INGURUMENAREN ARAZOAK
ETA NATURA-GUNEEN BABESA
Ekosistema: naturan milaka urtez elementu desberdinak orekan egon dira.
Elementu naturalak, landareak, fauna, gizakia dira. Ekologiaren oinarrizko kontzeptua
da. Ekologia ekosistemak aztertzen dituen zientzia da. Helburua ekosistema
mantentzea da. Gizakiak ekosistemaren oreka apurtu du mendeetan zehar
(ingurumenari arazo larriak sortu dizkio). Orain orekan dauden naturaren
elementuak mantendu nahi ditu (natura-guneen babesa proposatzen du).
BASO-SOILTZEAK
Gizakia nekazaritza eta abeltzaintza garatzen
hasi zenetik, zuhaitzak mozten eta lur-sailak luberritzen hasi zen. Aro
Modernoa iritsiz geroztik, gero eta baso gehiago suntsitu ziren, zuraz baliatzeko
eta lur-sailak nekazaritzarako lur bihurtzeko. Euskal Herrian bertako
landaredia batez ere XIX. mendean aldatu zen, landare-ikatzak eta ontzigintzak
indar handia izan zutelako lehenengo, eta paper-industriak eta nekazaritza eta
abeltzaintza izugarri indartu zirelako gero.
Irabazi ekonomikoak azkar eskuratzeko asmoz
egindako hostozabalen mozketak eta basoen gehiegizko ustiaketak indartu
zirenean, baso atlantiko eta mediterranearretako landaredia izugarri aldatu
zen. Baso atlantikoaren degradazioaren ondorioz, ametza, gorostia, pinua eta,
azkenik, sasitza eta otalurrak eta, finean, gero eta lur pobreagoetara hobeto
egokitzen ziren espezieak hedatu ziren.
Baso mediterranearretan hazi ohi den zuhaitz
bat, artea, berez beharko lukeen baino askoz esparru txikiagoan hazten da gaur
egun; baso horiek degradatzean, sasitzak dira nagusi eta, lurra suteek eta
beste hainbat galerek ahuldu ahala, estepak ugaritzen dira.
Gainera, sua da, gizakiarekin batera, basoaren
etsai nagusia. Suteek izugarrizko kaltea egiten diote atmosferari, tokian
tokiko ekosistemak erabat galaraz baititzakete; gainera, higadura eta
desertifikazio-prozesuetarako arriskua handitu egiten da hauen ondorioz.
Suteek Penintsula osoan dute eragina oro har,
baina Mediterraneoko kostaldean garrantzi handia dute, maiz uholde-euri eta
lehorte handiko lekuetan gertatzen direnez, higadura-prozesuak areagotu egiten
baitira eta lurrak aberastasuna galtzen baitu.
Azken urteotan, instituzioak hostozabalak,
tokian tokiko espezieak edo antzekoak erabiliz -haritz amerikarra, pagoa,
gaztainondoa, bananondoa, akaziak eta makalak-, basoak berritzeko politikak
bideratzen ari dira. Hauek polikiago hazten badira ere, ekosistema naturalak
eta aniztasun biologikoa hobeto zaintzen baitituzte eta, gainera, suteetarako
eta desertifikazio-prozesuak indartzeko arriskua murrizten baitute.
DESERTIFIKAZIOA
Landaredia galtzeak eta lurrak bere
aberastasuna galtzeak desertifikazio-prozesua areagotu egin dute Penintsularen
zati handi batean, batez ere Mediterraneo aldeko zerrendan, Ebro bailaran eta
Gaztela-Mantxan. Gainera, berotegi-efektuaren eraginez, tenperaturek oro har
gora egin dutenez, lehorteak indartu dira eta higadura-prozesuak sustatu.
Horren ondorioz, desertifikazio-prozesua
hainbat prozesu independenteri lotuta dago, bala nola, uholde-urei,
landare-estalkiaren desagerpenari eta higadura handiari, adibidez, eta prozesu
hau areagotu egiten da lur-sail malkartsuetan.
INDUSTRIAREN KUTSADURA
Industriak ingurugiroari oso kalte larriak eragin
dizkio, atmosfera, lurzorua eta ura kutsatzen baititu. Gaur egun,
ingurugiro-politika zuzenak garatzeko kontzientzia gero eta handiagoa da, kostu
handikoak diren arren. Hala ere, kutsaduraren ondorioz sortutako arazo larri
asko (CO2,Ozono geruzaren zuloa,Euri azidoa) industriaren garapena hasi zenean ingurugiroa
babesteko inolako neurririk hartu ez zelako gertatu dira.
Industriek erreketara eta itsasora, batez ere
Mediterraneora, egiten dituzten isurketa solido nahiz likidoek ere kutsadura
kimiko larria ekarri dute.Espainia Europako Batasunean sartzean ingurugiroari
buruzko arau zorrotzak aplikatu dira. Zehazki, kutsadura-maila handia eragiten
zuten eta etxebizitzen ondoan kokatuta zeuden industria asko desagertu dira,
bertako biztanleen osasuna arriskuan baitzegoen. Gainera, 1985. urtetik
aurrera, industria berriek Europako Batasuneko finantza-fondoak jasotzeko
derrigorrezkoa da lantegi berriaren ingurugiro-inpaktuaren azterketa sakona
egitea.
Gaur egun debekatuta dago araztu gabeko urak
eta zenbait gas kutsagarri isurtzea, baina arautegi horiek ez dira beti
errespetatzen. Ikuspuntu ekonomikotik, industria batzuentzat errentagarriagoa
da jartzen dizkieten isunak ordaintzea hondakin kutsagarrien isurketak
saihestea baino.
Industrien ingurugiro-kalitatea hobetzeko bide
luzea egin beharko da oraindik. Gobernuek delitu ekologikoen kontrako isunak
gogortu egin beharko lituzkete, industri produkzioak industria kokatuta dagoen
eta beharrezkoa duen ingurunea errespeta dezan.
Penintsulan, kutsadura industrial handien duten
inguruak industria siderometalurgikoak, industria kimikoak, zementuzkoak eta
paper-industriak kokatzen diren guneak dira; hau da,Euskal Herriko zenbait
tokitan, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian, Cadizko badian, Asturiasen, etab.
Energia kutsagarriak
Energia-produzitzaileak dira gehien kutsatzen
duten instalazioak eta, zehazki, berriztagarriak ez diren energia-iturrienak,
hala nola, petrolio, ikatz edo uranioarenak.
Zentral termiko klasikoek, erregai fosilak
-ikatza eta petrolioa erabiltzen dituztenek, atmosfera ikaragarri kutsatzen
dute. Erregai gisa ikatza erabiltzen duten zentralek, zehazki, sufrea isurtzen
dute atmosferara, berau kutsatuz eta euri azidoa sortuz.
1997an Kioton egin zen Klimaren Gailurrean,
Espainiak 2010. urtera arte CO2-ren emisioak gehienez % 15 handitzeko
konpromisoa hartu zuen; hala ere, 1998 bukaeran kopuru hori gainditu zuen ia.
Eztabaida handiak sortu dituen beste
energia-iturri bat energia nuklearra da. Energia-mota honek ez du gas
kutsagarririk isurtzen, baina erradioaktibitatearen ihesek zuzenean -minbizia,
erredurak, etab. Sortuz nahiz zeharka, elikagaien eta uraren bitartez edo
erradioaktibitatea duen aire kutsatuaren bidez, eragiten diote gizakiari. Hala
ere, zentral nuklearrek eragindako arazo nagusiak, ihesak baino gehiago,
sortzen dituzten hondakin arriskutsu ugarien ondorio dira. Uranio edo
plutoniozko barrak, erradioaktibitatez kargatuta oraindik, zentral nuklearretan
bertan edo hilerri atomikoetan biltzen dira, metalezko bidoi hermetikoetan. Bidoi
horiek itsasoko fosetara botatzen dituzte batzuetan eta horrek hausteko eta
itsasoko ekosistemak karga erradioaktiboarekin kutsatzeko arriskua areagotzen
duo Gaur egungo arazo nagusietakoa hondakin arriskutsu horien biltegiratzea da,
erradioaktibitate-maila denbora luzean ez baita aldatzen. Villar
de Cañas-es (Cuenca) hondakin erradioaktiboentzako
biltegia sortzen hasi dira.
Ihes erradioaktiboen arazo honen azken gertaera
1998.urtekoa da. Europa osoan laino erradioaktibo baten presentzia sumatu zen
eta Espainiatik abiatu zen, Algecirasko Acerinox lantegitik, hain zuzen ere
-enpresa honek altzairua birziklatzen du..
Iritzi publikoak hondamendia gertatu eta handik
bi astetara jakin zuen horren berri, Frantziako eta Italiako informatzaileen
bidez. Industria askotan ez dituzte kontrolatzen erradioaktibitatea izan
ditzaketen elementuak edo osagaiak eta, horren ondorioz, istripu larriak
gertatzen dira, Acerinox lantegian gertatutakoa bezalakoa.
Meatzaritza eta hondamendi ekologikoak
Meatzaritzak ere kutsadura handia eragiten duo Adibide hurbilena Doñanako hondamendi ekologikoa da, Europak izan duen hondamendirik handienetakoa izan dena. 1998. urtean Aznalcollar-eko meatzeko putzu izugarri handi bat hautsi zen eta putzu horretan, Boliden enpresa suediar-kanadarrak hondakin mineral astunak zituzten lokatz toxikoak zituen biltegiratuta. Harresi bat eraiki zuten Doñanako Parke Nazionala lokatz toxiko horietatik babesteko, artsenikoa, kadmioa, zinka, kobrea, kromoa, burdina, beruna, nikela, etab. baitzituzten hala ere, lur emankorren 5000 hektarea baino gehiago kutsatu ziren Agrio eta Guadiamar ibaiek zeharkatzen duten eskualdean.
HIRIETAKO HONDAKINAK
Hirietan hondakin solido (HHS) eta likido asko sortzen dira eta
hirietako ingurugiroa guztiz narriatzen dute eta, horrekin batera, airea, ura
eta inguruetako lurrak kutsadura-maila altuak izaten baitituzte, hain zuzen
ere. Hirietako hazkunde etengabeak arazo hori erabat areagotu egiten duo
Espainiako estatuan, kostaldeko hiriguneek sortzen dute hondakinen % 40 inguru,
bertan kokatzen baitira ekonomi jarduera gehienak eta kapital demografiko
handiena.
Hondakin likidoen arazoa hirigune handi
samarretan araztegiak eraikiz konpondu beharko litzateke; hala ere, hondakin
solidoen konponbidea askoz ere zailagoa da. Oro har, hirietan sortutako
hondakin solidoak kontrolatu gabeko zabortegietan uzten ziren eta bertan pilatu
egiten ziren edo inolako irizpiderik gabe erretzen ziren. Kontrolatu gabeko
zabortegiak gero eta gehiago dira eta iberiar penintsulako lurralde osoan zehar
kutsadura handiko guneak eragin dituzte. '
Beste alde batetik, hiriguneetako hondakin
solido guztiak tratatzeko irtenbideak kostu handiak ditu, azpiegituretan
inbertsio handiak egin behar izaten baitira.
Gaur egun oraindik hiriguneetako hondakin
solidoen tratamenduari ez zaio merezi duen garrantzia ematen. Orain arte herri
guneetan zabortegi kontrolatuak jarri dira eta hirigune handietan hondakinak
erre egiten dira.
Hala ere, irtenbide ekologikoena hondakin
solidoak bereiztea eta birziklatzea da. Hori lortzeko biztanleriak ingurugiroa
zaintzeko kontzientzia argia izatea beharrezkoa da eta etxeetan, bulegoetan,
eta abarretan hondakin horiek bereizi behar dira, gero bilketa ere modu
berezituan egin ahal izateko. Materia organikoa ongarri gisa erabiltzeko
aprobetxa daiteke.
Espainian 15 milioi tona zabor baino gehiago produzitzen da.
Gaur egun, Europako Batasunak, Estatuetako
instituzioak, autonomietakoak eta Udaletakoak hondakinen tratamenduan
birziklatzeko eta energia aprobetxatzeko politikak sustatzen ari dira. Politika
horiek azpiegiturak eraikitzeko inbertsio garrantzitsuak egitea eskatzen dute,
baina, bestalde, nahitaezkoa da biztanleria ingurugiroa zaintzeko
kontzientziatzea. Herritarrok zaborra sailkatzen ohitu behar dugu: organikoak,
ez organikoak, zelulosak, beira, metalak, etab., hala, gero, horiek tratatzea
eta birziklatzea errazagoa izan dadin.
NATURA-GUNEEN BABESA ETA INGURUMEN POLITIKA
Gobernuen politika aldatu egin da. Delitu ekologikoa sortu dute eta
martxan jarri den kontzeptua da. Legearen kontra doa zuhaitzak moztea, ura
kutsatzea... Horrez gain, natur gune babestuak sortu dira. Hondatu gabe dauden
eremuak zaintzeko eta diru laguntzak ematen dira. Espainiako Estatuan badira
gaur egun babesturiko ia 500 espazio natural,
Europar Batasunak sortutako Directiva Habitats
proiektuaren arabera Natura Sarea 2000 babestu beharreko eremuen zerrenda osatu
zen. Espainiak 2004 erako bere zerrenda
(LIC- Erkidegoaren Intereseko Lekua- EIL) ) osatu zuen.
1. PARKEAK
Gizakiaren okupazioak asko aldatu ez dituen
eremu naturalak dira, eta, beren paisaien edertasunagatik, ekosistemen
garrantziagatik edo landarediaren, floraren edo ezaugarri geomorfologikoen
berezitasunagatik, balio ekologiko, estetiko. heziketazko eta zientifiko bereziak
dituztenak, halako moduz zaintzea merezi baitute. Parke Nazionalak eta Parke
Naturalak bereizten dira.
Parke Nazionala oso balio handiko eremu bat da, Estatuko gobernuak
ingurumen-hondamenetik eta degradaziotik babesten duena. Nahiko eremu handiak
izaten dira, non gizakiak ez baititu ekosistemak asko aldatu, eta
erliebea,landaredia, fauna eta paisaia interes handikoak izaten dira.Espainiako
aurreneko inguru natural babestua Covadongako Parke Nazionala izan zen
Asturias),1912koa (gaur egun Europako Mendietako Parke Nazionala da).
Sortutako parke nazionalek jendearen
gozamenerako, heziketa,kultura eta aisialdi-xedeak dauzkaten bisitariak baizik
ez dituzte onartzen. Parke Nazional baten helburua bertako ekosistemak ondo
babestea da,eta,hori dela-eta,debekatuak daude ehiza,fruitu-edo ale-bilketa eta
antzekoak,hau da,baliabide naturalen ustiaketa izan daitekeen jarduera
oro.Alabaina,zenbait xedapen bereziren bitartez,baimenduak egoten dira
artzaintza,arrantzak,pinaburuak biltzea (esate baterako, Doñanako Parke Nazionalean).
Espainiako Parke Nazionalaren sarean ondoko
hauek daude:
Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Lleidan
(Katalunia),Cabrera (Balear Uharteetan), Cabañeros CiudadRealen (Gaztela
Mantxa), Caldera de Taburiente
Parke naturala alderdi natural bat da, batzuetan elementu antropikoak eta giza
bizilekuak dauzkana,ekosistema naturalak eta paisaien edertasuna zaintzeko
helburuaz erakunde publikoek mugatua.Adibide baterako:Urkiola Bizkaian,Gorbeia
Bizkaian eta Araban,
Aiako Harria Gipuzkoan, Dehesa de Moncayo
Zaragozan,Sierra Espuña Murtzian, Ebroren Delta Tarragonan...Parke naturaletan
egin litezke nekazaritza –jarduera tradizionalak,beti ere baliabide naturalen
zaintzarekin bat badatoz, eta uzten zaie bisitariei sartzen. Espazioetan,
bakar-bakarrik parkea dagoen lurraldeko Autonomia Elkargoari dagokio kudeaketa.
Espainian gaur egun100 Parke (Naturalak edo
Eskualdekoak) dira.
2.ERRESERBA NATURALAK
Erreserba Naturalak ustiaketa ekonomikoa galarazia edo mugatua dagoen eremuak dira, balio
naturalak babesteko helburuaz:animalia-espezie ez oso arruntak, landaredia eta
Ingurua oro har .Ehiza,beraz,debekatua dago,eta
bisita Pertsonen sarbidea oso arau zorrotzei jarraituz antolatzen da. Adibide
baterako: Peloñoko Erreserba Naturala (Asturias), Arbaiur-Arroila (Nafarroako
Foru Erkidegoa),Iruelasko ibarreko Erreserba Naturala Ávilan (Gaztela-Leon),
Ontígolako Regajal Mar (MadrilgoErkidegoa)
Erreserba Natural integral bat giza ekimen zuzena zeharo debekatua dagoen espazioa da,
ingurumenean eraginik ez duen kontrol
zientifikoa salbu.Adibidebaterako:Mencafete Hierro uhartean
(Kanariak),Lanzaroteko Los Islotes Erreserba Natural integrala (Kanariak),Muniellos
Asturiasen,Els Estanys eta Creus lurmuturra Gironan (Katalunia).
Biosferako Erreserbak mundu osoko babes gune sare baten
parte diren lurraldeak dira,MAB(Man and Biosphere) programaren
baitan.Erreserba hauek elkarrekin lotutako hiru eremutan egituratzen
dira:erdigunebat,ondoena kontserbatutako ekosistemak daudena; aurreneko hori
inguratzen duen tanpoi eremua, eta trantsizio-eremua, duena giza jarduera
handiagoa Ondorengo helburu hauek ditu:
Dibertsitatea eta landareen eta animalien komunitate
naturalak gizakiarentzat gaur egun dauden bezala gorde,ahalik eta modurik
integralenean. Ingurumenarekin lotutako ikerlanentzako eremuak eduki,bai barren
aldean,bai eremu hauek dauden eskualdean.
Heziketa eta prestakuntza eman,kontserbazioa
giza jarduerekin eta landaldeko garapenarekin lotzeko ahal egina eginez,bertako
elkargoei erreserben funtzionamenduan eta kudeaketan parte harraraziz.
Adibidebaterako:Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Bizkaian (Euskadi).
3.MONUMENTU NATURALAK
Monumentu Naturalak izadiko espazioak eta
elementuak dira, berez oso bereziak direlako edo aparteko edertasuna dutelako,
babes berezia merezi dutenak.Adibidebaterako:Tenerifeko mila urteko dragoa, "Tres patas"
artea Mendatzan (Nafarroa) edota Santiago mendia Losako ibarrean.Autonomia
Elkargoek kudeatzen dituzte.
4. PAISAIA BABESTUAK
Balio estetiko eta kulturagatik babestutako
inguruneak dira. Aprobetxamendua eta ingurua zaintzea batera behar dituzte.