ESPAINIA DEMOKRATIKOA

 

TRANTSIZIOA:1975-1982

 

1975ean Franco hil egin zen, eta honen “Ondorengotza Legearen” arabera Juan Carlos zen bere ondorengoa. Franco hil bezain laster Juan Carlos onartua izan zen, zehazki jakin gabe zein antolamendu hartu behar zuen, Francorena hala demokrazia. Franco hil zenean bere sistema jasanezina zen, jendeak ez zuen gogoko eta aldaketak eskatzen ziren. Monarkiaren itzulera onartzen bazen, Francok betirako desagertu behar zuen. Juan Carlos honetaz ohartu zen, eta bazekien aurreko antolamenduak jarraitzen bazuen ez zuela asko iraungo.

Juan Carlosek presidente bat izendatu zuen, Arias Navarro, Francoren azken presidentea. Honekin alderdi politikoen itxaropenak bertan behera utzi ziren, erreforma ez zelako berehalakoan etorri. Berehala protestak egin ziren Juan Carlosen erabakiaren kontra, eta Arias Navarrok ez zuen eskaera-protesta horien aurrean pauso handirik eman: amnistia eman beharrean, indulto txiki bat eman zuen; alderdi guztiak legeztatu beharrean, alderdi moderatuak bakarrik legeztatu zituen. Alderdi politiko guztiak “Convergencia Democratican” bildu ziren.

Azkenean, Juan Carlosek Arias Navarro kendu eta Adolfo Suarez jarri zuen presidente. Juan Carlosen erabaki honek jende guztia ustekabean hartu zuen. Suarez ez zen oso famatua eta garai batean frankista izan zen. Honek oposizioa beldurtu zuen. Hala ere, bere lehenengo hitzaldian guztiengan itxaropena sortu zuen: modernizazioa eta askatasuna. Beraz, oposizioaren itxuraren kontrako ideiak bota zituen.

Adolfo Suarez Gutierrez Mellado militarrarekin mintzatu zen, eta adostasun batera ailegatu ziren. Erreformak egin behar ziren antolamenduan, eta militarrak hauekin ados ez egon arren, Gutierrez Melladok lortu zuen ejertzitoa ez mugitzea.

Bestaldetik, gortetako presidente Fernandez Miranda jarri zuen eta horrela lege baten prestakuntzan babesa lortuko zuen.

Erreformaren legea egin zen. Lege honetan jarri ziren gero demokrazia bezala ulertzen den antolamendua ekarriko zituen tresnak. Horrela, 1976an antolamendu demokratikoa ailegatu zen, frankismoa alde batera utziz. Erreformaren lege honetan puntu ezberdinak agertu ziren. (1) Gorteek bi ganbara izanen zituzten, diputatuak eta senatua, eta bertako kideak hauteskundeen bidez aukeratu behar ziren. (2) Sufragio unibertsala. (3) Amnistia eman zen, eta ez indultu txiki bat bakarrik. Delitu politikoak barkatu ziren, odolekoak izan ezik. Diada eguna onartu zen Katalunian eta ikurrina Euskal Herrian.

Beste lege hauek dekretuz eraman ziren aurrera, gorteen onarpena eskatu gabe. Adolfo Suarezek idatzi zituen. PC onartu zuen Suarezek, eta denak jokoz kanpo utzi zituen, bai kontserbadorek, bai ezkertiarrak, militarrek onartu ez zutelarik. Frankistak ziren oraindik militarrak eta gerra egin bazuten iraultza komunista saihesteko izan zen. Gutierrez Melladok ez zien utzi militarrei ezer egiten eta lasaitu egin zituen. Erreforma honetan ere hauteskundeen legea agertzen zen, hau da, hauteskunde prozesua nola eramanen zen aurrera. Greba egiteko legea ere onartu zen, hau da, legea betez gero, greba egin zezaketen langileek. Adierazpen askatasuna ere bidean jarri zen, eta ia-ia bermatu egin zen. Zentsura bakarrik egonen zen eliza edo monarkiaren kontrako idazkia baldin bazen. Sindikatuak legeztatu ziren eta langileak nahi zuten sindikatuan afiliatzen ahal ziren. 1977ko ekainaren 15ean hauteskundeak egin ziren eta UCDk irabazi zituen. Gorte hauen helburu nagusia konstituzio berria egitean zen.

1977an Moncloako itunak egin zituen Adolfo Suarezek. Krisialdiari aurre egiteko bidea zen eta alderdi guztiak deitu zituen: partiduak, sindikatuak eta enpresariak. Erabaki amankomunak hartzen saiatu ziren. Erabaki hauek maila ekonomiko eta politikoak hartu ziren. Ekonomi mailako neurri ezagunena soldaten igoerarena izan zen. Inflazioa handia zen, baina soldatak txikiak. Alderdi komunistak ere monarkia onartu zuen. Honen ondorioa: egoera ez zen hobetu. Langabeziak gora egin zuen eta itunek ez zuten ezer lortu.

1978ko konstituzioa egin zuten gorte konstituzionalgileek. Berehala egin zuten, aurretik dena lotua zegoelako.

1979an hauteskundeak ospatu ziren eta UCDk irabazi zituen berriro. Frankista moderatuak ziren oraindik. Urte horretan beran Katalunia eta Euskadiko estatutuak onartu ziren. Kataluniako presidente zen Tarradellas bueltatu zen eta Euskadiko gobernua onartu.

1980an Adolfo Suarezen gobernuaren gainbehera hasi zen. PSOEkoek zentsura jarri zioten, Suarezen kontrako mozio bat. Nahiz eta ez zen aurrera atera, Suarezen gobernua ahuldu zuen.

1981ean Suarezek  dimititu zuen. Denak bere kontra zeuden eta UCDn nahasketa handia zegoen.

1981ko Otsailaren 23an Tejero Guardia Zibilak estatu kolpe bat eman zuen presidente berria aukeratzen ari zirela. Tejerok ez zuen bakarrik eman estatu kolpe hau, militarren laguntza ere izan zuen, Milans del Boch izan zelarik aurpegia eman zuena, Armada ere inplikaturik agertu zen.. Militarrek giro nahasia aprobetxatu zuten, baina hala ere ordu batzuetako kontua izan zen bakarrik. Frankismora itzuli nahi zuten, eta Suarezen dekretuekin ez zeuden ados. Azkenean orduak aurrera, laguntzarik gabe gelditu ziren neurrian, asaldatuak indarra galtzen joan ziren.

 

1978ko KONSTITUZIOA

 

Konstituzio berri hau kontsentsoz egin zen, hau da, alderdi ezberdinak ados jarri zirela atal nagusietan edo gutxienez ez ziren aurka agertu. Konstituzio honengatik ezin da erran alde batekoa denik, eta gobernu bakoitzak nahi duen bezala interpretatzen ahal du. Abril Martorell eta Alfonso Guerra izan ziren konstituzio hau adostu zutenak. Lehenengoa UCDkoa zen, frankista ohia eta eskuin erradikala defendatzen zuena. Alfonso Guerra berriz PSOEko bigarren burua zen eta ezkerreko alderdiak ordezkatu zituen.

Zuzenbide Estatu ziurtatua agertzen zen,  eta inor ez dago legearen gainetik. Konstituzioan eskubide eta betebehar guztiak agertzen ziren, mendebaldeko gizarteen antzekoak zirelarik. Bi ganbara egonen ziren: diputatu kongresua eta senatua. Konstituzioaren elementu moderatua da hau: bi bozketa desberdin egin behar dira legeak onartzeko, moderatzen direlarik eta herriaren borondatea zuzenean azaltzen ez delarik. Estatua akonfesionala da, ez du erlijiorik. Konstituzio monarkiko batean lehenbiziko aldiz hau agertu zen. Hala ere estatuak erlijio nagusiari laguntza emanen dio. Heriotz zigorrik ez da egonen, eta espreski agertzen da konstituzioan. Autonomiak agertzen dira. II. Errepublikaren antzeko zerbait dira. Autonomiek berezitasuna gordetzeko eskubidea suposatzen dute. Autonomien antolamendua ere agertzen da: asanblada autonomikoa, kontseilua, presidentea eta justizi epaimahaia. Asanblada autonomikoak zenbait arlotan legeak sortzeko gaitasunak ditu. Kontseilua gobernua da eta botere eragilea du. Gobernua osatzen dutenak kontseilariak dira. Justizi epaimahaia, autonomian sortzen diren gauzak epaitzeko erabiltzen da.

 

Txandaketa boterean 1982tik

 

Lehendabiziko aldiz ezkertiarrek hauteskundeak irabazi zituzten, PSOEkoek hain zuzen ere. UCDren proposamenak huts egin zuen: bai barruko arazoekin eta bai kanpokoekin. Felipe Gonzalez da partiduko liderra 1974tik. Urteekin desgastatuz joan da, eta berarekin batera PSOE. PSOErekin modernizazioa ematen da. PSOEk arazo ekonomikoei irtenbidea ekonomi garbiketatik ekarri nahi izan zuen. Enpresek iruzurrak egiten zituzten, lanpostuak galtzeko... Ruiz Mateosen holdingarekin hau gertatzen zen, hau da, finanziazioa ez zela oso argia. Orduan PSOEk estatalizatu-espropiatu egin zuen, ekonomia garbitzeko eta indartzeko. Neurri honek kontserbadoreak eta eskuindarrak beldurtu zituen, politika hau sozialista-komunista zelako.

23Fko epaiketa aurrera eraman zen. Militarrek uste zuten epaiketak ez zuela aurrera jarraituko, beraien burua entregatu zutelako. Militarrak ez ziren honekin ados gelditu.Honekin batera armadaren modernizazioari ere ekin zioten.

Abortoa legeztatu zen. Espainia 40 urtez erabat katolikoa izan zen eta eliza asko haserretu zen, nahiz eta 3 kasutan bakarrik abortatzen ahal zen.

LODEk (Ley de Ordenacion de Derecho a la Educacion) hezkuntza finkatu zuen, eta hemendik sortu zen LOGSE.

1986an EEEn sartu ziren, horrela urte askotako ametsa betez. Espainia betidanik Europako zati izan nahi zuen, 1898tik Afrikaren zati hartzen zelako.

OTANen ere sartu zen. Hemen PSOEren jokabide bikoitza agertu zen: oposizioan zegoenean PSOEk ezetz erran zion OTANi. Baina Europan sartu ahal izateko OTANen egon behar zuen. Azkenean erreferendum baten ondorioz Espainia OTANen sartu zen 1986an.

Langabeziak altu izaten jarraitzen zuen. PSOEk sare industriala berritu eta moldatu behar izan zuen. Enpresak itxi ziren, hala nola, ontziolak, siderurgia eta ehungintza. Industri tradizionalak kanpoan geratu ziren eta langabezia %20ra igo zen. Herriak ez zuen ulertu nola alderdi sozialista batek hori egin zezakeen.

Lehenbiziko aldiz ustelkeriaz mintzatzen hasi zen, hau da, korrupzioaz. Lehen aldiz arma politiko bezala erabiltzen da. PSOEk ustelkeria ez zuela inoiz egin erran zuen, eta ordurarte ez zuen behin ere egin. Baina gobernuan sartu zirenetik, jokabide hau erabili zuten. Horrela, hau argira ailegatu zenean, PSOEri ez zitzaion ezer ere barkatu. Bi kasu dira aipagarri hemen: alderdiaren finantziazio ilegala (modu traketsa, eraikuntza handiak egitean dirua lortzen zuten:Filesa, Roldan, Urralburu...) eta bere eskutik izan ez bazen ere GALen sorrera. ETAren kontrako atentatu ugari egon ziren. Terrorismoari legez aurre egin beharrean, atentatu edo tiroketen bidez egin zioten aurre.

Terrorismoa izan zen arazo nagusia. Urte odoltsuak izan ziren benetan. ETAk uste zuen aurreko gobernuarekin baino errazagoa izanen zela akordio batera iristea. Hau lortzen ez zen neurrian, atentatuak ugaritu ziren.

Arazo hauek PSOE ahuldu zuen eta barnean izugarrizko aldeak eta banaketak eman ziren. Bi joera zeuden, Felipe Gonzalezen aldekoak eta Alfonso Guerraren aldekoak. Gonzalezek modernizazioa babesten zuen. Guerrak berriz langilegoaren interesak hurbilagotik defendatzea eskatzen zuen, ez zegoen birmoldaketarekin ados, OTANekin ezta, espropiazio gehiago egon behar ziren eta EEEn sartzeko modua ere ez zitzaion gustatu. Horrela PSOE apurtu zen.

PP sortu zen. Eskuindarrak antolatu ziren, lider sendo batekin, Jose Maria Aznar.

 

Kanpo politika

 

EEEn eta OTANen sartu zen, eta honek Espainiari aurrerapen izugarria ekarri zion. Gaur egun 10 handienen artean sartzen da, eta 20 urtetan zehar lortu du hor sartzea. OTANen sartzeak, militarki munduko agintarien artean egotea suposatu dio, eta ekonomikoki oso ongi dabil.

Israel onartu zuen Espainiak. PSOE gobernura ailegatu arte ez zen onartua izan estatu bezala. Gaur egun Espainiak munduan independente diren estatu gehienekin harremanak ditu.

Frantzia, Portugal eta Marokorekin ahalegin bereziak egin ditu harremanak estutzeko. Francorekin hau ez zen aurrera eraman. Marokorekin tratu berezia du, gaur egun arazo bat delarik. PSOE jorratu zuena, PPrekin moztu da.

Gibraltar oraindik ere arazo bat da. Espainiari zati bat falta zaio eta Britania Handiarekin elkarrizketek ez dute ezer egiten.

Nafarroa Demokratikoa

Franco hil ondoren zabaldu zen trantsizioan istilu handiak izan ziren. Montejurra-koa (Jurramendi 76), San Ferminetakoak (78). Gairik garrantzitsuena Euskadin sartu ala ez izan zen. 1982an Nafarroako Foru Erregimena Berrezari eta Hobekuntza Lege Organiko gauzatu zen. Lege horretan Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan sartu ahal izateko sistema arautzen da. Beste autonomiek dituzten eskumenez gain, aipatu behar da Estatuarekiko hitzarmen ekonomikoa eta erakunde berezi bezala Kontuen Ganbara. Lehendabiziko hauteskundeak PSN irabazi zituen eta istilu larrien ondorioz 91 UPN-ek irabazi zituen txandaketa gauzatuz gaur arte.