Hurrengo molekuletatik esan zeintzuk diren DENAK ez organikoak
- H2O (ura)
CO2 ( Karbono dioxidoa)
Glukosa (C6H12O6)
Gatz mineralak - H2O (ura)
CO2 ( Karbono dioxidoa)
Gatz mineralak
CH4 ( metano: etxeko gas naturala erregaia) - H2O (ura)
CO2 ( Karbono dioxidoa)
Gatz mineralak
Aukeratu baiezpen zuzena
- Materia organikoa (glukosa adibidez) energetikoa da
- Materia ez organikoa (ura adibidez) energetikoa da
- Materia organikoa ( glukosa adibidez) ez da energetikoa
Aukeratu baiezpen zuzena
- Ekoizleek materia organikoa sintetizatzen dute materia ez organikotik abiatuta
- Ekoizleek materia organikotik abiatuta materia ez organikoa sintetizatzen dute
- Ekoizleek ez dute ezer sintetizatzen
Landareek fotosintesia burutzeko behar duten materia ez organikoa: ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa
- Lurretik jasotzen dute sustraien bidez
- Lurretik sustraien bidez ura jasotzen dute baina gatz mineralak eta karbono dioxidoa airetik
- Lurretik, sustraien bidez ura eta gatz mineralak jasotzen dituzte baina karbono dioxidoa, airetik
Aukeratu baiezpen zuzena
- Landareek materia organikoa sintetizatzeko behar dutena dira: ura, gatz mineralak eta argiaren energia
- Landareek materia organikoa sintetizatzeko behar dutena dira: karbono dioxidoa, ura, gatz mineralak eta argiaren energia
- Landareek materia organikoa sintetizatzeko behar dutena dira: karbono dioxidoa, ura, gatz mineralak eta eguzkiaren beroa
Aukeratu baiezpen zuzena
- Ekoizleek eguzkiaren argiaren energia materia organikoan eraldatzen dute
- Ekoizleek eguzkiaren argiaren energia materia organikoak loturetan duen energia kimikoan eraldatzen dute
- Ekoizleek ez dute energia eraldatzen
Ekoizleek bere materia organikoan duten energia kimiko guztia
- Fotosintesian jaso duten eguzkiaren argiarena da.
- Zati bat argiarena da eta gainontzekoa lurretik jasotako energia da.
- Zati bat argiarena eta zati bat arnasketan sortutako beroa da.
Aukeratu baiezpen zuzena
- Arnasketan argiaren energia beroan eraldatzen da
- Arnasketan materia ez organikoaren energia beroan eraldatzen da
- Arnasketan materia organikoaren energia beroan eraldatzen da
Aukeratu baiezpen zuzena
- Ekoizleek fotosintesian sintetizatu duten materia organiko guztia metatzen dute bere gorputzean
- Ekoizleek fotosintesian sintetizatu duten materia organiko zati bat metatzen dute, ez dena; zati bat arnasketaren bidez erretzen dute
- Ekoizleek fotosintesia burutzen dute baina arnasketarik ez.
Aukeratu baiezpen zuzena
- Belarjaleek ,energia, jaten duten landareen materia ez organikotik lortzen dute
- Belarjaleek, energia, jaten duten landareen materia organikotik lortzen dute
- Belarjaleek, landareek duten argi energia jasotzen dute.
Aukeratu baiezpen zuzena
- Belarjaleek jaten duten guztia metatzen dute bere gorputzean
- Belarjaleek ez dute inoiz ezer metatzen jaten dutenetik, dena erretzen dute.
- Belarjaleek jaten duten zati bat metatzen dute bere gorputzean eta zati bat erretzen dute arnasketa prozesuren bidez, beroa askatuz
Ekosistema batean
- Belarjaleetan dagoen energia txikiagoa da ekoizleetan dagoena baino
- Belarjaleetan dagoen energia handiagoa da ekoizleetan dagoena baino
- Belarjaleetan eta ekoizleetan dagoen energia berdina da
Ekosistema batean
- Haragijaleetan dagoen energia handiagoa da belarjaleetan dagoena baino
- Haragijaleetan eta belarjaleetan dagoen energia berdina da
- Haragijaleetan dagoen energia txikiagoa da belarjaleetan dagoena baino
Aukeratu baiezpen zuzena
- Ekosistema batean energia gehitzen doa mailaz mail
- Ekosistema batean energia kontserbatu egiten da mailaz mail
- Ekosistema batean energia galduz doa mailaz mail
Ekosistema batean
- Kontsumitzaileak dira gehien aurkitzen diren bizidunak
- Deskonposatzaileak dira gehien aurkitzen diren bizidunak
- Ekoizleak dira gehien aurkitzen diren bizidunak
Ekosistema batean ematen den energia bilakaera da:
- Eguzki argia----->ekoizleen energia kimikoa----->1.Kontsumitzaileen energia kimikoa---->2. kontsumitzaileen energia kimikoa---->.......
- Eguzki argia----->ekoizleen energia kimikoa----->1.Kontsumitzaileen energia kimikoa---->2. kontsumitzaileen energia kimikoa---->Beroa
- Eguzki argia----->ekoizleen energia kimikoa + beroa----->1.Kontsumitzaileen energia kimikoa + beroa---->2. kontsumitzaileen energia kimikoa + beroa
Aukeratu baiezpen zuzena
- Ekosistema batean ezin dira infinitu maila trofiko izan energia galtzen doalako mailaz mail argia eran.
- Ekosistema batean ezin dira infinitu maila trofiko izan energia galtzen doalako mailaz mail beroa eran.
- Ekosistema batean ezin dira infinitu maila trofiko izan energia galtzen doalako mailaz mail energia kimiko eran.