Parabolaren ekuazio laburtua
- Zein da irudiko parabolaren ekuazioa?
- Bertan x eta y koordenatuak Q-renekin ordezkatzerakoan, zer gertatzen da?
- Q puntua irristatu ondoren aldaketak beha itzazu.
- P puntua irrista ezazu eta bere koordenatuak parabolaren ekuazioan ordezkatzerakoan zer gertatzen den beha ezazu.
- Zeintzuk dira parabolaren erpinaren, eta F fokuaren koordenatuak? eta bere zuzen zuzentzailearen ekuazioa?
- Zein da p parametroaren balioa (fokotik zuzentzailera dagoen distantzia)?
F fokua irrista ezazu eta aldaketak beha itzazu:
- Zer gertatzen da fokua zuzentzailetik urruntzerakoan? Eta hurbiltzerakoan?
- Zein da F(p/2,0) fokua eta d: x = -p/2 zuzentzailea dituen parabolaren ekuazioa?
(Zoom egin nahi baduzu, eremu grafikoaren gainean eskuineko botoiaz klika ezazu)
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko apirila)
|