Lamarcken arabera espezieak sortzen dira
- Ingurunearen eraginagatik
- Gene mutazioengatik
- Indartsuagoak izan behar direlako
Nork idatzi zuen "Espezieen jatorria "?
- Lamarckek
- Darwinek
- Malthusek
Teoria fijistek
- Uste dute jainkoak sortu dituela izaki guztiak orain diren bezalakoak
- Espezieak pixkanaka eraldatzen doazela uste dute
- Uste dute izakiek ez dituztela mutazioak jasaten
Aukeratu Darwinek hautespen naturalaren iritziarekin bat datorren esaldia
- Eraldaketa guztiak onuragarriak nahiz kaltegarriak hurrengo belaunaldietara transmititzen dira
- Bakarrik hobekien moldatzen direnak bizi dira
- Aldaketak bizi iraupenerako abantailak izaten dira
Zein izen hartzen dute Darwinen ideiak jarraitzen dituzten gaur egungo teoria eboluzionistek?
- Darwinismoa
- Neodarwinismoa
- Oreka etena
Hurrengo esaldietatik zein dagozkie Darwinismoari?
- Karaktere berriak sortzen dira ingurumenari egokitzeko asmoz
- Egokiak diren ezaugarriak dituztenak transmititzen dira hurrengo belaunaldietara, izaki horiek baitira ugaltzen direnak eta bizirik irauten dutenak.
- Izaki bizidunek ezaugarri ezberdin asko dituzte, baita espezie berekoen barnean ere.
Neodarwinisten arabera populazio batean ematen diren eraldaketak sortzen dira
- Mutazioengatik
- Bizi irauteko lehiagatik
- Espezieen sexuen arteko ezberdintasunagatik
Darwinek proposatu zuen hautespen berezi bat ere ematen zela: hautespen sexuala. Zertan datza?
- Arrak emeak baino indartsuagoak dira eta horregatik bizirik irauteko aukera handiagoa dute.
- Ugalketarako lehia dago eta sexu gaitasun hoberenak dituztenak ugaltzen dira
- Espezie askotan emeek genetikoki egokienak iruditzen zaizkien arrak aukeratzen dituzte.
Zer aldaketa ezartzen du oreka etenaren teoriak Neodarwinismoaren aurrean?
- Eraldaketarik gabeko garai luzeen ondoren bapateko eraldaketak gertatzen dira espezie berri asko sortuz
- Mutazioak ez dira eraldaketen motorea
- Eboluzioa pixkanaka gertatzen den prozesua da
Lamarckismoaren arabera, nola transmititzen dira karaktereak hurrengo belaunaldietara?
- Lortutako karaktereak heredatzen dira
- Hautespen naturalaren ondorioz
- Geneek mutazioak jasaten dituzte eta hauek transmititzen dira