Zirkunferentziaren ekuazioa
- Zeintzuk dira zirkunferentziaren C zentruaren koordenatuak? Eta bere erradioaren neurria zein da?
- Zein da zirkunferentziaren ekuazioa?
- Zeintzuk dira B puntuaren koordenatuak? Zer gertatuko litzateke zirkunferentziaren ekuazioan, x eta y koordenatuak B puntuenarekin ordezkatuko bagenitu?
P puntua irrista ondoren begira ezazu (behean) zirkunferentziaren ekuazioan x eta y koordenatuak P puntuenarekin ordezkatzearen emaitza.
- Zein punturen koordenatuek betetzen dute zirkunferentziaren ekuazioa?
C zentrua irristatu ondoren beha ezazu.
- Zein da C(1,2) zentrodun eta r=5 erradiodun zirkunferentziaren ekuazioa?
- Eta zentrua C(-5,2)-n balego? Eta C(0,0)-n balego?
B puntua irristatu ondoren beha ezazu.
- Zein da C(0,0) zentrodun eta r=3 erradiodun zirkunferentziaren ekuazioa?
- Eta C=(4,-2) eta r=1 balira?
- Orokorrean,
zein da C(a,b) zentrodun eta r erradiodun zirkunferentziaren ekuazioa?
Ondoko irudian zirkunferentzia morea bilatzera jolastu dezakezu: a, b eta r parametroen balioak alda itzazu zirkunferentzia biek bat egin arte.
Berriro hasteko, goikaldean eskuinetara dagoen
ikonoan klika ezazu.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko apirila-2007ko abuztua)
|