Hiperbolaren ekuazio laburtua
- Zein da irudiko hiperbolaren ekuazioa?
- Bertan x eta y koordenatuak Q-renekin ordezkatu itzazu, zer gertatu da?
- Q puntua irristatu ondoren aldaketak beha itzazu.
- P puntua irrista ezazu eta bere koordenatuak hiperbolaren ekuazioan ordezkatzerakoan zer gertatzen den beha ezazu.
- Zeintzuk dira hiperbolaren A eta A' erpinen koordenatuak?
Eta fokuenak?
- Zenbat neurtzen dute a=OA ardatzerdiak, c=OF distantziaerdi fokalak, eta b=OB zuzenkiak (ardatzerdi irudikaria) ? Zein da hiru neurri hauen arteko erlazioa?
- A eta B puntuak mugitu ondoren aldaketak beha itzazu. Zein da a eta b ardatzerdidun hiperbolaren ekuazioa?
- Zer gertatzen da b>a denean? Eta b=a denean?
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina
(2005eko apirila)
|