ARRANTZA

 

Ū GARRANTZIA

Tradizio handikoa, historiaurreko datuak badaude penintsulako arrantzari buruz. Kontserbak agertzen dira garai desberdinetan. Arrantzale famatuak, euskaldunak bezala. Gaur egun garrantzitsua baina beste modu batera. Espainiak potentzia izaten jarraitzen du, munduan 3.a da itsasontzi kopuruari dagokionean,bolumenari, arrantzatukoari dagokionean berriz 9.a. garrantzia erlatiboa da, arrantzaleak %0´4 dira eta gainera gero eta gutxiago daude, baldintzak oso gogorrak direlako, eta gazteek beste aktibitate motak nahiago dituztelako. B.P.G.-aren %0´5 suposatzen du. Espainia lehenengoetakoa arrain kontsumoari dagokionean.

 

 Ū SISTEMAK

Baxurakoa

J baxurakoa:itsaso bazterrekoa da. sistema honetan erabiltzen diren itsasontziak/ txikiak izaten dira,20 tona azpikoak. Hauekin loturik sistema osoa, oso langile gutxi itsasontzian lanean eta famili edo enpresa txikiak izango dira jabeak. Portutik hurbil, egunero porturatzen baitira. Lan sistema tradizionala da, kaņa, sarea...tradizionala da eta estentsiboa.

 

 

Alturakoa

J altura/altura haundikoa: hau aurrekoaren kontrakoa. Itsasontzi handiak, 20tonatik gorakoak. Itsasontzi handiak izanik, nekez familienak, enpresa dira, kapital asko behar delako. Langile asko eta asteak edo hilabeteak pasatzen dituzte kanpoan, munduko arrantza lekuetan, Ternua, Gineako golkoa edo Afrikako kostaldea, Ozeano Indiakoa. Honek itsasontziei ezaugarri berezia, hauek lantegiak dirudite, arraiaren kontserbarako ia urrats guztiak bertan ematen baitira. Radar edo sistema elektronikoekin arraiak aurkitzen dituzte, sare modernoenak ibiltzen dituzte, erasokorrak, guztia harrapatzen dutenak. Arraiak bertan garbitzen dituzte, izozten dituzte eta askotan etiketatu eta salmentarako prest. Lehen lan guzti hau lantegietan, portuetan. Sistema intentsiboa da hau. Espainian horrelakoak gutxi daude, itsasontzi gehienak baxurakoak. 

 

 

Ū ZONALDEAK

JIpar-mendebalde penintsularra edo atlantikokoa (Galizia eta Bizkaiko Golkoa): EHtik Galiziaraino Kantauri itsasoa. Leku garrantzitsua, estatuan biltzen den arrai kopurutik %88 hemen arrantzatzen baita, eta aberastasunaren balioa %83a baita. Bi arrantza sistemak praktikara eramaten dira, Galizian baxurakoa eta altura handikoa. Galiziako enpresak mundu osoan daude. A Coruņa eta Vigo dira portu garrantzitsuenak. Beste lekuetan berriz Ondarroa eta Pasaia. Hemengo arrantzaleak baxurako harrapaketa, garrantzitsuak eguneroko arraina porturatzen dutelako, baina mundu mailan ere, ipar atlantikotik kanarietaraino.

  

 JHegoatlantiarra:Huelva, Cadiz, Sevilla..atlantikora begira dauden lurrak. Kostaldeko arrantzak dauka garrantzia, baina harrapakinak gutxitu dira eta urrutiago joaten dira, Marokoko kostan Sahararaino iritsiz.

   JKanariarra: atlantikoan kokatuak daude, kontinentetik urrun. Itsas korronteak inguru hauetara arrain ugari eramaten dute. Arrantzaleak beraz ez dute urruti joan beharrik, baino Saharara joaten dira, alturako arrantzara.

 

   JMediterranearra: Cadizetik Gironaraino (Hego-mendebaldekoa,Levantekoa,Tramontana,Balearetakoa). Luzeena da. arrantza oso desberdina da, enpresa txikiak eta familiarrak dira. Famili gehienak ontzi txikia daukate eta egunero itsasoratzen dira eta bertako beharrak asetzen dituzte neurri batean. Sistema tradizionala da, teknifikazio txikiarekin. Arrain kopuru txikia biltzen dute, mediterranear kostaldea aspaldi ustiatua zelako eta arrain gutxi daudelako eta kutsadura handia dagoelako. Arrantzak lekukotasuna bakarrik, nahiz eta kosta zabalena izan.

 

Ū AKUIKULTURA: arazoen aurrean konponbide bat. Honek bilatzen du, arrain haztegiak finkatzea, hau da, arrainen ugaltze prozesuak gizakiek kontrolatzea. Urtegietan hau aspaldi ikusten da, gure inguruan amurrian haztegiak...eta baita izokinak ere. Baina ez gara ur gezatakoaz ari, itsasoko arrainenaz baizik eta hau berria da. honek ezagupen tekniko oso aurreratuak eskatzen ditu, ur baldintzak kontrolatu behar dira, zer elikadura behar duten urtaroen...arabera eta nola mantendu leku itxi batean. Lehenbizi kontrolatzeko errazak bilatu ziren: Galizia inguruan muskuiluak(mejiloiak), mugimendu gutxi behar dutenak, langostinoak, ostrak, txirlak, lubinak...honek suposatzen du arazoetako batzuk desagertzea, baina aldi berean arazoak ditu: 1.sistemaren ezaugarriak kontutan hartuta, ustiakuntza sistema intentsiboa da eta dagoen arriskua helburu ekonomiko hori lortzeko elikadura mota eta prozesurako  hainbat pausu, naturaren kontrakoak edo ez naturalak izatea. Beranduago jakin izan da adb. lubinak elikatzeko pentsuak behi eroen berdinak zirela. 2.akuikulturaren kasuan nabaria kutsadura. Haztegi bat oso eremu txikian dagoelako eta isurketak honelako leku bat harrapatzean, ekonomiko oso larria da, Galizia Adb.

Akuikultua

 

Haztegiko produktuak eguberrietan saldu behar zituzten, baina Prestigekin, hondamen ekonomiko eta ekologikoa. Kutsadurak, akuikultura indargabetzen du, ez du balio dena produzitzea, ekosistema aldatzen bada.

 Ū ARAZOAK

JArrantzategi gutxi: kostalde luzea izan arren, kostaldetik hurbil arrantza leku gutxi dagoela. Gainera plataforma kontinentala nahiko motza. Honek urrutiratzea behartzen du eta hori ez da konponbidea, beste lekuetako arrantzaleak joera bera baitute. Neurriak jarri izan dira, kupoak, mugak, ...eta azken neurria, eten biologikoak; zenbait hilabetetan arrantza debekatzen da, arrainak jaiotzeko. Momentuz neurri hauekin aski da. Kanpora joaterakoan EB-eko arrantza tokietara joaterakoan adostutako lekuetan bakarrik egin daiteke eta beste lekuetara joaterakoan tokian tokikoekin akordioak lortu behar dira.

   JEgitura desegokia: gaur egun arrantzan goi mailako nazioa izateko, ezinbestekoak dira inbertsio handiak eta itsasontzi teknifikatu eta aurreratuak. Honela estatuko flota ugaria da, baina zaharra eta berritu behar dira, baina horretarako diru aunitz behar da. EB tik laguntzak jaso dira EHko arrantzaleak programa horietan hasieratik sartu zirelako eta dena birmoldatzen ari dira, txikiak desagertzen eta handiak indartzen. Bazirudien honekin konponduko zela, baina EB k adierazi du laguntzak bukatu direla, hau arrantzaleentzat kezka, inbertsio handiak egin baitituzte, eta laguntzarik gabe zor handietan sartu direlako. Beraz krisiak jarraitzen du, beste leku batzuetan birmoldaketarekin ez dira hasi eta horiek okerrago. Arrantzak ez du etorkizunik eta beste jardueretan murgildu beharko dira (ozeanoen zola garbitzen, zientzialariei laguntzen,…). Horretaz aparte merkaturatze prozesuan ere parte hartu beharko dute, ez bakarrik arraina portuetara eramaten.Azkenik populazioa  oso azkar zahartzen ari da .

   JBaxurako arrainak bukatzen ari dira: kostaldeko arrainak bukatzen ari dira, hainbesteko esplotazioa izan da urteetan zehar eta honek bi sistemetako bat desagertzen dela adierazten du. 200 milietako muga jarri da, kuotak jarri dira eta urtero gero eta baxuagoak, arrantza hori babesteko. Orain hori aski ez dela eta denboraldi batzuez espezie batzuk arrantzatzea debekatua dago, ugaltzeko...hau da, etenaldi biologikoa. Gainera gizarteari sustatzen arrain txikia kontsumitzea txarra dela. Gehiegizko ustiakuntzak ez du inolako etorkizunik.

   JKutsadura: inguruko itsasorik kutsatuena mediterranearra da. oso itxia dago, Gilbraltarreko golkoaren bidez . gainera inguruko kosta oso populatua dago, hiri askorekin. Hauek hondakin asko sortzen dute eta hauek itsasoraino iristen dira, uraren kalitate eta garbitasuna hondatuz. Arrainak gutxitu dira. Kantauri edo hego atlantikokoan ere sortzen ari da, hirietako kutsaduraz gain, itsasontzietako isurketak ere kutsadura handia eta larria sortzen dute. Itsasontziak zaharrak direnez arrisku handiagoa. Galiziako kostaldean itsasontzi asko urperatu dira, azkenak ekosistema larriki kaltetu du, Prestige. Ezin da jakin zenbat urtez moldatuko den ekosistema hori.