Galileo eta hiru dadoak
Toscana-ko dukeak Galileori zera galdetu zion: 3 dado jaurtitzerakoan, zergaitik lortzen da 10 batura, 9 batura baino gehiagotan, nahiz eta hauetako bakoitza lortzeko 6 era desberdin egon?
Simulazioa:
Hiru dadoen jaurtiketak simulatzeko, n-ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoian klikatuz (pause gelditzeko).
- Banan banan jaurtialdi bakoitza kontrolatzeko: Irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- Irristailutik tiratuz.
500 jaurtiketa berriren simulazio berri bat egiteko F9 (edo Ctrl+R) tekla sakatu eta pazientzia apur bat izan behar duzu programak dena birkalkulatzen duen arte.
- Barra gorri biek zer adierazten dute? Nola aldatzen diren azal ezazu.
- Dukea zuzen zebilen, 10aren maiztasuna 9arena baino handiagoa zela esaterakoan? (n) jaurtiketa kopuruaren arabera zure erantzuna zehaztu
Problemaren ebazpenerako iradokizunak:
- Zeintzuk dira 9a lortzeko 6 era desberdin horiek? Eta 10a lortzeko?
- 12 aukera hoietako bakoitza ekiprobableak al dira? Zergaitik?
- Kalkula itzazu dagozkien probabilitateak.
- Zein izan zitekeen Galileok Toscanako dukeari emandako erantzuna?
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko abuztua