Mitosiaren helburua da:
- Jatorrizko zelula bezalako 4 zelula sortzea
- Jatorrizko zelula bezalako 2 zelula sortzea
- Bi zelula ezberdinak sortzea
Mitosiaren faseak dira hurrenez hurren:
- Metafasea-Profasea-Telofasea-Anafasea
- Profasea-Anafasea-Metafasea-Telofasea
- Profasea-Metafasea-Anafasea-Telofasea
Profasean
- Kromosomak hasieratik oso ongi ikusten dira
- ADNa kiribilkatzen hasten da eta kromosomak sortzen dira
- Material genetikoa birkonbinatu egiten da
Metafasean:
- Kromosomak ez dira batere ongi ikusten
- Kromatidak bereizten hasten dira
- Kromosomak zelularen erdialdean kokatzen dira
Anafasean:
- Kromosomen kromatidak banatzen dira bi poloetara (bat polo batera eta bestea bestera)
- Kromosoma homologoak banatzen dira bi poloetara
- Ez dira ez kromatidak ez kromosomak banatzen
Telofasean:
- Kromatidak deskiribilkatu eta nukleo mintza sortzen da (nukleo berria)
- Kromatidak kiribilkatzen dira
- Ez bata ez bestea
Zitozinesian:
- Nukleo batetik bi nukleo sortzen dira
- Zitoplasman bitan banatzen da 2 zelula sortuz
- Ez bata ez bestea
46 kromosoma dituen zelula baten mitosiaz lortzen da:
- 46 kromosoma (kromatida bakarrekoak) dituzten 2 zelula
- 23 kromosoma dituzten 2 zelula
- 46 kromosoma (2 kromatidaz osatutakoak) dituzten 2 zelula
12 kromosoma dituen zelula baten mitosiaz lortzen da:
- 12 kromosoma (bi kromatidaz osatutakoak) dituzten 2 zelula
- 6 kromosoma (bi kromatidaz osatutakoak) dituzten 2 zelula
- 12 kromosoma (kromatida batez osatutakoak) dituzten 2 zelula berdin berdinak eta jatorrizkoa bezalakoak
Zelula somatikoak :
- Gorputzeko zelula guztiak dira gametoak (ugal zelulak) izan ezik
- Gametoak (ugal zelulak ) dira
- Zelula guztiak dira
Zelula diploideak dira:
- Kromosomak binaka homologoak dituzten zelulak
- Kromosoma homologoak ez dituztenak
- Ez bata ez bestea
Zelula dipoideetan:
- Kromosoma sorta bat dago eta ez daude kromosoma homologoak (n)
- Bi kromosoma sorta daude eta kromosomak binaka homologoak dira (2n)
- Ez bata ez bestea
Zelula diploideen kromosoma kopurua:
- Bakoitia da
- Bikoitia da
- Bakoitia ala bikoitia izan daiteke
13 kromosoma dituen zelula bat
- Diploidea da
- Haploidea da
- Biak izan daiteke
6 kromosoma dituen zelula bat:
- Diploidea izan daiteke soilik
- Haploidea ala diploidea izan daiteke (kromosoma homologorik ez badu, haploidea, eta kromosomak binaka homologoak badira, diploidea)
- Haploidea izan daiteke soilik
Jatorrizko zelula haploidea bada eta mitosiaz ugaltzen bada:
- 2 zelula haploide eta jatorrizkoa bezalakoak sortuko dira
- Bi zelula diploide sortuko dira
- Ez bata ez bestea