gehiago erruteko
- Zorriak haurren buruan sortzen dira, izerdia eta higiene ezagatiko zikinkeria dela-eta
- Lokatzetan dauden har gorriak lurreko zizareek errundako arrautzetan sortzen dira
- Arratoiek kumeen erditzea trapu zikinen artean egin dezakete, toki lasaian eta janaritik hurbil badaude.
Ondoko esaldietatik zeinek adieraz dezake hobekien Rediren esperimentuaren hasierako hipotesia?
- Euliei haragi eta arrain hondarrak eta bestelako elikagaiak jatea gustatzen zaie.
- Ontzi itxietan ez da airerik sartzen eta, ondorioz, harrak hiltzen dira.
- Haragian eta arrainetan ezin da harrik sortu, euliek horietan arrautzik erruten ez badute.
- Edalontzi itxian ez da eulirik sartzen
Rediren esperimentuko har zuriak...
- Artropodoak dira, euliak bezala.
- Narrastiak dira, sugeak bezala
- Anelidoak dira, lurreko zizareak bezala
- Nematodoak dira, hesteetako zizareak bezala