Zein da airearen ibilbide zuzena?
- Sudurra-bronkioak-trakea-albeoloak
- Sudurra-laringe-albeolo-bronkioa
- Ahoa eta sudurra-faringe-laringe-trakea-bronkio-bronkiolo-albeoloak
- Ahoa eta sudurra-faringea-hestegorria-bronkio-bronkiolo-albeoloa
Sudurraren funtzioa:
- Airea arnas bideetan sartzea da
- Airea epeltzea eta garbitzea da
- Ez du funtzio berezirik burutzen
Epiglotisaren funtzioa da:
- Faringe eta Laringea bereiztea
- Janaria ez utzi pasatzen laringe aldera eta hestegorrirantz bideratzea.
- Epiglotisak ez du funtzio berezirik
Laringearen funtzioa da:
- Ahots kordak izatea
- Ahots kordak izatea eta partikula handiak sartzen ez uztea (babesa)
- Laringeak ez du funtzio berezirik, bakarrik airearen pasabidea da
Trakearen funtzioa da:
- Airearen pasabidea izatea
- Airea garbitzea (mukian itsatsitako partikula eta mikroorganismoak kanporantz bultzatzea)
- Ez du funtzio berezirik
Bronkio eta bronkioloak:
- Berdinak dira
- Desberdinak dira, bronkioloak zabalagoak dira
- Ezberdinak dira, bronkioak zabalagoak dira
Albeoloen ezaugarriak dira:
- Pareta lodia dute
- Mintz fin batez osatuta daude eta kapilarraz inguratuta daude
- Ez dute ezaugarri berezirik
Gas trukea gertatzen da:
- Bronkiotan
- Albeoloetan
- Diafragman
Gas trukean:
- Oxigenoa kapilarretatik albeoloetara pasatzen da eta CO2 albeoloetatik kapilarretara
- Oxigenoa albeoloetatik kapilarretara pasatzen da
- Oxigenoa albeoloetatik kapilarretara pasatzen da eta CO2 kapilarretatik albeoloetara
Hurrengoetatik batek EZ DU parte hartzen airearen mugimenduan:
- Diafragmak
- Birikak
- Saihetsak
Arnasa hartzean:
- Diafragma igo (erlaxatu), eta kutxa torazikoaren bolumena txikitzen da
- Diafragma jaitsi (uzkurtu), sahietsak altxatu eta kutxa torazikoaren bolumena handitzen da
- Diafragmak ez du inongo eraginik arnasa hartzean
Arnasa botatzean:
- Diafragma jaitsi (uzkurtu), sahietsak altxatu eta kutxa torazikoaren bolumena handitzen da
- Diafragma igo (erlaxatu), sahietsak jaitsi eta kutxa torazikoaren bolumena murrizten da
- Diafragmak ez du inongo eraginik arnasa botatzean