Zeintzuk dira odolaren osagaiak?
- Globulu gorriak
- Globulu zuriak
- Globulu gorriak, globulu gorriak eta plaketak
- Plasma eta zelulak: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak
Globulu gorriak ere deritze:
- Leukozitoak
- Eritrozito eta baita ere hematie
- Ez bata ez bestea
Globulu zuriak ere deritze:
- Eritrozitoak
- Leukozitoak
- Hematiek
Globulu gorrien funtzioa da:
- Organismoa defendatzea
- Oxigenoa garraiatzea
- Koagulazioan parte hartzea
Globulu zurien funtzioa da:
- Oxigenoa garraiatzea
- Koagulazioan parte hartzea
- Organismoa defendatzea
Plasmaren funtzioa da:
- Oxigenoa garraiatzea
- Substantziak garraiatzea: mantenugaiak, hondakinak,..
- Plasman ez da ezer garraiatzen
Plaketen funtzioa da:
- Organismoa defendatzea
- Garraioa
- Odola behar bezala koagulatzea edo gatzatzea
Odolari kolore gorria:
- Plasman dagoen hemoglobinak ematen dio
- Globulu gorriek ematen diote
- Odolaren osagai guztiak dira gorriak
Globulu gorriek oxigenoa garraiatzen dute
- Barnean duten hemoglobinari esker
- Globulu gorriek ez dute ezer berezirik oxigenoa garraiatzeko
- Globulu gorriek ez dute oxigenoa garraiatzen
Batzuetan anemia sendatzeko burdina hartzea errezetatzen du medikuak. Zergatik?
- Hemoglobinak burdina duelako
- Burdinak indarra ematen duelako
- Ez da egia, anemia denean ez da inoiz burdina errezetatzen
Zein gaixotasun izango du globulu gorri gutxi dituen pertsona batek?
- Odol jario ugariak
- Infekzio bat
- Anemia
Zein arazo izango du plaketa gutxi dituen pertsona batek?
- Anemia izango du
- Infekzio bat izango du
- Odol jario ugariak izango ditu
Pertsona baten odol analisian leukozito kopuru nahiko handia atera da. Zer adierazten du horrek?
- Anemikoa dagoela
- Infekzio bat duela edo pasatu berri duela
- Ez du ezer berezirik adierazten
Aukeratu zuzena den baieztapena:
- Odoleko zelula guztiak beti odol hodien barrutik doaz.
- Globulu gorriak eta plaketak beti odol hodien barrutik doaz baina leukozitoak atera daitezke ehunetara
- Globulu gorriak atera daitezke odol hodietatik baina leukozitoak ez