GERRA ZIBILA (1936-1939)

AURREKARIAK ETA ZERGATIAK

 

Altxamenduaren zergatiak bilatzerakoan II Errepblikara joan beharko genuke, hura bera izan baitzen arrazoi nagusia. Errepublikak suposatzen zuen askatasuna,berdintasuna eta nazioaren eta estatuaren  kontzeptu berria. Errepublika irauten zuen neurrian aldaketa bakarrik indarra erabiliz lortu zitekeela sinesten zutenak ugaritzen joan ziren. Hori frogatzeko 1936ko tentsioa gogoratuko genuke (Castillo tenientea,Calvo Sotelo, manifestaldiak,mehatxuak,..) Azkenik militarrek protagonismoa berreskuratu nahi izatea eta salbatzaile bakarrak bezala been burua aurkeztea.

Bestalde altxamenduaren aurrekariak bezala hartuko genituzke  Sanjurjoren altxaldia 1932 an erreforma militarra baldin bada ere arrazoi nagusia garbi dago Errepublikaren kontra altxatzen dela. Beranduago 1934ko Asturiasko Iraultzaren errepresioa ere uler daiteke gero gertatuko denaren aurrekari bezala. Ez da kasualitatea izanen Franco bera izatea bi kasuetan protagonista bera eta metodo bera erabiliz jokatzea. Azkenik aurrekari hurbila bezala hartuko genituzke 1936an hiru militarrak (Franco,Goded eta Mola) hiru muturretara bidali izanak konspirazio salaketagatik.

 

 

NAZIOARTEKO LAGUNTZAK

 

ERREPUBLIKARREI

 

Frantzian Fronte Popularra zegoen. Iritzi publikoa errepublikaren alde zegoen, baina Frantziak Britania Handiak erraten zuena egiten zuen. Britania Handiak jarrera errepublikarren aldekoa izan arren, ez zion inolako laguntzarik eman errepublikarrei eta neutral agertu zen, anaia arteko gerra zelako. Frantziak berdina egin zuen. Espainiako errepublika laguntzarik gabe geratu zen eta bere indarrekin egin behar izan zion aurre gerrari.

Hala ere, Soviet Batasunetik laguntza etorri zen, beste estatuetatik etorri ez zena hortik etorri zen. Hauentzat gerra zibilak izaera berezia zuen, antza handia hartzen baitzioten 1917an gertatu zen iraultza boltxebikeari. Alderdi komunistak indar handia zuela ikusi zuen Soviet Batasunak, faxismoaren kontrako gerra zela eta gainera iraultza emanen zela pentsatzen zuten. Teknikariak bidali zituzten, dirua eta armekin batera. Baina SESB oso urruti zegoen eta laguntzak koordinatzea oso zaila zen. Laguntzak behar zirenean ez ziren ailegatu edo berandu ailegatu ziren. Britania Handiak honela justifikatu zuen gerran ez sartzea, errepublikarrak ezkertiarrak zirela.

Nazioarteko brigadak izan ziren bertze laguntza. Ez ziren estatu baten laguntza ofiziala, baizik eta estatu desberdinetako bolondresak. Errepublikaren aldeko komiteak egin ziren. Honek laguntza handia eman zien errepublikarrei, nahiz eta hauek asko ez egin. Pentsalari eta idazle famatuak etorri ziren gerrara eta laguntza psikologikoa eman zieten. Hemen finkatu zen Madrileko defentsa.

 

MATXINATUEN ALDE

 

Hitler izan zen Francoren babesik handiena. Ez zion Britania Handiari kasurik egin, eta ez zuen neutraltasuna onartu. Francori behar zuen guztia eman zion. Bien artean berdinketa bat zegoen, gobernu edo estatu autoritario edo totalitarioa osatu nahi zutelako. Hitlerrentzat ona zen hegoaldean estatu aliatu bat izatea.

Italian Mussolini zegoen gobernuan. Espainiak hurbiltasun bat zeukan, Primo de Riveraren diktadura. Italian Mussolinik berdintsua egin zuen. Antzekotasun handia zuten biek eta dirua, armak eta gizonak bidali zizkion Francoren nazionalei.

 

Gerra hau II. Mundu Gerrarako prestakuntza izan zen. Alde batetik estatu faxistak zeuden, Italia eta Alemania, eta bestetik SESB, Britania Handia eta Frantzia. Alemania eta Italiak bere indarra frogatu zuten, ez baitzuten gerrarik entrenatzeko, eta Espainiakoa horretarako erabili zuten. Kontrakotasun ideologikoa ere zegoen, demokrazia edo gobernu autoritarioa. Horrela ulertu behar da II. Mundu Gerra. Europarrek alde bat aukeratu behar zuten. Espainian autoritarismoa garaile suertatu zen eta Europan aldiz autoritarismoak galdu egin zuen.

 

EKINTZA AZKARRA ETA  BILAKAERA

 

Franco, Mola eta Godedek ekintza azkarra izatea nahi zuten: Madril hartu eta gobernua aldatu. Baina konplikatu egin zen eta gerra hasi zen. Molak Nafarroako laguntza izan zuen eta Francok Andaluziakoa. Godedek aldiz Bartzelonan ez zuen laguntzarik lortu anarko-sindikalistak ongi antolaturik zeudelako. Franco eta Mola Madril setiatzera joan ziren, lehenengoa hegoaldetik eta bigarrena iparraldetik. Madrilen espero ez zuten sendotasuna aurkitu zuten. Herritarrek armak hartu zituzten (“no pasaran”).  Hemen hasi zen gerra, militarrek Madril hartu ez zutelako.

Gerra geografikoki banaturik geratu zen. Industrialdeak eta hiriak errepublikaren alde agertu ziren eta nekazal mundukoak altxamenduaren alde.

 

1936an helburutzat Madril jarri zuten. Hasieran Madril ezin izan zuten menperatu eta honek errepublikarrei itxaropena eman zien. Militarrek beste plangintza bat jarri behar izan zuten martxan.

1937an Molak iparralde guztia menperatu behar zuen. Gerrako gertakizunik gogorrenak eman ziren, bertan erabili baitzen gero II. Mundu Gerran erabiliko zen taktika, hiriak bonbardatzea. Gernika eta Durango bonbardatu ziren, nahiz eta ez ziren militarki garrantzitsuak. Toki horietan izu handia sortu zen. Francok hegoaldea menperatu behar zuen, Katalunia, Valentzia, Gaztela eta Madril, besteak menperatuak zeudelako.

1938an Ebroko gudua gertatu zen. Armadak Ebro bitan banatu nahi zuen. Madril eta Bartzelona ziren errepublikarren bi gune nagusiak, eta nazionalek Ebro menperatuz, errepublikarrak banatuko zituzten eta horrela beraien arteko komunikazioak moztu. Lortu zuten bere helburua nazionalek.

1939an Bartzelona hartu eta Madrilek errendizioa sinatu zuen. Politikari errepublikarrek Valentziatik ihes egin zuten.

 

BILAKAERA POLITIKOA

 

ERREPUBLIKAN

 

Ezkertiarrek errepublika mantendu zuten. Sozialistak, komunistak eta anarkistak errepublikaren alde agertu ziren. Talde hau bitan banaturik agertzen zen, teorikoak eta praktikoak. Agintariak eta ministroak teorikoak ziren. Bazekiten zer egin behar zen eta maila horretan ezin hobeak ziren. Baina teoria asko zituzten, eta korronte desberdinak zeuden. Komunistak bitan banaturik zeuden: SESBen agindua jarraituz Franco menperatu behar zen. PCEk jarraitu zuen hori. POUMentzat, PCEtzat bezala, gerra irabaztea ez zen nahikoa, iraultza ere eman behar zen. Anarkisten ustez ere gerra iraultza bat zen eta gerra berez ez zen garrantzitsua. Alderdiek ez zuten iritzi bateratua. Franco Bartzelona hartzear zegoela, ezkertiarrak beraien artean hasi ziren tiroka, eta asko hil ziren.

Praktikoak jende arrunta ziren, langileak, errepublika defendatzen zutenak. Teoria gutxi zekiten eta praktikara joan ziren. Lurrak hartzera joan ziren, eta beste tokietatik erraten zutenari ez zioten jaramonik egiten. Oso garbi zeukaten zer egin behar zuten: lurrak hartu, enpresen zuzendaritzarekin batera.

Eztabaida guztiak gainditu ondoren Euskal Autonomia onartu zen. EAJ eskuindarra eta katolikoa zen eta gobernu zentralak beldurra zuen. Euskal Herrian EAJtik etorri zen eskaera. Gobernuko politikariak eta Euskal Herrikoak ez ziren ongi konpontzen, estatuak elizarekin ezer jakin nahi ez zuelako eta EAJk jainkoa beharrezkotzat jotzen zuelako. Honengatik, ez zitzaion autonomia erraz emanen. Lehenengo eskaera Lizarrako Autonomi estatutuarekin etorri zen. Lau lurraldeak batu ziren hasieran. Madrili ez zitzaion gustatu estatutu hau eta ez zuen onartu. Hemen, Nafarroak beste hiru probintziekin autonomi estatutua egitera uko egin zuen. Orduan Gernikakoa egin zen, oraingoan hiru lurraldeak bakarrik. Onartzeko ez zituen aurrekoak bezain beste arazo izan eta 1936an onartua izan zen.  Azkenean gerran errepublikaren alde agertu ziren. Eusko jaurlaritzak iparraldeko defentsa antolatu zuen. Gerra bukatzean, sortu zen gobernuak, erbestean Francori kritikak egin zizkion.

Komunistek gerra irabazi nahi zuten eta antolamendua eta disziplina eman zieten errepublikarrei. Izugarrizko erraztasuna erakutsi zuten gerran SESBeri esker. Gerran aurrera joan ahala, komunisten eta anarkisten arteko desberdintasuna handitu zen. Helburu nagusia gerra irabaztea izan harren, komunistak komunismoa  gauzatzen saiatu ziren, enpresak hartuz eta estatuari emanez.

Anarkistek iraultza burutzeko momentua zela ikusi zuten, dena hankaz gora jartzeko ordua. Krisi ekonomikoa, soziala eta politikoa ematen ari zen eta hau aprobetxatu behar zuten askatasuna lortzeko. Ministro anarkistak zeuden gobernuan. Anarkistentzat estatua desegin behar zen, beraz estatu batean parte hartzea zaila zen. Gobernuan sartu ziren iraultza egiteko. Zonalde batzuetan kolektibizazioak eman ziren. Lurjabeak bota egin zituzten, indarrez edo aldegin zutelako. Lur horiek jaberik gabe geratu ziren. Langileek beraientzat hartu zituzten eta batean landu eta kudeatu zituzten, jabetza amankomun batean dirua desegin zuten eta horren ordez tiketak erabili zituzten, janaria eta jantziak lortzeko. Medikuntza eta botikak ez ziren ordaindu behar, irakaskuntza eta ileapaindegia bezalaxe. Bizitza normaltasun handiz jarraitu zen. Tradizionalentzat izugarrizko anarkia izan zen eta gerra bukatzean errepresioa izugarria  izan zen: gartzelara bizi guztirako, gerran hilik edo exekutatuak.

Komunistek ugazaben ondasunak sozializatu zituzten nagusi ziren lurraldeetan. Ondasun hauek estatalizatzen ziren eta estatuak bere gain hartzen zituen. Anarkistak nagusi ziren lurraldeetan lurrak langileentzat ziren (anarkistek ez zuten estatua sinesten).

Ikusi ez zen emakumearen protagonismoa eman zen, askotan errepublikar gizonen gogoz kontra. Emakumeak ezin izan ziren frontera joan, gizonezkoek utzi ez zietelako. Anarkista eta komunisten artean emakumeak beraien iraultza ematen saiatu ziren. Emakume hauen artean Dolores Ibarruri “La Pasionaria” nabarmentzen da. Hain ezaguna ez den emakumea ere badago, ministrari izatera ailegatu zen, Federica Montseni katalana. Franco pasatzean, betiko egoerara itzuli zituzten, askotan odolez.

 Errepublikarrek gaur eguneko gizartea gainditu zuten.

 

ZONALDE NAZIONALEAN

 

Eskuindarrak ziren, CEDAri botoa eman ziotenak altxamendua defendatu zuten. Militarrak ere hemen zeuden eta gobernu gogor bat nahi zuten. Eliza ere nazionalen alde agertu zen eta altxamendua bedeinkatu zuen. Gurutzada bat bezala hartu zuten. Francori ongi etorri zitzaion laguntza hau. Lurjabeen taldeak hasieratik egin zuen bat altxamenduarekin, beren ondasunak galtzeko beldurra zutelako. Orokorrean, goi mailako taldeek babestu zuten altxamendua.

Francok ez zuen ideia politikorik eta estatu baten aurrean gobernuburu aurkezteko ez zekien ezer. Falange Española eta JONS batu ziren, eta Francok hauen oinarri politikoak hartu zituen. Ideia faxistak ziren, Hitler eta Mussoliniren estatuen berdina: autoritarismoa (alderdi bat), sindikatu bertikala eta Espainian eliza.

Franco altxatzearen arrazoiak hauek izan ziren: anarkia zegoelako, inolako aginterik gabe. Erlijio katolikoa arriskuan zegoelako (ez zegoen arriskuan, baina bere tokia galtzen ari zen, boterea). Batasuna ere arriskuan ikusten zuen autonomiak zirela eta. Altxatu ziren, eskuindarrek beldurra zutelako bere egoera pribilegiatua galtzeko.

Horrela, gerran zehar gobernu bat eratu zen. 1936an Junta de Defensa Nacional eratu zen. Hasieran ez zegoen garbi nor zen buru, baina Sanjurjo hiltzean Francok hartzen du gidaritza. 1938an gobernu frankistaren izaera ikusten da: gobernu militarra. Gerra irabazi eta Espainiari antolamendu berria eman nahi zion. Lurraldeak lortzen zituen neurrian, bere gobernuan aplikatzen joan zen. Nekazal erreformaren kontra agertu zen (errepublikan egindakoa kendu nahi zuen eta aurreko egoerara itzuli). Sindikatu bakarra onartu zuen, sindikatu bertikala. Sindikatu honek ez zuen ideia politikorik eta bai langileak eta bai ugazabak bertan sartzen ziren. Autonomiak desegin ziren eta zentralizazioa nagusitu. Eliza eta estatua bat ziren, ezin ziren berezi. Francok babes osoa eta pribilegio guztiak eman zizkion. Erlijioa beharrezkoa zen hezkuntzarako. Elizak Francori jainkoaren onespena eman zion.

 

ONDORIOAK

Ondorio ekonomikoak larriak izan ziren. Ekoizpenak behera egin zuen nabarmen. Azpiegiturak deseginda geratu ziren. Inflazioa handia izan zen prezioak gora egin zutelako. Eta azkenik hiriak ere zuzen zuzenean kaltetuak suertatu ziren guduen ondorioz.

Zati bat kanpoan geratu zen. Francok errepublikarrak desagertarazi zituen nolabait ere. Ideia hauek desagertarazi nahi izan zituen: hil, espetxeratu, erbesteratu edo mutu. Bizirik lurperatu zituzten, ez zituzten kontutan hartu, erabat zapalduak utzi zituzten.

Hildakoak 400 000tik 1 000 000ra izan ziren. Ezin da zehazki jakin zenbat hil ziren. Frontean zenbat hil ziren badakigu, baina ez errepresioa jasan zuten herritarrenak.

II. Mundu Gerraren prestakuntza izan zen. Hemengoa bukatu eta hura hasi zen. Alemaniar eta Italiarrek armak hemen frogatu zituzten.

Gehiegikeriek eta errepresioak luze jo zuten. Gerra 1939an bukatu arren, mendekuak, errepresioak eta biolentziak urte askotan jarraitu zuten. Frankismoaren ezaugarri bat izan zen: erregimenaren kontra agertzen zena akatzen zuen.Autoritarismoa ukaezina da.