Alde askotako poligono erregularrak
Beha eta azter ezazu ondoko galderei erantzuteko:
- Erradiotzat 1 duen karratuan, bere aldearen neurria arrazoizkoa iruditzen al zaizu? Zergaitik?
- Karratuaren azaleraren eta perimetroaren balioak logikoak iruditzen zaizkizun arrazona ezazu. Zein da 1,414 eta 2 zenbakien arteko erlazioa?
- Hexagono erregularra ikusi arte n-ren balioa alda ezazu: Zein da bere erradioaren eta aldearen arteko erlazioa? Logikoa iruditzen al zaizu? Eta perimetroa? Eta apotemaren eta azaleraren balioen arteko erlazioa?
- Triangelu aldekidea lor ezazu (1 erradioduna): Zein da erradioaren, apotemaren eta aldearen balioen arteko erlazioa? Zein izango da aldearen karratua?
- n handiagoa egiterakoan gertatzen diren aldaketak azter itzazu: Zeren itxura hartzen du poligono erregular batek n
oso handia denean? 1 erradiodun poligono erregularraren perimetroa nola aldatzen da bere alde kopuru handitzen doan heinean? Zein baliotara jotzen du perimetro honek?
- Orain, n handitzean azaleraren eta apotemaren balioak nola aldatzen diren beha ezazu. Poligono erregular baten azalera perimetroa bider apotema zati bi eginez kalkulatu daitekeela kontuan izanik, 1000 aldetako poligono erregular baten azalera zein baliotara hurbilduko den arrazona ezazu.
- Beste orrialde honetako galderei erantzun.
- Hasierako karratura buelta zaitez eta erradioa 2 unitatetara aldatzeko laukitxoa aktiba ezazu. Zein neurritan aldatu dira azalera eta perimetroa? Logikoa iruditzen al zaizu? Eta erradioak 3 neurtuko balu? (irudia leihotxoan sar dadin, arratoiaren gurpiltxoa mugi edo leiho grafikoaren ezkerreko aldean eskuineko botoiarekin klika dezakezu eta Zoom > 50% aukeratu)
Manuel Sada Allok GeoGebra-rekin egina (2005eko abendua)
|