Zirkunferentziaren ekuazio orokorra
A, B eta C-ren balioak alda itzazu (puntu berdeak irristatuz) ondokoa ikustea lortu arte:
- C(1,3) zentrodun eta r=5 erradiodun zirkunferentzia.
- C(-4,2) zentroduna eta r=1 erradioduna
- C(0,-3) zentroduna eta r=2 erradioduna
- C(0,0) zentroduna eta r=3 erradioduna
- x²+y²+Ax+By+C=0, C(a, b)
zentrodun eta r erradiodun zirkunferentziaren ekuazio orokorra bada, zein da A eta a-ren arteko erlazioa? eta B eta b-ren artekoa?
A, B eta C-ren balioak aldatzen jarraitu, aldaketak behatu eta aztertu:
- x²+y²+Ax+By+C=0 ekuaziodun zirkunferentzia baten zentruaren koordenatuak eta erradioaren neurriak zeintzuk diren determinatzeko gai al zara A, B eta C-ren balioak ezagututa?
- Eta A, B eta C-k bete behar duten baldintza zirkunferentzia existi daiten?
Ondoko irudian zirkunferentzia morea bilatzera jolastu dezakezu: A, B eta C parametroen balioak alda itzazu zirkunferentzia biek bat egin arte.
Zoom egin behar baduzu, arratoiko gurpiltxoa erabil ezazu (edo, eremu grafikoaren gainean eskuineko botoiarekin klika ezazu)
Berriro hasteko, goikaldean eskuinetara dagoen ikonoan klika ezazu.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina
(2005eko apirila- 2008ko maiatza)
|