Zorteirenslea
Azokari batek 3 dado jaurtitzen ditu. Jokalariek 1etik 6rarteko edozein zenbakigaitik apustu egiten dute eta dadoetako batean beraien zenbakia ateratzekotan, sari moduan, jokatzen duten kopuru bera irabazten dute .
- Jokua justua dela iruditzen al zaizu?
Jokalariak animatzeko asmoz, azokariak zera esaten du: apustu egiten den zenbakia birritan agertzekotan, bikoitza ordainduko da eta hirutan, hiru dadoetan agertzekotan.
- Nori uste duzu egiten diola mesede, zenbaki errepikatuen kontuak? Azokariari? Jokalariari? Ala jokuak justua izaten jarraitzen du?
|
Premier Casino Events-etik hartutako irudia
|
Simulazioa:
Jaurtiketen simulazioa hasi aurretik, zure apustua (1etik 6ra) aukera ezazu, berez 5 duen fitxa mugituz.
Hiru dadoen jaurtiketak simulatzeko, n-ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoian klikatuz (pause gelditzeko).
- Banan banan jaurtialdi bakoitza kontrolatzeko: Irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- Irristailutik tiratuz.
n=200 -n simulazioa geratu ondoren, Bankuarentzako balantzea zein izan den azter dezakezu, baita (hasierako irristailutik tiratuz) beste zenbaki batzungaitik apustua eginez .
200 jaurtiketa berritako simulazio berri baterako, goikaldean eskuinetara dagoen () botoiaren gainean klika ezazu. Beste aukera arinago bat irristailua n=200-en finkatzea eta F9 (edo Ctrl+R) tekla sakatzea da: pazientzia apur bat izan behar duzu programak dena birkalkulatzen duen arte.
Problemaren ebazpenerako iradokizunak:
- Zein da dado bat jaurtitzerakoan bostik ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Zein da hiru dado jaurtitzerakoan bostik ez lortzeko probabilitatea (P0)? Zergaitik?
- Zein da hiru dado jaurtitzerakoan hiru bosteko lortzeko probabilitatea (P3)? Zergaitik?
- Zein da hiru dado jaurtitzerakoan bi bosteko lortzeko probabilitatea (P2)? Zergaitik?
- Zein da hiru dado jaurtitzerakoan bosteko bakarra lortzeko probabilitatea (P1)? Zergaitik?
- Kalkula ezazu bankuak esperotako irabazia: (P0 - P1 - 2.P2
- 3.P3). Emaitza hau nola ulertu beharko litzateke?
- Emaitza honek problemaren simulazioa ezeztatzen al du?
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko abuztua. Hasierako testuak Miguel
Barreras -tik hartuak