Arteriak:
- Odola bihotzera daramaten odol hodiak dira
- Odol oxigenatua daramaten odol hodiak dira
- Odola bihotzetik ateratzen duten odol hodiak dira
Zainak:
- Oxigenorik gabeko odola daramaten odol hodiak dira
- Odola bihotzetik ateratzen duten odol hodiak dira
- Odola bihotzerantz daramaten odol hodiak dira
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Arterien pareta meheagoa da zainena baino
- Arterien pareta lodiagoa da zainena baino
- Arteria eta zainen paretak berdinak dira
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Arteriek balbulak dituzte odolak beti aurrera egiteko
- Zainek balbulak dituzte odola beti aurrerantz joateko eta atzerantz ez egiteko
- Ez arteriek ez zainek ez dituzte balbulak behar
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Arteria guztiek odol oxigenatua daramate
- Arteria guztiek odol oxigenatua daramate birika arteria izan ezik
- Arteria guztiek oxigenorik gabeko odola daramate
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Zain guztiek oxigenorik gabeko odola daramate birika zaina izan ezik
- Zain guztiek oxigenorik gabeko odola daramate
- Zain guztiek odol oxigenatua daramate
Balbula mitralak:
- Ezker aurikula eta ezker bentrikulua konektatzen ditu
- Eskuin aurikula eta eskuin bentrikulua konektatzen ditu
- Ez bata ez bestea
Balbula trikuspideak:
- Ezker aurikula eta ezker bentrikulua konektatzen ditu
- Eskuin aurikula eta eskuin bentrikulua konektatzen ditu
- Ez bata ez bestea
Balbula sigmoideoek:
- Ezker aurikula eta ezker bentrikulua konektatzen dute
- Eskuin aurikula eta eskuin bentrikulua konektatzen dute
- Aorta arteria eta birika arteriaren irteeran daude eta ez dute odola bihotzerantz itzultzen uzten
Sistolen:
- Odola sartu egiten da bihotzean
- Odola atera egiten da bihotzetik
- Ez bata ez bestea
Diastolen:
- Odola sartu egiten da bihotzean
- Odola atera egiten da bihotzetik
- Ez bata ez bestea
Bihotzaren muskulua:
- Miokardioa da
- Perikardioa da
- Ez bata ez bestea
Sistolen:
- Miokardioa uzkurtu egiten da eta odola atera egiten da bihotzetik
- Miokardio erlaxatu egiten da eta odola sartu egiten da bihotzean
- Miokardio ez da ez uzkurtzen ez erlaxatzen
Diastolen:
- Miokardioa uzkurtu egiten da eta odola atera egiten da bihotzetik
- Miokardio erlaxatu egiten da eta odola sartu egiten da bihotzean
- Miokardio ez da ez uzkurtzen ez erlaxatzen
Kaba zainak:
- Biriketatik bihotzera darama odola
- Gorputz osoko odola eskuin aurikulara darama
- Oxigenorik gabeko odola atera egiten du eskuin bentrikulutik
Birika arteriak:
- Biriketatik bihotzera darama odola
- Gorputz osoko odola eskuin aurikulara darama
- Oxigenorik gabeko odola atera egiten du eskuin bentrikulutik
Birika zainak:
- Biriketatik bihotzera darama odola,
- Odola atera egiten du eskuin bentrikulutik biriketarantz bidaliz
- Oxigenorik gabeko odola ezker aurikulara bideratzen du
Aorta arteriak:
- Gorputz osoko odola bihotzera darama
- Odol oxigenatua ezker bentrikulutik gorputz osorantz bideratzen du
- Odol oxigenatua eskuin bentrikulutik gorputz osorantz bideratzen du
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Aortaren adarrak gorputz osora ailegatzen dira odol oxigenatua zeluletaraino eramanez
- Aorta arteriaren adar batzuetan odol oxigenatua dago eta beste batzuetan oxigenorik gabeko odola
- Aorta ez da adarkatzen
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Kaba zainan pilatzen da oxigenorik gabeko odola eta odol oxigenatua
- Gorputzeko zain guztien oxigenorik gabeko odola kaba zainetan pilatzen da
- Ez bata ez bestea
Zirkulazioa bikoitza dela esan nahi du:
- Bi zirkulazio aparatu ditugula
- Gorputzari bira bat ematean, odola bi aldiz pasatzen dela bihotzetik
- Ez bata ez bestea
Zirkulazioa "osoa" dela esan nahi du:
- Odol oxigenatua eta oxigenorik gabekoa nahastu egiten direla
- Odol oxigenatua eta oxigenorik gabeko odola ez direla nahasten
- Ez bata ez bestea
Aukeratu ibilbide zuzena:
- ZELULAK-kaba zaina-EZKER AURIKULA-EZKER BENTRIKULU-birika arteria-BIRIKAK-birika zaina-ESKUIN AURIKULA-ESKUIN BENTRIKULU-aorta arteria-GORPUTZ OSOKO ZELULAK
- ZELULAK-kaba zaina-ESKUIN BENTRIKULU-ESKUIN AURIKULA-birika arteria-BIRIKAK-birika zaina-EZKER BENTRIKULU-EZKER AURIKULA-aorta arteria-GORPUTZ OSOKO ZELULAK
- ZELULAK-kaba zaina-ESKUIN AURIKULA-ESKUIN BENTRIKULU-birika arteria-BIRIKAK-birika zaina-EZKER AURIKULA-EZKER BENTRIKULU-aorta arteria-GORPUTZ OSOKO ZELULAK