Zenbaki konplexuen biderketa: adierazpen grafikoa
Irristailu berdea erabil ezazu, bi zenbaki konplexuren biderketa lehenengo zenbaki konplexuarekin, koordenatu jatorriarekin eta (1,0) puntuarekin eraikitako triangelutik abiatuz nola lortzen den egiaztatzeko.
- Triangelu bi hauek zer dute amankomunean eta zein da beraien arteko desberdintasuna?
Ondoko zenbaki konplexuen arteko biderketak irudika itzazu:
- (-2-2i).(1+3i)
- (2+3i).(3-6i)
- (3+i).(-3-i)
- 5.(-2+i)
- (3+8i).i
- (-1-2i).(-1+2i)
Azter eta azal ezazu zer gertatzen den...
- ... edozein zenbaki konplexu i zenbakiarekin biderkatzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu zenbaki erreal batekin (parte irudikari nuluarekin) biderkatzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu bere konjokatuarekin biderkatzerakoan
Eta koordenatu polarrekin lan egiten baldin badugu? Ondoko irudia beha ezazu:
- Zein da z1, z2
eta z1. z2
-ren moduluen arteko erlazioa?
- Eta beraien argumentuen artekoa?
Zein da ondoko zenbaki konplexuen arteko biderketen balioa? Irudikatzeko, zenbaki konplexu bakoitzaren puntu afijoaren gainean eskuineko botoiaz klika eta Berdefini ezazu
- 530º.
1150º
- 315º.
275º
- 815º.
190º
- 50º.
245º
- 460º
bider bere konjokatua
- 3150º bider bere aurkakoa.
Ondoko puntuetan adierazitakoa egiterakoan gertatzen denaren arrazoia azaltzeko gai al zara?
- ... edozein zenbaki konplexu i-gaitik biderkatzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu zenbaki erreal batekin (parte irudikari nuluarekin) biderkatzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu bere konjokatuarekin biderkatzerakoan
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2008ko martxoa)
|