Aukeratu baieztapen zuzena
- Irudiko kariograma gizonezko zelula batena da
- Emakumezko baten zelula batena da
- Ezin da jakin gizonezkoa ala emakumezko baten kariotipoa den
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Kariograma egiteko zelula metafasean dagoenean egiten da argazkia
- Kariograma egiteko zelula interfasean dagoenean egiten da argazkia
- Berdin da noiz egin argazkia
Aukeratu baieztapen zuzena:
- Kariograma batean kromosomak tamainaren arabera ordenatzen dira eta bakarka kokatzen dira
- Kariograma egiteko ez da inongo irizpiderik erabiltzen
- Kariograma egiterakoan kromosomak handitik txikira ordenatzen dira eta bikoteka kokatzen dira
Kariograma batean bikoteka dauden kromosomak:
- Elkarrekin homologoak dira eta berdin berdinak
- Elkarrekin homologoak dira eta antzekoak.
- Elkarrekin nahiz eta oso antzekoak izan ez dira homologoak
Kromosoma homologoak:
- Binaka antzekoak direnak dira eta bata guraso batengandik jaso da eta bestea bestearengandik
- Binaka antzekoak direnak dira eta ezin da jakin norengandik jaso diren
- Ez dira zergatik antzekoak izan behar
Sexu kromosomak:
- X eta Y kromosomak dira, bere baitan baitago sexua karakterea
- Denak dira, X eta Y kromosoma izan ezik
- Ez da sexu kromosomarik existitzen
Autosomak:
- Kromosoma guztiak dira X eta Y kromosomak izan ezik
- X eta Y kromosomak dira
- Autosomak ez dira existitzen
Irudiko kariograman:
- Ezin da jakin norengandik jaso diren sexu kromosomak baina bai autosomak
- Jakin daiteke X kromosoma amarengandik jaso dela eta Y kromosoma aitarengandik
- Ezin da jakin norengandik jaso den ezta kromosoma bakar bat ere
Kariograma bat aztertzerakoan:
- Ez da inongo informaziorik lortzen
- Kromosoma kopurua normala den ala ez ikus daitek (sindrome baten presentzia) eta gainera sexua jakin daiteke
- Bakarrik sexua jakin daiteke