Jokalari batek bankuaren kontra partida jarraiak eta independienteak jokatzen ditu. Partida bakoitzean, irabazteko probabilitatea galtzekoaren berdina da: p=1/2. Jokalariak galtzen duenean, bankuari euro bat ematen dio eta irabazten duenean kopuru bera jasotzen du. Jokalariaren ondasuna zorizkoa da, partida desberdinen emaitzaren araberakoa. Jokalariak 10 euro irabaztean edo 5 euro galtzean erretiratzea pentsatu du.
Zein da 10 euro horiek lortzeko probabilitatea? Batez bestean zenbat partida jokatuko ditu jokalariak?
Partida desberdinak simulatzeko play klika ezazu. Abiadura irristailua tiratuz abiadura alda dezakezu.
Simulazio berri bat egiteko goikaldean eskuinetara dagoen () botoia saka ezazu.
Partida bakoitzean irabazteko probabilitatea ere alda dezakezu, baita paseoa gelditzeko topeak ere.
Partikularen paseoa zuzen batean izan beharrean, planoan izango balitz, mozkorraren ibilieraren problema izango genuke.
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina. 2010eko abuztua