Elipse baten eszentrikotasuna
- Zeri esaten zaio elipse baten eszentrikotasuna? Zuzena al da irudiko elipsearen eszentrikotasunaren balioa?
e-ren balioa alda ezazu (puntu berdea irristatuz) eta aldaketak beha itzazu.
- Zein balioren artean alda daiteke elipse baten eszentrikotasuna?
- Nolakoak dira eszentrikotasun handiko (1-en inguruko) elipseak? Eta 0 eszentrikotasuneko elipsea?
- Ba al zenekien Lurra Eguzkiaren inguruan biraka ari dela 0.016751 eszentrikotasuneko orbita eliptikoak deskribatuz? Irudiko elipsearen eszentrikotasuna aurreko baliora hurbil ezazu. Deskriba ezazu lortutako irudia. Eguzkia non uste duzu kokatzen dela?
- Gure Eguzki Sisteman, eszentrikotasun handiena duten orbitak Marte (e=0.09) eta Pluton (e=0.25) planetenak dira . Egiazta ezazu orbita hauen itxura.
Hasierako irudia berreskuratzeko Actualizar botoia saka ezazu. a-ren balioak aldatu ondoren aldaketak beha itzazu.
- Zer dute amankomunean eszentrikotasun bereko elipseek?
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina
(2005eko apirila)
|