ESPAINIAKO SARE HIDROGRAFIKOA

IBAIEN-ERREGIMENAREN ELEEMNTUAK ETA FAKTOREAK. IBAIEN-ERREGIMEN MOTAK

    -Klima: leku euritsua eta hezea bada, ur emari haundia, aldiz leku lehorra bada ur emari txikia. Prezipitazio irregularrak baditu, emaria ere irregularra izango da. Mediterraneoan eta mediterranear kontinentalizatuan emari gutxiago, atlantikoan berriz alderantziz. IBAI ERREGIMENA: urte osoko ur emaria kontrolatu eta gero bere batazbestekoa egiten da. hori, bat mailan jartzen da, eta gero hilabetez hilabete, maila horretik beiti edo goiti dagoen jarri behar da, honela grafikoa eginez,

-elurretakoa: ibai horretako ura, elur prezipitaziotik etorri da. leku gutxitan aurki dezakegu, mendi altuetan soilik (2000m+), penintsulan Pirineotan. Berezitasun bezela, maximoak udan daudela( ekaina, uztaila, abuztua), elurrak urtu direlako, udazken eta neguan alderantziz ez delako urtutzen. (1)

-elur-euri: elur prezipitazioak emandako urari, euri prezipitazioek sortutakoa gehituko zaie. Maitza eta ekainean maximoak, baita, udazken eta neguan ere, nahiz eta hauek baxuagoak izan, euria bakarra izaten baita orduan. (2)

-euri-elur: euri prizipitazioetatik bilduko du ur gehiena, baina baita elurretatik ere. Neguan maximoak ematen dira, udazkenetik otsaila arte, gero martxo, apirila, maitza inguruan, beste maximoa. (3)

-euria: euri prezipitazioagatik iristen dira ibaira urak.

      a-ozeanikoa: neguan bitik gorako grafikoa, baina martxorarte mantendu edo azken hilabeteetan gorakada. Uda aldera berriro jaitsiera. (5)

      b-mediterranearra: udaberri, udazken eta neguan gorakada izango du, prezipitazioaren banaketagatik.

      c-Mediterranear kontinentalizatua: klima mediterranear kontinentalizaturekin konparatzen da. neguan euri gehiago eta udan berriz, zeroraino irits daiteke, ur emari txikiagatik.

      d-betikoa: lehorte oso luzea. Neguan bakarrik batazbestekotik gora, gainerakoan bataren azpitik.

   -Erliebea:aldapatsua bada, ibaiek higadura edo erauzketa lana egingo dute,hau da, mendiko partikulak, leku lauetara eraman (meandroak), hemen berriz, sedimentazio lana egingo da, partikulak pilatzea alegia (delta).

   -Lur mota: lur ezberdinekin, ezaugarri desberdinak. Kareharritsua bada, ura erraz iragazten da, eta lurzorua idor geratzen da. Buztintsua bada aldiz, lurzoru iragazkaitza, eta ur emari haundiko ibaiak sortzen ditu, guztiak arro horretan bihurtuz.

   -Landaretza:zenbat eta landareri haundiagoa, ur emari haundiagoko ibaiak, bestela emari txikikoak eta irregularrak, momentu batean prezipitazio haundiak daudelako eta ez dagoelako landaretzarik kontrolatzeko.

   -Gizakia: urtegiak sortzen ditu(zentral hidroelektrikoak, nekazaritzarako...), ibaiaren ur emariak erregulatzen ditu, kanaleen bidez norabidea aldatu(ureztapenetarako). Eta trasbaseak ere egiten ditu, hau da, arro bateko urak beste batera eraman. Tajo-Sugura da egindakoa eta orain Ebrotik Murtziara egin nahi dute.

 

ISURIALDE ETA ARRO HIDROGRAFIKOAK:

 

-disimetria: alde bateko itsasora ur gehiago eta bestera gutxiago. Atlantikora gehiago, mediterraneora baino.

-ur emaria: hau da, ibaiak zenbat m3-ko ur eramaten dituen segunduko. Atlantikora doazen ibaiak eta batez ere iparraldekoak, emari haundia dute, mediterraneo aldekoak aldiz txikia, Ebro kenduta.

-irregulartasuna: adierazten digu ibaiak, urte osoan ura kopuru bera eramaten duen edo ez. Atlantikora isurtzen direnak, erregularrak, urte osoan berdintsu (azken urteetan gutxiago). Hegoalderago berriz, irregularragoak dira, negu eta udan oso desberdin. Mediterraneoko kostaldean udaberri eta udazkenean, uholdeak ematen dira, meseta barruan berriz prezipitazio ezak lehorteak sortzen ditu.

-ixurialde hidrografikoak: itsasoaren alde batera joaten diran ibai nagusiak (atlantikoko, mediterraneoko...ixurialdea). Ibai arroa berriz, ibai nagusira doazen beste ibaiek sortzen dute. Ur desberdinak bereizteko ur banalerro kontzeptua erabiltzen da.

      

KANTAURI ITSASORA DOAZEN IBAIAK

 

Isurialde atlantikoaren barnean, beren urak Kantauri itsasora isurtzen dituzten ibaiak bereizten dira eta badituzte hauek beren ezaugarriak. Nahiko motzak baina emari handikoak dira, euri asko egiten baitu era itsasotik nahiko gertu jaiotzen baitira; higadura-ahalmen handia dute gainera era mehaka eta arroila sakonak sortarazten dituzte. Euri-erregimena da nagusi ibai horietan eta oso erregularrak dira.

 

Hauen artean aipagarrienak Minho (hemen sartu dugu, urak .\Atlantikoan isuri arren, Kantauri aldeko ibaien ezaugarriak dituelako) eta honen Sil ibai-adarra, Eo, Navia, Nalon, Sella, Besaya eta Pas dira, eta Galizian. Asturiasen eta Kantabrian kokatzen dira guztiak.

 

Multzo honetan sartzen dira urak Kantauri itsasora isurtzen dituzten Euskal Herriko ibaiak, hau da, Bizkaian, Gipuzkoan,Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian kokatzen diren ibai guztiak. Guztiek isurialde honen ezaugarriak dituzte.

 

Ibaien arro ugariek lurraldea sailkatzen dute eta, nahiko motzak era malkartsuak direnez, higadura handia eragiten dute. Euri-erregimena da nagusi eta ez dute agorraldirik, nahiz eta Ipar Euskal Herrian euri-elur erregimeneko ibaiak ere ikusiko ditugun. Euskal Herrian, urak Kantauri itsasoan isurtzen dituzten ibaiak hauexek dira:

 

- Bizkaian: garrantzitsuena Ibaizabal da, baina baita Nerbioi, Kadagua Karrantza (Kantabriako Asonen ibai-adarra), Butroi, Oka, Lea eta Artibai ere

 

- Gipuzkoan: Deba, Urola, Oria, Urumea eta Bidasoa.

 

ATLANTIKORA DOAZEN IBAIAK

 

Penintsulako ibai handiak

 

Isurialde atlantikoko ibaiak dira Penintsulako ibairik luzeenak (Ebro aparte utzita), eta Mesetan era Sakongune Betikoan zehar egiten dute beren ibilbidea. Gora behera askoren ondotik bokalean emari handia eramatea lortzen dute.

 

- Duero ibaiak Mesetatik iparraldera dauden lurretako urak biltzen ditu.

Urbion Mendietan jaiotzen da eta 895 km-ko ibilbidea egiten du urak isuri arte. 660 m3/s-ko emari absolutua du. 98375 km2-ko arroa du eta hauxe da Penintsulako zabalena. Erregimen mistoa du: goi-ibarrean elur-erregimena, gero euri-elur erregimena eta, azkenik, Portugalgo zatían, euri-erregimena. Emari handiena" apirilean izaten du eta udako agorraldia ere izan ohi duo Ibai honen adar nagusiak Pisuerga eta Esla dira.

 

- Tajo ibaia Albarracin mendilerroan 1800 metrora jaiotzen da eta, ondoren, Mesetaren hegoaldeko lurretan zehar egiten du bere ibilbidea.

Penintsulako ibairik luzeena da, 1007 km egiten ditu, eta 81947 km2-ko arroa du. Egiten duen ibilbidearen zatirik handienean euri-elur erregimena du, Portugalen zehar egiten duen zatia aparte utzita, izan ere, zati horretan euria maiz egiten duenez, euri-erregimena baita nagusi. Ur gehien Erdialdeko Mendikatetik datozen ibai-adarretatik hartzen du, batez ere, Jarama, Henares, Alberche, Tietar eta Alagon ibaietatik.

 

- Guadianak, Ruiderako aintziretan jaio ondoren, La Manchan eta Extremaduran barrena egiten du. 778 km-ko luzera eta 67500 km2-ko arroa ditu. Euri-errejirneneko ibaia da batik bat, baina zati batzuetan euri-erregimen subtropikala duela esan daiteke. Ibai honi ez diote ur gehiegirik ematen bere adar nagusiek (Zancara, Cijara, )abalon eta Zucar), euri gutxi egiten baitu eta, beraz, nahiko emari txikiko ibaia da.

 

- Guadalquivir ibaia Cazorla mendilerroan jaiotzen da, 1 369 metrora, eta 657 km-tan barrena Guadalquivirko sakongunean zehar doa. 57421 km2-ko arroa du. Euri-erregimeneko ibaia da (aldaera subtropikala ere badu) ibilbide osoan, baina bere ibai-adar garrántzitsuenean, Genil ibai-adarrean, euri-elur erregimena du goi-ibarrean.

 

 

MEDITERRANEORA DOAZEN IBAIAK

 

Urak Mediterraneoan isurtzen dituzten ibaiek ez dute euri askorik izaten, tenperatura altuak' izaten dituzte eta udan agorraldia izaten dute. Horregatik, hauen emaria ez da oso handia eta, hala, udan erabat agortu daitezke eta euri-bideak osatu. Ebro izan ezik, gainerako ibaiak motzak eta emari t.xikikoak dira, eta uhar nahiz agorraldiak izaten dituzte. Aipagarrienak Ter, 110bregat eta Besos dira Katalunian; Mijares, Turia eta Jucar Valentzian; Segura Murtzian; eta Gudalhorce Andaluzian.

 

Ebro ibaia da mediterranear isurialdeko ibairik garrantzitsuena. Kantauri Mendietan jaiotzen da, Fontibre mendian, hain zuzen, eta iberiar penintsulako ibaietatik bigarren garrantzitsuena da, egiten duen ibilbide luzeari (910 km) eta arroaren azalera handiari (85997 km2) esker. Ibilbidean nahiko lehorrak diren lurraldeetatik pasatzen'bada ere, nahiko emari handiko ibaia da, Pirinioetako urak bertara isurtzen dituzten ibai-adarrei esker (Gallego, Cinca eta Segre). Goi-ibarrean euri-elur erregimena du eta, gero, euri-erregimena.

 

Euskal Herritik pasatzen da Ebro ibaia, Araba hegoaldetik eta Nafarroatik, hain zuzen. Gainera, lurralde hauetako ibaiek Ebro ibaiaren ezkerraldean isurtzen dituzte beren urak. Ibai hauek Kantaurin itsasoratzen diren ibaiak baino luzeagoak eta zabalagoak dira, emari t.xikiagoa dute, irregulartasuna handiagoa da e1a udan agorraldia izaten dute.

 

AINTZIRAK ETA HEZEGUNEAK

 

Penintsulako aintzirak beren jatorriaren arabera sailkatzen dira:

 

- Jatorri tektonikoa (failak, hausturak, tolesturak...) edo bolkaniko?, adibidez, Calatravako aintzirak.

 

- Laugarren aroko glaziarismoaren ondorioz sortutakoak; ugari dira Pirinioetan, Iberiako Mendietan, Erdialdeko Mendikatean eta Sierra Nevadan. Handiena Zamorako Sanabria aintzira da.

 

- Jatorri karstikokoak, kararriaren disoluzioz sortuak, Ruiderako aintzirak, adibidez.

 

Itsasora irtenbiderik ez duten urez osatutako aintzirak ere ugari dira.

Mesetako jalkitze-arroan eta Ebro eta Guadalquivir bailaretan daude; urtaroen arabera sortzen dira, euri irregularren eta agorraldien mende baitaude. Gainera, kostaldeko toki hezeak ere ugari dira (albuferak, padurak...deltak, etab.).

 

 

 

EBRO IBAIAREN ARROA

 

 

 

 

 

Izena

Ibaiaren izena grezieraz Έβρος zen eta latinez Iberus. Izenaren jatorria Iber omen da (geroago Iberia izena emango zuena). Ibar euskal hitzak ere nolabaiteko lotura duke horrekin.

Datu Geografikoak

Ebro ibaiak, Kantabria, Gaztela-Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Araba eta Burgos artean, muga naturala da. 930 kilometroko luzera du eta 83.093 km2-k azalera.

         Ebroko sakon gunea izango genuke arro honen zatirik nagusiena eta ertzetan berriz Kantabriar Mendikatea, Aurrepirineoa Kataluniako Kostaldeko Mendikateak eta Iberiar Sistemak mugatzen dute. Bertako klima nagusiki Mediterranear kontinentalizatua izango genuke.

Iturburua, lehen Fontibre zela uste zen, 880 metrora; gaur egun, ordea, Ebro ibaiaren iturburua Hijar ibaian kokatzen da, 1980 metrora. Ebro ibaiaren Deltak 7802 hektareako zabalera du, eta bere barnean, Espainiako arroz landaketa nagusienak egiten dira. Gaur egun, gune natural honek natura parkea osatzen du 1983. urtetik.

Datu Hidrografikoak

Lehen Ebro ibaiaren iturburua hartzen zen lekua, Fontibren.Ebro ibaia ibai emaritsua da, eta batez beste 426 m³/segundoko emaria du, baina gorabehera handiak izaten ditu urtean zehar. Bere emaria erregularra dela erraten bada ere,udan, lehorte gogorrak direla eta, haren emaria jaisten da; udaberrian, berriz, Pirinioetako elurren urtzea dela eta, haren emariak puntu gorena izaten du, horren adibidea, Tortosan (Ebroren Deltan) uholde garaian,  10.000 m³/s baino gehiago emaria izaten du.

         Ezkerra aldetik  Zadorra, Ega, Arga ,Aragón,Gallego eta Segre ibai adarrak lotzen zaizkio. Eskuin aldetik berriz Jalon eta Guadalope. Bertako urtegirik handiena Mequinenza-koa da. Confederación Hidrográfica del Ebro.-ri dagokio bertako baliabideen kudeaketa eta kontrola.

 

NAFARROAKO BALIABIDE HIDRIKOAK:IBAIAK,URTEGIAK ETA UBIDEAK

 

NAFARROAN BI ISURIALDE HIDROGRAFIKO DISIMETRIKO DAUDE:

 

Kantauriko isurialdea, Nafarroako azaleraren %10 hartzen baitu, eta Mediterraneoko isurialdea, %90 hartzen baitu.

 

Kantauriko isurialdeko ibaiak laburrak eta emaritsuak dira, eta oso erregularrak, urte osoan zehar prezipitazio asko hartzen dituztelako. Ibaiak arro sakonetatik joaten dira. Kantauriko Ibai nagusiak Bidasoa eta Urumea dira.

Nafarroako ibai gehienek mediterraneora isurtzen dute beren ura Ebro ibaia bitarte. Ibai horiek Kantaurikoak baino irregularragoak dira eta ur goraldiak eta urri-aldiak izaten dituzte, prezipitazioak ere irregularragoak direlako.

Ibai nagusiak Ega eta Aragoi dira, beren adarrekin: Arga, Erro, Irati, Zaraitzu eta Eska. Emari handiko ibaiak dira. Alhama eta Queiles emari gutxiko ibaiak dira eta erregimen irregularrekoak.

 

NAFARROAKO URTEGIAK

 

Nafarroako urtegiak gutxi dira eta garrantzi gutxikoak. Yesakoa, Aragoi ibaian, da Nafarroako urtegi garrantzitsu bakarra, duen ur azaleragatik eta hartzen duen ur kopuruagatik. Urtegi honetako ura ureztatzeko erabiltzen da eta bai ur kiroletarako ere, hala nola bela, wind-surf eta uretako eskia.

Beste urtegi aipagarri batzuk dira Allozkoa, salado ibaian; Eugikoa, Arga ibaian; Irabia, Irati ibaian eta Itoizkoa, hura ere Irati ibaian. Urtegi hauetako ura noiz ureztatzeko eta noiz edateko edo argindarra sortzeko erabiltzen da.

 

NAFARROAKO AINTZIRAK

 

Nafarroan ez daude aintzira asko eta haien azalera ere ez da oso handia. Denak jatorri endorreikokoak dira eta Nafarroako hegoaldean egoten dira.

Hona nagusiak: Juncalekoa, Tafallako mugapean; Pitillaskoa; Lorko aintzira, Ablitasen; Pulguerkoa, Tutera ondoan, eta Las Cañasko aintzira Viana ondoan.

Aintzira gehienak gizonak eraldatuta daude ura hartu eta banatzeko gaitasuna handitzeko erreten eta uharken bidez

 

NAFARROAKO UBIDEA

 

Nafarroako Ubideak Itoizko urtegian hasten da (Longida ibarra). Handik Agoizko arroa zeharkatzen du eta Erro ibaia eta Untziti eta Elortz ibarrak pasatzen ditu Alaitz mendiaren iparraldetik.

Artederreta (El Carrascal) pasatuta, Artaxoara buruz egiten du, Tafallatik pasatu eta Nafarroako Erdialdea zeharkatzen du Uxue mendilerroko mendebaldetik.

Aragoi ibarra eta Bardeetako ipar-mendebalde muturra gurutzatu, Tuterako Erriberara iritsi eta Ebro ibaia pasatu, Montes de Cierzoko mendiak inguratu eta Lorko aintziran (Ablitas) bukatzen da.

Ubideak enbor nagusi bat dauka, 16 tarte eta 4 adar (Artaxoa, Tafalla, Corella eta Ablitas). Bi alditan eginen da. Lehenbiziko aldian Aragoi ibaia gurutzatu arteko zatia eginen da (hamargarren tartearen erdiraino), eta Corella eta Ablitasko adarrak sartuko dira bertan. Proiektua bururatzeko Canal de navarra S. A. Sozietatea eratu da eta dagoeneko hasi dira lehen bi tarteetako lanak: Agoitz-Erro eta Erro-Elo, 2.000. urteko abuztuan.

Bestalde badaude ere  Inperiala, Taustekoa edo Bardeetakoa.