Espainia Europar
Batasunean.
1. Zer da Europar Batasuna?
Europar Batasuna (EB) estatuz gaindiko erakunde bat da, eta bere estatu-kideen arteko lotura ekonomikoa eta lankidetza sendotzea ditu helburutzat. Horrez gainera, erakunde berdingabea da bere izaera dinamiko eta ebolutiboagatik sorrera itunetan ageri denez. 1993ko azaroaren 1ean Maastricht-eko Ituna edo Europar Batasuneko Ituna (EBI) indarrean jarri zenez geroztik, Europako Erkidego ohia (EE) Europar Batasuna (EB) bihurtu zen.
Gerora, beste herrialde batzuk gehitu zaizkio Batasunari, eta horiek ere, hasierako kideen gisan, burujabeak dira.
2.
ETAPA NAGUSIAK ERAIKITZEKO PROZESUAN
Europar Batasuna
Hedadura: 4.632.318 km2
Biztanleak:503.824.373 (uztaila 2010 est.)
Dirua: euroa
Egoitzarik garrantzitsuenak:
Brusela, Luxenburgo eta Estrasburgon
Estatu-kideak
1958-1990: Alemania
1958: Frantzia, Italia, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo
1973: Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka
1981: Grezia
1986: Espainia eta Portugal
1995: Suedia, Austria eta Finlandia
2004: Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Lituania, Letonia, Eslovenia, Estonia, Zipre eta Malta.
2007: Errumania eta Bulgaria
2013: Kroazia
Europar Batasunaren eraikuntza prozesu historiko luze baten emaitza da. Hona hemen prozesu horren unerík garrantzitsuenak:
1948. Benelux sortu zen (Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo batera izendatzeko izena). Hiru herrialde horíen arteko aduana-batasuna zen.
1948. Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundea (ELEE) eratu zen, Europa berreraikitzeko iparramerikar dirulaguntza (Marshall Plana) administratzeko eta banatzeko.
1950. Schumanen adierazpena. Schuman ministro frantsesak ikatz- eta altzairu-ekoízpena erakunde bateratu baten mende edukitzeko premia adierazi zuen adierazpen honetan.
1951. Parisko Itunaren bidez, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) sortu zen. Seiak (Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Alemaniako Errepublika Federala) zeritzen herrialdeen partaidetzaz eratu zen, eta bi produktuon merkatu bateratua antolatu zuten muga-zergei, prezioei eta legeriari zegokienez, besteak beste.
1957. Erromako Ituna izenpetu zen.Itun horrekin Frantziak, Italiak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Alemaniako Errepublika Federalak Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Euratom edo Atomo Energiaren Europako Erkidegoa (AEEE) sortu zituzten.
Itunean argi zehaztuta ageri dira helburu hauek:
- Muga-zergak kentzea.
- Merkataritza-politika bateratua antolatzea.
- Pertsonen, kapitalaren eta zerbitzuen joan-etorri librea segurtatzea.
- Nekazaritza- eta garraio-politika bateratua antolatzea.
- Gizarte Funtsa eta Europako Inbertsio Bankua sortzea.
1968. Aduana-batasunaren prozesuari amaiera eman zitzaion, eta horrela salgaien zirkulazio askea onetsi zen.
1973. EEEren lehen gehikuntza: Erresuma Batua,Irlanda eta Danimarka sartu ziren.
1981. EEEren bigarren gehikuntza: Grezia sartu zen.
1986. EEEren hirugarren gehikuntza: Espainia eta Portugal sartu ziren.
1987. Luxenburgon Agiri Bakuna onartu zen. Honako aldaketa hauek egin ziren:
- Botere gehiago eman zitzaion Europako Parlamentuari.
- Ondasun eta kapitalen Merkatu Bakarra osatzeko eta pertsonen joan-etorri librea bermatzeko esparru juridikoa zehaztu zen.
Herrialde guztien onespenik gabe erabaki asko hartu ahal izango ziren.
1990: Alemaniaren batzea. Alemaniako Errepublika Demokratikoa Alemaniako Errepublika Federalarekin batu zen. Hau ere gehikuntza bat izan zen, baina Batasuneko estatu-kideen kopurua handitu gabe.
1992. Batasunaren Ituna edo Maastrichteko Ituna izenpetu zen. Une hartatik aurrera:
- Europako Erkidegoak (EK) Europar Batasuna (EB) izena hartu zuen.
- Ekonomia eta Diru Batasuna abiarazi zen, azken buruan diru edo moneta bakarra ipintzeko: euroa.
- Barne eta kanpo politika bateratzen da.
- Justizia eta segurtasun politika.
- Gizarte politika justuagoa.
1995. Urtarrilaren 1ean laugarren gehikuntza egin zen: Austria, Finlandia eta Suedia sartu ziren EBn.
1997. Amsterdamgo Ituna izenpetu zen, batik bat gizarte politikako hainbat alderdi sakontzen eta polizia-lankidetza handiagoa sustatzen duena.
2001. Nizako Ituna izenpetu zen, elkartearen handitzea zela eta, erakundeak berrantolatzeko.
2002. Euroa, txanponak eta billeteak, zirkulazioan jarri zen.
2004. Maiatzaren 1a. Estonía, Letonía, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Malta eta Zipre gehitu zitzaizkion EBri.
2007. Urtarrilaren 1ean Bulgaria eta Errumania sartu ziren EBn.
2007. Lisboako Ituna, bertan erakundearen demokratizazioa zabaltzen da eta erabakiak hartzeko prozedura berria ezartzen da.
3.
ESPAINIA EEEN,GAUR EGUN EUROPAR BATASUNEAN,SARTZEA.
Sarrera-prozesua Castiellak, Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak, 196zko otsailaren 9an erregimen frankistaren izenean Europako Komunitateko Ministroen Kontseiluari idatzi zion gutunarekin hasi zen; gutun horretan, Espainia Komunitatean sartzeko negoziazioekin hasteko eskatzen zuen.
1964ko abenduan hasi ziren hitz egiten eta 1970ean sinatu zen Luxenburgon Espainiaren eta Komunitatearen arteko lehentasunezko hitzarmena. Hala ere, Espainiako erregimena demokratikoa ez zenez, negoziazioek ez zuten aurrerago egin.
1976. urtean, Espainiako estatuan demokrazia berrezarri zenean, hasierako elkarrizketei ekin zieten berriro eta 1978. urteko abenduaren 19an Espainia Komunitatean sartzeko negoziazioak hasi ziren. 1985. urteko ekainaren 12an onartu zen Espainia Komunitatean sartzea eta atxikipen-hitzarmena sinatu zuen. 1986ko urtarrilaren l. tik aurrera, Espainia Komunitateko kide da.
Fernando Moranek, Kanpo Arazoetako ministroa, era Felipe Gonzalezek, gobernuko lehendakaria, Espainia komunitatean sartzearen atxikipen -hitzarmena sinatu zuten.
Espainiarentzat Europako Batasunean sartzea oso garrantzitsua izan zen gizartearen eta Estatuaren demokratizazioa lortzeko eta' bestalde, gero gertatu ziren aldaketa ekonomikoei aurre egiteko laguntza handia izan da.
Baina Europako Batasunarentzat Espainia kide izatea ere oso garrantzitsua izan da, nazioarteko harremanetan, gai ekonomiko batzuetan nahiz Europan eta Europatik kanpo historikoki eta kulturalki izan duen protagonismoa handia izan baita.
Beraz, balantzea oso positiboa da, Espainiak atzerapen ekonomikoa eta egitura eta lurraldeen arteko desorekak gainditzea lortu baitu eta, hein handian, Europako Batasunari esker izan da, lehenengo sektorean eta industrian gertatutako aldaketa handiek beste arazo batzuk eragin badituzte ere:
langabezia eta zenbait ekonomi jarduera bertan behera uztea. Baina Egitura Fondoetatik eta Kohesio Fondoetatik lortutako laguntzei . esker eta Espainiak ordaintzen duena baino gehiago jasotzen duelako, saldoa positiboa da. Zalantzarik gabe, Espainiako ekonomiak une honetan duen egoera ona Europako Batasunari zor dio.
4.
BATASUNEKO ERAKUNDEAK
Europar Batasunak ahalmen zabalak dituzten erakundeak sortu ditu. Garrantzitsuenak Kontseilu Europarra, Europako Parlamentua, Ministro Kontseilua, Europako Batzordea eta Justizia Auzitegia dira.
1.
Kontseilu Europarra
Kontseilu Europarra gobernuburuek eta kanpoko arazoetako ministroek osatzen dute, eta urtean birritan biltzen da gutxienez. Kontseilu honek gainontzeko erakundeen gainetik agintzen du, eta bateratze-prozesua bultzatzeko funtsezko erabakiak hartzen ditu.
Bilera bakoitzaren ondoren, Kontseiluak txosten bat aurkezten dio Parlamentuari.
2.
Europako Parlamentua
Europako Parlamentuak Estrasburgon du egoitza,presidentea Jerzy Buzek da. 786 lagunek osatzen dute, sufragio unibertsal zuzenaren bidez herrialde kideetan bost urtez behin hautatzen direnak, eta munduko nazio askoko batzarrik handiena da.Parlamentuko ordezkari kopurua estatu bakoitzeko biztanle kopuruaren araberakoa da. 2007 eta 2009 urteen bitartean, aulkiak honela banatuko dira: Alemania (99), Italia, Frantzia eta Erresuma Batua (78), Espainia eta Polonia (54), Errumania (36), Herbehereak (27), Belgika, Grezia, Hungaria,.Portugal eta Txekiar Errepublika (24), Suedia (19), Austria eta Bulgaria (18), Danimarka, Eslovakia eta Finlandia (14), Irlanda eta Lituania (13), Letonia (9), Eslovenia (7), Luxenburgo, Estonia eta Zipre (6) eta Malta (5).
Europako Parlamentuko diputatuak hainbat talde parlamentariotan biltzen dira (2003an zazpi ziren), beren ideologiaren arabera (hala nola liberala, kontserbadorea, demokrata-kristaua eta sozialista), eta ez euren jatorriaren arabera.
Parlamentuak, Batasuneko Kontseiluarekin batera, funtzio legegilea betetzen du, hau da, Europako legeak (Zuzentarauak, Araudiak eta Erabakiak) onesten ditu.
3.
Europar Batasuneko Kontseilua
Batasuneko Kontseilua da, erabakiak hartzeari dagokionez, erakunderik garrantzitsuena,presidentea Van Rompuy da. Bruselan du egoitza, apirilean, ekainean eta urrian izan ezik, hilabete horietan Kontseilu guztiak Luxenburgon izaten baitira. Batasuneko Kontseiluak funtsezko zenbait betekizun ditu:
a) Botere legegilea bideratzen du, legeak Europako Parlamentuarekin adostuz.
b) Batasunaren izenean, nazioarteko hitzarmenak egiten ditu estatu batekin edo gehiagorekin, edo nazioarteko erakundeekin.
e) Batasuneko kide diren herrialdeen ekimenen koordinazioa bermatzen du, eta poliziaren eta epaileen arteko lankidetzan beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu, alderdi penalari dagokionez.
Kontseiluan, estatu-kideek beren helburu politikoak ezartzen, estatu-politikak koordinatzen eta beren eta estatuon eta beste erakunde batzuen arteko gorabeherak konpontzen dituzte.
Estatu-kideak Kanpo Arazoetako ministro banak ordezkatu ohi ditu, baino alderdi jakinen bateko arazoaren batez jarduteko gai horri dagozkion ministroak elkartu ohi dira.
Erabakirik garrantzitsuenak aho batez hartu behar dira, eta besteak gehiengo kualifikatuz. Azken honetan, kide bakoitzak boto bana du, baina bozkatze haztatua da, hots, boto bakoitzak balio ezberdina du estatu-kidearen biztanle kopuruaren arabera.
2004ko azaroaren 1. tik aurrera, hauek dira estatu bakoitzak eman ditzakeen boto kopuruak:
Alemania, Frantzia, Italia, eta Erresuma Batua (29), Espainia eta Polonia (27), Errumania (14), Herbehereak (13), Belgika, Grezia, Hungaria, Portugal eta Txekiar Errepublika (12), Austria, Bulgaria eta Suedia (10), Danimarka, Irlanda, Lituania, Eslovakia eta Finlandia (7) Zipre, Estonia, Letonia, Luxenburgo eta Eslovenia (4) eta Malta (5). 345 boto guztira.
2007ko urtarrilaren 1.az geroztik, honako bi baldintza hauek bete behar dira emaitza gehiengo kualifikatutzat hartzeko:
- Estatuen gehiengoak bere onespena ematea (batzuetan gehiengo hau bi herenekoa izango da).
- Proposamenak gutxienez baiezko 255 boto izatea, hau da, guztizkoaren % 73,9.
Horrez gainera, estatu-kideek baiezko botoek gutxienez Europar Batasuneko biztanleriaren % 62 ordezkatzen dituztela berrestea eska dezakete. Irizpide hori betetzen ez bada, erabakia ez da onetsiko.
4.
Europako Batzordea
Europako Batzordeak Bruselan du egoitza,presidentea José Manuel Barroso da. Estatu-kideetako gobernuek hautatzen dituzte, bost urteko agintaldirako, organo betearazle honetako hogeita zazpi ordezkariak, eta Europar Batasunaren interesen alde egin behar dute, beren estatuen interesen gainetik.
Batzordeak hogeita zazpi ordezkari ditu, estatu-kide bakoitzeko bana.
Batzordeak betekizun hauek ditu: lege-proposamenak aurkeztu, Itunen aplikazioa zaindu, eta Batasunaren politikak kudeatu (Eurostat) eta betearazi. Arazoak autonomiei dagokienean, Batzordearen lan taldeetan parte hartzen dute, ordezkari baten bitartez.
5.
Justizia Auzitegia
Justizia Auzitegia estatu-kide bakoitzeko epaile banaz osatuta dago eta zortzi abokatu orokorren laguntza du. Betekin nagusia Erkidegoko Zuzenbidearen interpretazi9oa uniformea bermatzea du, eta Batasuneko legeen gainean egindako erreklamazioak epaitzek eskumena du. Auzitegi honen erabakiek gobernu guztiak behartzen dituzte.