Koldo duela 4 urte jaio zen, Peio eta Mirenen bigarren semea da eta arreba bat du: Laura, 6 urtekoa. Peiok 35 urte ditu, begi marroiak, ile iluna, 1,70 m altuera eta 68 kg ditu. Mirenek 30 urte ditu, begi marroiak, ile iluna eta 1,69 m altuera du.
Koldo jaio baino lehen bere amari amniozentesia egin zioten, ongi zegoen ala ez ikusteko. Jaio bezain pronto erizain batek oinean ziztatu zion eta odol tanta bat atera zion, fenilzetonuria froga egiteko, negatiboa emanez.
Koldok begi urdinak ditu eta rubioa da, eta nahiz eta bere aitak pianoa jo (urte askoan ikasten aritu eta gero) eta bere amak xaken oso ongi jolastu, berak ezin ditu bi nota jarraian jo eta ez du ulertzen nola mugitu behar den zaldia.familia2.jpg