ESPAINIAKO MULTZO MORFOESTRUKTURAL HANDIAK
MESETA: BARRUKO UNITATEAK ETA ERTZ MENDITSUAK
-
MESETA:
Penintsularen barnealdean dagoen eremu zabala da. Kantabriar mendikatetik
Sierra morenaraino eta Iberiar Mendikatetik Portugaleraino hedatzen da. Ondoko unitate
morfoestrukturalak ditu:
o
Zokaloa:
Penintsularen mendebaldea da. Leondik hasi eta Extremaduraraino. Bertako
materiala Paleozoikoan sortutakoa da, ondorioz, material zaharrak eta gogorrak
Penintsulan agerian dagoen lurralde Paleozoikoa Zokaloa berez, antzinako
mendikate higatuak dira. da. Ekialdean zokaloa lurpean geratu da.
o
Barnealdeko mendilerroak: Hauek dira barnealdeko mendilerroen unitate
nagusiak: Erdialdeko mendikatea, Toledoko Mendiak, Calatravako
Eskualdea eta Extremadurako Meseta.
§
Erdialdeko mendikatea: Mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du meseta eta bitan banatu: ipar
meseta eta hego meseta. Bertako materialak zaharrak eta zokaloaren haustura bat
dira (Gredos, Guadarrama,
).
§
Toledoko mendiak:
baxuagoak dira eta meseta goratua dira. Erliebe leunagoa dute, higadura
handiagoa jasa dutelako.
§
Extremadurako meseta edo penilautada: higaduraren ondorioz tontorrak galdu egin dira
eta lautada bat geratu da.
§
Calatravako mendiak.
o
Barnealdeko sakonuneak: Mesetaren barruan sakonuneak edo depresioak daude.
Mesetan izan duen bilakaeraren ondorioz zonalde batzuk ondoratuak gertatu ziren
eta Ibaien arroak hor daude: Tajo, Duero... Ibaiek higadura lana egin dutenez,
erliebe laua izango dugu eta sedimentu betea. Ondorioz, nekazaritzarako lur
emankorrak egongo dira.
o
Inguruetako unitateak edo ertzetako mendiktaeak: meseta inguratzen duten mendikateak dira. Hauek
dira ezaugarriak: mesetaren material berdintsua dute eta mesetaren tolesduraren
ondorioz sortu dira. Hauek dira:
§
Galiziako mendiak: zokaloaren zati bat dira. Berezitasuna: erliebe bereizia ematen dute,
ondulatua. Itsas ertzean baxuagoak dira eta itsasotik urruntzen garen heinean
garaiera hartzen dute. Penintsulako material zaharrenak dira, eta gogorrenak.
Horregatik tolestu beharrean hautsi egiten dira.
§
Kantabriko mendikatea: erliebe gogorrago eta garaiagoa dute. Orogenia
Alpinoak berritu zituen. Galiziatik Euskal Herrirainoko mendikatea da. Hiru
zonalde ditu:
·
Asturiarra:
materialak gogorragoak eta zaharragoak dira. Zokaloarekin oso erlazionatuta daude.
·
Kantabriarra: (Asturias-Kantabria-Leon) Altuera handia dute (Europako Mendiak
) eta materiala kareharritsua da. Ekialdera goazen neurrian altuera galtzen
dute.
·
Euskal Herriko mendiak: baxuagoak (ataria) dira
§
Sistema iberiarra: Kantabriar mendikatetik hego ekialdera luzatzen da. Bi ardatz nagusi
ditu. Lehena Cuencarantz doana eta Bigarrena Kataluniarantz. Materiala
kareharria da. Paraleloki sakonune bat dago, Calatayud-etik
hasi eta Terueleraino. Sakonune honetan sedimentuak pilatu dira eta nekazaritza
emankorra dago.
§
Sierra Morena: meseta hegoaldetik ixten
duen mendikatea da. Mesetaren tolesdura dugu. Mesetako material berak ditu. Oso
altuera txikia du mesetatik begiratuz gero, baina Guadalquivirreko sakonunetik
begiratuta oso garaiak dira (Despeņaperros pasabide
ia bakarra).
MESETAREN
KANPOKO UNITATEAK
-
Ebro eta Guadalquivirreko DEPRESIOAK:
o
Ebroko sakonunea: sakonune zabala da. 380km-ko luzera du.
Kantabriar mendikatetik mediterraneoraino iristen da. Mugak: Iparraldean
Pirinioak ditu, Hegoaldean Sistema Iberiarra eta ekialdean Kataluniako
kostaldeko mendikatea. Material sedimentarioak metatuta ditu, oso laua da.
Berezitasunak:
§
Ibai terrazak ditu: Ibaiaren higadura bertikalak eta horizontalak
aldeetan utzitako lautadak.
§
Basamortuak: lehortasun handiaren ondorioz sortzen dira (Bardeak eta Monegroak).
§
Alde handia depresioaren leku desberdinen artean. Ebro ertzetan leku
laua, baina gero erliebe hori malkartu egiten da.
§
Ebroko bokala bitan zaitu egin da sedimentuen pilaketaren ondorioz,
honi Ebroko delta deitzen zaio.
o
Guadalquivirreko sakonunea: Atlantikotik hasi eta Sistema Betikoraino luzatzen
da eta 350 km-ko luzera du. Mugak: Iparraldean Sierra Morena, Hego ekialdean
sistema Betikoa. Berezitasunak:
§
Kostalde irekia: ez du mendikaterik kostaldean. Lur eta itsas maila berdina denez
padurak sortzen dira (Itsasoaren mailan kokatutako lurra,itsasoko urez
estalia).
§
Depresioa osoa itsas mailatik oso hurbil dago.
-
Kanpoko MENDIKATEAK:
o
Pirinioak: Penintsula
iparraldetik mugatzen du mendikate honek. Kantauri mendikatetik
mediterraneoraino hedatzen da. Ezaugarriak: oraindik glaziarrak daude, batez
ere ardatzean. Bere bailaren U itxurakoak dira. Ibon izeneko lakuak daude 2000
m-tik gora. Mendikate handia denez azpi atalak ditu:
§
Ardatza:
lehen aroan agertu ziren lurrak dira. 3. aroan goratuak izan ziren. Bertan
mendi altuenak daude (3000 metrotik gorakoak) eta material zaharrenak. Adb. Aneto. Nafarroako zati bat hemen kokatzen da.
§
Aurrepirinioa:
ardatzaren hegoaldean dagoen zatia da. Bere muga Ebroko depresioa da. Material
zertxobait berriagoak daude. Mendiak ez dira hain garaiak 2000 metrotik ez dira
igotzen. Mendikate desberdinetan dago banatuta (Leire,Izko,Guara...)
§
Sakonunea: aurrepirinioaren erdian dago eta Berduneko
kanala deitzen zaio.
o
Kataluniako kostaldeko mendikatea: Katalunian dago. Mediterranear kostaldea eta
mendikate hau paraleloak dira. Ebroko bailara moztu egiten du, baina
higadurarekin Ebrok lortu du irteera bat. Bi atal ditu:
§
Kostalde aurreko mendikatea: kostaldetik
urrunen dudenak dira. Mendi garaienak daude. Adb. Montserrat. Montseny.
§
Kostaldeko mendikatea: Kostaldetik hurbilen daudenak dira eta mendi
txikiagoak dira (Tibidabo).
§
Sakonune bat ere badago:
Tarragonatik Penedes-era. Sedimentuak metatua daude
eta nekazaritza ona dago.
o
Sistema Betikoa:
Penintsularen hego ekialderantz doan mendikatea da. Gibraltaretik
Balearetaraino. Penintsulako mendirik garaienak hemen
daude (Mulhacen 3478). Hiru atal bereiz daitezke:
§
Sistema penibetikoa: mendirik garaienak dira (Sierra Nevada).
Erliebe bortitza dago. 3. aroan sortu zen eta oraindik ez da higatu. Hego
mendebaldetik Ipar ekialdera doa eta kostaldearekin bat egiten du. (Mulhacen)
§
Barneko depresioa: Antequeratik
Granadaraino doa. Sedimentuak metatua daude eta nekazaritza ona dago. Oso leku
laua da.
§
Sistema azpibetikoa: barnealdeak kokatuta
dago eta Guadalquivirreko depresioarekin muga egiten du. Antolaketa konplexua
du. Ez du norabide zehatzik, mendikateak norabide desberdinetara begira daudelako.
Mendikate baxuagoak dira (1600m inguru). Prezipitazio asko izaten dira, beraz,
lurralde hezea da (Cazorla).
PENINTSULAKO
ETA BALERAR UHARTEETAKO ITSASERTZA. KANARIAK
Iberiar penintsulako kostak, batez ere, zuzenak dira.
Galiziakoak izan ezik. Horren ondorioz itsasoaren eragina gutxi sartzen da
barrualdera.
Ozeano
Atlantikoko kostak
a) Bizkaiko golkoaren kosta
zuzena da. Gorabehera nagusiak labarrak eta zabalguneak dira. Horrez gain,
itsasadarrak daude, normalean laburrak eta aho estukoak, hala nola Balonena eta
Ibaizabalena; hondartza hareatsu batzuk eta tonbolak; besteak beste Gixonekoa,
Santanderrekoa eta Donostiakoa.
b) Galiziako itsasadarrak
Espainiako kostarik gorabeheratsuena dira. Itsaso Galiziako mendiguneko haustura
ugarietan irekitako ibai haranetan sartzearen ondorioz eratu dira. Haran
horietatik itsasoa barrualderantz 25 eta 35 kilometro bitartean sar daiteke.
Besteak beste, Ortigueiera,Vigo
eta Arousa aipatu behar dira.
c) Andaluziako kosta
atlantikoaren gorabehera nagusiak hauek dira: padurak;esaterako Guadalquivirren
bokalean eratutakoak;kostako geziak;esaterako El Rompido, eta dunen larreak;Doņanakoak,
adibidez.
Mediterraneoko
kostak
Mediterraneko kosten barruak sektore betikoa,Valentziako
golkoa eta Kataluniako kostaldea bereizten dira.
a) Sektore betikoa. Gibraltar
lurmuturraren eta Noa lurmuturraren artean hedatzen da. Tarte labatsuak ditu,
kosta baxuko tarteak ere baditu. Dunak eta albuferak ere baditu, esaterako Mar Menorrekoa.
b) Valentziako golkoa Nao lurmuterretik Ebroren deltara
hedatzen da.Hondartza zabal eta hareatsuak ditu,albuferak, esaterako
Valentziakoa eta delta txikiak.
c) Kataluniako kostaldea Ebroren
deltatik Costa Bravara
hedatzen da. Kosta labartsua da. Hala ere hondartza txikiak ere aurki daitezke
(Calak) baita deltak ere, esaterako Ebro eta Llobregatena.
IRLAK: bi artxipelago dira.
o
Balearrak: bi irla mota daude: Handiak
(Eivissa, Mallorca eta Menorca) eta txikiak (Formentera, Cabrera eta Conejera). Hego ekialdean daude. Sistema betikoaren luzapen
bat dira, bat izan ezik: Menorca
Kataluniako kostaldeko jarraipena da. Mallorka iparraldean mendikate bat dago:
Tramontanako mendikatea. Ez da oso garaia eta honetatik hego ekialdera lautada
bat dago.
o
Kanariarrak: Atlantikoan kokatuak eta
jatorri bulkanikokoak dira: gogorrak. Irla hautako erliebean kraterrak ditugu.
Hauek oso handiak direnean galdarak deitzen zaie. Magmak eginiko higaduraren
ondorioz oso erliebe berezia du. Itsasotik oso gertu daude eta mendi altuak
dituzte.
NAFARROAKO
ERLIEBEA: UNITATE MORFOLOGIKOAK
Nafarroako erliebea
hiru gune handitan bereizten da: Mendialdea,Erdialdea eta Erribera.
Nafarroako Mendialdea
iparraldean dago. Bi eskualdek osatzen dute: ipar mendebaldeko eskualdeak eta Ekialdeko
Pirinioak. Mendialdean bi erliebe unitate daude betetik, ipar mendebaldean Bortziriko Mendiak eta Aiako Harriak barnean eta Euskal
Mendiak (Aralar), bestetik, ipar ekialdeko Pirinio axiala, hemen daukagu
gunerik handiena (Hiru Erregeen Mahaia 2.434) eta Piriniaurreko
mendiak.
Nafarroako Erdialdea
orohar Lizarratik Zangotzara
luzatzen da. Bi elementu nagusi dira batetik arroa eta bestetik mendiak.
Pirinio aurreko arroak mugatzen du: Iruņerria eta Irunberri-Agoitzeko arroa. Euskal Mendiak (Urbasa,Andia eta
Kodes), ekialdera: Jurramendi,Erreniega,Alaitz,Izko
eta Leire mendiak daude. Hegoalderago Ebroko sakonunea eratzen da.
Erribera gutxi gora behera Vianatik hasi eta Bardeetaraino
luzatzen da beti ere Ebro ibaiaren eraginpean.Lur zelaia gehienbat, mendi
batzuez aparte (Azkoiengo Mendiak,Montes de Cierzo edo Bardea Beltzeko La
Plana). Bertan lautada alubialak aurkituko ditugu
ibaien behe ibilguetan hain zuzen eta egiturazko lautadak harri gogorretako
geruzak azaleratzen direnean sortzen dira, Bardeak
azpimarratuko genituzke.