GIZARTEA 1833-1874

DEMOGRAFIA

 

Demografiak ere garapen geldoa izan zuen. Hazkunde bat gertatu zen eta 11 milioitik 18 milioi biztanletara pasatu zen Espainia. Hilkortasuna gutxitu egin zen zertxobait, elikadura hobetu zelako eta produkzioa handitu zelako. Jaiotze tasak altua izaten jarraitu zuen. Populaketaren gehiengoa nekazaria zen.

Emigraketak egin ziren, bai Ameriketara (fenomeno arrunta bihurtu zen eta urteekin areagotu) eta Afrika iparraldera bertako lurretan nekazari moduan bizitza aurrera ateratzeko.

XVIII. mendean bezalaxe barnealdearen exodoa gertatu zen, barnealdea hustu egin zen eta jendeak Madrilera edo kostalderantz jo zuen, barnealdean desertu demografiko bat sortuz.

 

GIZARTEA

 

Pertsona guztiak legearen aurrean berdinak ziren. Hala ere mailaketa bat zegoen, nahiz eta ez zuten pribilegiatuek eta ez-pribilegiatuek osatzen. Goi mailakoak aberatsenak ziren eta “aristokrazia patrimoniala” osatzen zuten. Garai bateko noble aberatsek, latifundioak zituztenak eta goi burgesak, industriaren jabe handiak, desamortizazioei esker lurjabe bihurtu zirenak osatzen zuten. Bizkaia, Katalunia eta Madrilen kokatu ziren.

Erdi mailakoak ziren hurrengoak eta kopuru txiki  bat ziren. Talde honetan tailerretako jabeak, dendariak edo artisauak, enpresa txiki bateko jabeak zeuden, autonomoak. Lanbide liberala zutenek ere hemen sartzen ziren, hau da medikuak, irakasleak edo abokatuak, esku garbiko lanak eta ez ziren inoren menpe egonen. Azkenik militarrak zeuden. Ofizialak, soldata ona zituztenak eta biziarteko lana. Talde honetakoak ez ziren aberatsak.

Langileria zen diru gutxien lortzen zuena. Nekazariek, jornalariek, esfortzu fisiko handia egiten zuten eta diru gutxi irabazten zuten. Industrian lan egiten zutenek aldiz, ordu kopuru asko pasatzen zituzten lanean, osasungarriak ez diren fabriketan.

Azkenik eliza zegoen. Aberastasunak galdu zituen, eliztar askok eliza utzi zuten, baina hala ere kopuru handia izaten jarraitu zuten. Bere eragina mantendu zuten, eta elizak erraten zuena bete behar zen. Heziketa elizaren esku geratu zen.

 

MUGIMENDU SOZIALAK

 

1830 inguruan luditak agertu ziren. Makinak hondatzen zituzten, pentsatzen zutelako beraiek kentzen zutela lana. Lehenengo makinen kontra joaten ziren, batzutan fabrikaren kontra eta oso gutxitan ugazabaren kontra.

1839 inguruan langile elkarteak sortu ziren Katalunian eta toki industrializatuetan. Elkarlaguntzarako taldeak ziren. Botea egiten zuten beraien babeserako, garai txarrak ailegatzean diru kopuru bat emateko gaizki zegoenari.

1848tik aurrera lehenengo ideologiak sortu ziren. Sozialismo utopikoak (Prudhon, Cabet) intentzio ona zeukan baina errealitatetik aldentzen zen.

Eragin gehien izan zutenak Bakuninen anarkismoa eta Marxen marxismoa izan ziren. Langileek bat aukeratu behar zuten. Katalunian eta inguruetan anarkismoa hartu zuten eta gainerako tokietan marxismoa. Marxismoan kontzientziatzeko Marxek bere alabaren senarra bidali zuen. Anarkismoan kontzientziatzeko Bakuninek bere ikasle onena bidali zuen.

 

 

 

GIZARTEA (1874-1931)

DEMOGRAFIA

 

Aurreko garaian bezala, populaketan gorakada nabarmena eman zen. 1874ean 17-18 milioi biztanle zeuden eta 1930ean 23,5. Honen arrazoiak jaiotze tasa handia (ezin zen kontrolatu) eta hilkortasun tasaren jeitsiera (elikadura hobea zen eta osasun zentroak garatu ziren. Cubako gerrak eta 1918ko gripeak gelditu zuen hazkundea.) izan ziren.

Mugimenduak ematen jarraitu ziren. Erdikaldea ustu egin zen, kostaldera edo Madrilera joanez. Emigraketak ematen ziren oraindik, ezin baitzen populaketa mantendu. 1893an Espainiatik joateko baimena eman zen. Afrikara edo Amerikara jo zuten.

Bertako hirien hedapena eman zen. Madril, Bartzelona, Valentzia... Hiriek harresiak bota zituzten eta asko zabaldu ziren (Castro eta Cerdaren zabaluneak) . Itxura berezia zuten auzo berri hauek. Kaleak zuzenak ziren eta beraien artean gurutzatzen ziren. Nekazal munduko jende asko joan zen hirietara.

Nafarroan populaketaren hazkunde txiki bat eman zen, baina ez zuen eraginik izan. 1900. urtearen inguruan 300 000 biztanle zeuden Nafarroan. Gehienak herrixketan bizi ziren eta populaketa sakabanatua zegoen. Iruña eta Tutera ziren hiri handienak, Iruñak 30 000 biztanle zituelarik (bikoiztu zituen) eta Tuterak 10 000. Nahiz eta oso populatua ez egon emigraketa eman zen ezin zirelako ongi bizi, nekazal munduan lanposturik ez zegoen eta ez zegoen industriarik. Ameriketara joaten ziren gehienetan (Argentina, Venezuela, Cuba, EEBB).

 

GIZARTEA – KLASE SOZIALAK

 

Diruaren arabera zatitzen zen gizartea. Aristokrazia aberatsenek osatzen zuten, hau da nobleziak (latifundistak) eta goi burgeseria (toki industrializatuetakoa). Elizak goi mailako taldea izaten jarraitu zuen. Gizartean eragina mantendu zuen. Hezkuntza kontrolatzen zuen nahiz eta estatua elizaren boterea gutxitzen saiatu zen.

Erdimailakoak oraindik gutxi ziren, baina indartzen ari ziren. Burgeseria txikiak osatzen zuen talde hau, hau da lanbide liberalak (negozio txikiak, abokatuak, irakasleak...) eta armadako ofizialak.

Langilegoa indartze prozesu batean zegoen eta kontzientziatzen hasi zen. Langileak sindikatuetan afiliatu ziren eta beraien ekintzak nabarmendu eta eragina handitu zuten.

Sozialismoak langilegoaren askatasuna eta klase guztien berdinketa eskatzen zuen politikaren bitartez (bide hau mantsoagoa da iraultza baino). Espainiako sozialismoa erreformazalea zen. 1879an Pablo Iglesiasek PSOE (Partido Socialista Obrero Español) sortu zuen. Urte batzuk beranduago, 1888an, sindikatua sortu zuten, UGT (Unión General de Trabajadores). 1889an hauteskundeetan zinegotzi sozialista bat lortu zuten eta 1890ean lehenengo aldiz Maiatzaren 1a (langilearen eguna) ospatu zen.

Anarkismoak langilegoaren askatasun osoa eskatzen zuen. Langileek libreak izan behar zuten eta lan egiten zuten enpresen jabe izan behar zuten, eta bidenabar beren buruen jabe. Iraultzaren bidez lortu behar zen hau, indarkeria erabiliz. Langile anarkistak sozialistak baino kontzientziatuagoak zeuden. Lehenengo alderdi anarkista Andaluzian sortu zen, Ekintza Zuzena. 1911an CNT (Confederación Nacional de Trabajadores) sortu zen, anarkismoaren egitura sendoa. 1927an FAI (Federación de Anarquistas Ibéricos) sortu zen. CNT-rekin konparatua, iraultza egin behar zela zioten. Gizartea prest zegoen anarkismorako.

1921an PCE (Partido Comunista Español) sortu zen. Sozialistetatik aldendu ziren. Hauen ustez, iraultza talde txiki batek gidatuta lortu behar zen.

 Nafarroan oso noble gutxi zeuden, baina lurjabe handiak ziren (erriberan eta erdian). Eliztarren kopurua Espainiakoarekin konparatua handiagoa zen. Badirudi herentzia sistemagatik zela, zaharrenak etxea hartzen zuen, bigarrenak eliza eta hirugarrenak Ameriketako bidea. Oso egitura tradizionala zen Nafarroakoa eta eragin handia zuen elizak. Burgeseria txikia oso kopuru txikia zen. Langilegoak Nafarroan ez zuen indarrik, ez zegoen kontzientziaturik. Aldiz XX. mendearen hasieran bai, erriberan hasi, gero erdialdera eta azkenean Iruñara.