1.a-MORFOLOGIA
1.DEFINIZIOA: hiria
izateko 10.000 biztanletik gorakoa izan behar du, baina askotan baldintza hori
motz geratzen da eta populaketaren gehiengoa 2. eta 3. sektorekoa behar duela
gehitu behar zaio, 10.000 biztanletik gorako nekazal herriak aurkitzen
baititugu.
Udalerria berriz biztanle gune eta
administrazio barruti txikiena izango genuke. Horrez gain hiriak bere
ezaugarriak baditu: elementu nagusiak etorbideak lirateke, sarbide eta irteera
zabalak. Horrekin loturik eraikuntza handiak, blokeak eta eraikuntza
erraldoiak, adib. antzoki, denda, bulegoak....gainera hiri batek bere inguru
osoa ordenatzeko, antolatzeko gaitasun, aktibitate, kale,industrigune,merkatal
guneak.... normalean herriek ez dute hori egiteko ahalmenik izaten,
salbuespenak kendurik. Badaude populaketa gune batzuk bien ezaugarriak betetzen
dituztenak, nekazal hiriak edo erdi hiritarrak (rurourbano).
Bizileku hauek adieraziko lukete populazioaren kopurua kontutan hartuta
10.000biztenleak gainditzen dituztela edo 10.000ra ez iritsi arren biztanleria
2 eta 3.sektoretan aritzen dela lanean. Horretaz gain populatzea bildua ala
sakabanatua izan daiteke (hegoaldean/iparraldean, lehorra/hezea).
1.b-PLANOAK:
*irregularrak:alde zaharra edo erdigune historikoak, kale estuak, irregularrak
eta itxura nahasiarekin. Holakoak aurkituko genituzke inguruko auzoetan, hiria
oso azkar handitu denean, premiaren arabera egin denean.
*ortogonala: hiriaren zabalgunetan aurkitzen da, XIX bukaera eta XX
hasieran. Zabalgune ezagunenak, Barna-ko Cerdárena bere diagonalarekin, eta Madrilekoa Castrorena.
Iruñan ere, karrika paraleloak, plano oso karratua...
*erradiala: erdigune batetik karrikak kanpora irteten dira, borobil
baten erradioak balira. Holakoak aurkituko ditugu, erdi aroan sortutakoetan eta
indartutako hirietan, Gasteiz adibidez.
*lineala: oso arraroa da, oso gutxi ematen dira. Auzoak izaten dira
normalean. XIX bukaeran eta XX hasieran sorturiko zabalguneak dira. Garraiobide
nagusiaren bi aldetan sortzen dira etxeak. Madrilgo Martinez Soriarena da
ezagunena.
1.d-EGITURA
-Erdigune historikoa(alde
zaharra):hiriaren sor gunea litzateke. Hiri bakoitzak bere jatorria dauka,
erromatar, kristau, musulman...karrikak edo ordenamendu oso irregularra dauka,
bertako kaleak estuak izaten dira eta askotan ez dute ordenamendurik,
anarkikoak deitzen zaio. Bertan biziko da populaketaren klaserik pobreena,
lurrik baztertuena da. baina azken urteetan ahaleginak hauek berreskuratzeko,
balorea eman nahi zaio eta bertan kokatu nahi dira merkataritza guneak, denda
txikiak, jatetxeak, hotelak, honela bere balioa lortu ahal izateko.
-Zabalguneak(ensantxeak):
XIX.ean sorturiko zatiak dira. Oso erregularrak dira, erraz bereizi daitezke
ortogonalak direlako, kale paraleloak dira eta gurutzatzen dira. Burgeseriaren
eraginez sortuak dira eta hauen mentalitate arrazionala hor isladatu
litzateke. Hiriak handitzean sortzen da hau, nekazal exodoa ematen denean,
harresiak bota eta hiria handitzen da. zabalgune ezagunenak, Cerdá-rena Bartzelonan eta Castrorena Madrilen. A.Soriarena
ere berezia da, hiri lineal bat sortu nahi baitzuen Madrilen 15kmko
luzerarekin. Iruñan ere hau gertatzen da, harresiak bota eta egitura aldatzean.
-C.B.D(central busines district): negoziotarako
barruti nagusia da, bertan kokatzen direlako bulego, banketxe nagusien
egoitzak, denda nagusiak, administrazioaren zerbitzu nagusiak. Eremu nagusiena
da ekonomikoki.
-Inguruko auzoak:
a-60.hamarkadatik aurrera: material
kaxkarrarekin eginak, garapen ekonomiko azkar batean kokatzen ditugu. Itxura
aldetik osatzen dituzten etxe multzoak oso desordenatuak eta pilatuak dira, lurrari ahalik eta etekinik
handietan ateratzeko eginak.
b-80.hamarkadatik aurrera: krisialdia jada
gainditua dago. Material hobeekin eginak daude. Gizartea aldatu da eta erosleak
bere eskubideak aldarrikatzen ditu eta horrek konstruktorea
hobeto egitera behartuz, hirigintza plangintzak eginak daude,plano
arrazionalagoak dira. Hori nabaritzen da blokeen artean eremu irekiak
daudelako, lorategiak, parkeak...
-txabolismoa:bertan aurkitzen ditugun etxebizitzak oso material txarrez
eginak daude, askotan egurrez edo beste eraikuntzen hondakinekin. Ez dute
teilaturik, txapa-lataz eginikoak izaten dituzte, argindarrik ez daukate,
saneamendurik ez...bertan dago hiri bateko populaketa pobreena, gaitasun
gutxienekoa . hiririk handienetan aurkituko genuke hau. Gaur egun
administrazioa fenomeno hau arintzen saiatzen da, baina oraindik mantentzen da.
-Industriguneak: garai batean industriak
hiriko edozein gunetan sortzen ziren, baina azken urteetan udaletxeek
administrazioak bultzaturik, zonalde bereziak prestatzen ditu.Industri parkeak
izaterainokoak ditugu batzuk.
-Merkatalguneak: sarbide handiak,
aparkalekuak...behar dituztenez hiri kanpoaldean eraikitzen dira.
FUNTZIOAK:
Tradizionalki hiria
merkataritza eta industriarekin lotu da eta 10.000 biztanletik gora izaten
dute. Hiri batzuk ez dute definizioa erabat betetzen.
-nekazal hiriak:biztanlegoaren gehiengoa 1.sektorearekin loturik dago
eta inguruko herrien erreferentzi nagusia da, baita ekonomiaren elementu nagusi
ere. Herri handi bat da(Jaen, Medina del Campo, Lugo,
Talabera de la Reina..)
-industrialak: hau hiriak betetzen duen funtzio nagusienetarikoa. Hauek
gaurko hiri bezala ezagutzen dira. Beren kokapena lehengaiak, energi iturriak
hurbil dituztelako eta gutxienez ongi
komunikatuak egon behar dute. Estatu osoan zabalduak daude funtzio industrialak
betetzen dituzten hiriak (Vigo, Ferrol,
Bilbo, Valladolid...hiri handi guztiak)
-merkatal funtzioa:hiri bat izateko beharrezkoa. XX.a aurrera joan den
neurrian honek garrantzi handia hartu du. Hau eratu eta garatu dutenak
azpiegiturak dira, oso ongi komunikatuak daude inguruarekin, beste hiriekin edo
atzerriarekin. Aireportu eta itsas portu onak behar dituzte (Madril,Barna,
Bilbo, Valentzia, Donostia...)
-residentziala: jendeak bizitzeko eraikitzen dira. Hiri batzuk espezializatu
dira funtzio hau betetzen, lo hiriak bezala ezagutzen dira (ciudades
dormitorio) kanpoaldeko hiriak.
-administratiboa: estatuak bere funtzionamendua mantentzeko zerbitzuak
eskaini behar ditu, osasun, hezkuntza, zuzenbide eta zerbitzu legalak...Madrilen
administrazio funtzio nabarmena da. bertan daude ministeritzak,
gobernuburua, unibertsitateak...beste hiriek ere badituzte, erkidego
bakoitzaren barruan, Barnak adib. Bertan daude udaletxea, Generalitateak.
Baita Valladolid, Sevilla, Gasteiz...eta
Iruñak ere neurri txikiagoan.
-turismoa edo aisialdia: hiri batzuk horretan espezializatu dira.
Estatuarentzat garrantzi ekonomiko handia daukate eta mediterraneoan batez ere
honi garrantzi handia ematen dioten hiriak aurkitzen ditugu (Benidorm, Malaga, Marbella, Palma
de Mallorca..)
Baina
hiri guztiek, funtzio guztiak betetzen dituzte, nahiz eta funtzio bat bestea
baino garrantzitsuagoa izango den.
ARAZOAK:
a-lurra oso garestia da, beraz pisua edo etxea lortzea
oso zaila bihurtzen da.
b-kutsadura; nahiz eta asko hobetu den, atmosfera eta
ingurua oso kaltetuak daude.
c-trafikoa; joan etorriak oso zailak egiten dira, pendulu
mugimendu astuna, aparkaleku gutxi daude gainera...
d-batzuek arazo sozialak ere, bakardadea, pertsonalitate
arazoak....arraroa da hainbeste jende egonez.