Aukeratu baiztapen zuzena:
- Kontinenteak beti orain dauden lekuan egon dira
- Ozeanoak estatikoak dira
- Ozeanoak ez dira beti oraingoak izan, beste batzuk baizik
Kontinenteen jitoa: froga paleontologikoak
- Elkarrengandik oso urruti dauden kontinenteetan animalia ezberdinen fosilak aurkitzean datza
- Elkarrengandik oso urruti dauden kontinenteetan berdinak diren animalien fosilak aurkitzean datza
- Ez bata ez bestea
Kontinenteen jitoa: froga litologikoa
- Elkarrengandik oso urruti dauden kontinenteen ertzetan antzeko harriak aurkitzean datza
- Elkarrengandik oso urruti dauden kontinenteen ertzetan harri ezberdinak aurkitzean datza
- Ez bata ez bestea
Ozeano hondoen zabalkuntzaren froga. Aukeratu baieztapen zuzena
- Ozeano hondoko harrien adina berdina da leku guztietan
- Ozeano hondoko harrien adina aldatzen da dortsalaren bi aldeetara : zaharrenak dortsalaren ondoan daudenak dira
- Ozeano hondoko harrien adina aldatzen da dortsalaren bi aldeetara : gazteenak dortsalaren ondoan daudenak dira
Ozeano hondoen zabalkuntzaren froga. Aukeratu baieztapen zuzena
- Ozeano hondoko harrien adina simetrikoa da dortsalaren bi aldeetara eta gero eta dortsalatik urrunago egon, zaharragoak dira
- Ozeano hondoko harrien adina simetrikoa da dortsalaren bi aldeetara eta gero eta dortsalatik hurbilago egon, zaharragoak dira
- Ozeano hondoko harriak adin berekoak dira denak
Aukeratu baieztapen zuzena
- Kontinenteak mugitu dira eta mugimendu horren ondorioz zabaldu dira ozeanoak
- Ozeanoak dortsaletan sortu eta zabaltzen ari dira eta horren ondorioz kontinenteak mugitzen dira, elkarrengandik urrunduz
- Ez bata ez bestea
Dortsalak:
- Ertz konbergenteak dira
- Ertz dibergenteak dira
- Ez dira ez konbergente ez dibergenteak
Dortsalak:
- Ertz eraikitzaileak dira, bertan ozeano hondo berria sortzen ari da
- Ertz suntsitzaileak dira, bertan ozeano hondoa suntsitzen ari da
- Ez dira ez eraikitzaile ez suntsitzaileak
Atlantiko erdian dagoen plaka ertza dortsala dela jakinda, identifikatu irudian bestelako dortsalak eta aukeratu erantzun zuzena:
- Dortsalak beti ozeano barruan daude
- Dortsalak batzuetan ozeano barruan daude eta bestetan ozeano eta kontinente ertzean
- Dortsalak beti kontinente ertzean daude
Subdukzio zonetan:
- Litosfera berria sortzen da
- Litosfera suntsitu egiten da, mantuan barneratuz
- Ez da litosfera sortzen ezta suntsitzen ere
Subdukzio zonetan:
- Litosfera kontinentala suntsitzen da mantuan barneratuz
- Litosfera ozeanikoa suntsitzen da mantuan barneratuz
- Batzuetan litosfera ozeanikoa eta beste batzuetan litosfera kontinentala suntsitzen da
Subdukzio zona ozeano eta kontinente baten mugan badago:
- Litosfera kontinentala da ozeaniko azpian subduzitzen dena
- Beti litosfera ozeanikoa da litosfera kontinentalaren azpian subduzitzen dena
- Batzuetan ozeanikoa da subduzitzen dena eta beste batzuetan kontinentala
Nazkako plaka eta Hegoamerikako plaken arteko ertza subdukzio zona dela jakinda, aukeratu baieztapen zuzena:
- Hegoamerikako plaka da Nazkako plakaren azpian subduzitzen ari dena
- Nazkako plakaren litosfera ozeanikoa da Hegoamerika kontinentearen azpian subduzitzen ari dena
- Zonalde batzuetan Nazkako plaka eta bestetan Hegoamerika kontinentea
Ozeano Bareko plaka eta Iparramerikako plaken ertza subdukzio zona dela jakinda, aukeratu erantzun zuzena:
- Iparramerikako plaka ari da Ozeano Bareko plakaren azpian subduzitzen
- Ozeano Bareko plaka ari da Iparramerikako plakaren azpian subduzitzen
- Ez bata ez bestea
Subdukzio zona ozeano barruan badago:
- Beti eskuineko plakaren litosfera da ezkerrekoan subduzitzen dena
- Ezin da jakin subduzitzen ari dena zein den
- Arku irlak (bolkanikoak) sortzen dira eta irla horiek gainean geratzen den plakan daude
Begiratu irudia eta erantzun: Zein plaka ari da subduzitzen Japonian?
- Euroasiako plaka ari da Ozeano Bareko plakaren azpian subduzitzen
- Ozeano Bareko plaka ari da Euroasiako plakaren azpian subduzitzen
- Biak ari dira subduzitzen
Begiratu irudia eta erantzun: Zein plaka ari da subduzitzen Indonesian?
- Plaka Indoaustraliarra da Euroasiako plakaren azpian subduzitzen ari dena
- Euroasiako plaka da plaka Indoaustraliarraren azpian subduzitzen ari dena
- Biak ari dira subduzitzen
Begiratu irudia eta erantzun: Zein plaka ari da subduzitzen Cariben?
- Caribeko plaka da Iparramerikako plakaren azpian subduzitzen ari dena
- Iparramerikako plaka da Caribeko plakaren azpian subduzitzen ari dena
- Biak ari dira subduzitzen
Subdukzio zonetan:
- Bakarrik lurrikarak gertatzen dira
- Lurrikarak gertazen dira eta sumendirak sortzen dira
- Sumendiak sortzen dira baina ez dira lurrikarak gertatzen
Faila transformakorretan:
- Bi plaka labaindu egiten dira bata bestearekiko
- Plaka bat bestearen azpian barneratzen da
- Litosfera berria sortzen da
Faila transformakorretan:
- Lurrikarak gertatzen dira eta sumendiak sortzen dira
- Lurrikarak gertatzen dira baina ez dira sumendiak sortzen
- Sumendiak sortzen dira baina ez dira lurrikarak gertatzen
San Andres faila (Californian dago) da faila transformakor ezagunena:
- Horren ondorioz gertatzen dira maiz lurrikarak San Francisco eta Los Angeles hirietan
- San Francisco eta Los Angeles hirietan ez dira inoiz lurrikarak gertatzen
- Lurrikarak ez dira gertatzen baina sumendi asko daude Californian
Begiratu irudia eta aukeratu erantzun zuzena
- Plaka guztien tamaina berdina da
- Plaka guztiak dira ozeanikoak ala kontinentalak
- Plaka batzuk ozeanikoak dira (Nazcako plaka), beste batzuk kontinentalak (plaka Arabiarra) eta beste batzuk mistoak (Afrikako plaka)
Begiratu irudia eta aukeratu erantzun zuzena:
- Hegoamerikako plaka ozeanikoa da
- Plaka Euroasiarra plaka mistoa da
- Cocos plaka kontinentala da