Zenbaki konplexuen zatiketa: adierazpen grafikoa
Irristailu berdea erabil ezazu, bi zenbaki konplexuren zatiketa bi zenbaki konplexuekin eraikitako triangelutik abiatuz nola lortzen den egiaztatzeko.
- Triangelu bi hauek zer dute amankomunean eta zein da beraien arteko desberdintasuna?
Ondoko zenbaki konplexuen arteko zatiketak irudika itzazu:
- (2+4i)/(4-2i)
- (1-4i)/(3+i)
- (5+i)/(-2-i)
- (-6+10i)/5
- (4-2i)/i
Azter eta azal ezazu zer gertatzen den...
- ... edozein zenbaki konplexu bere aurkakoarekin zatitzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu zenbaki erreal batekin (parte irudikari nuluarekin) zatitzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu i unitate irudikariarekin zatitzerakoan
Eta koordenatu polarrekin lan egiten baldin badugu? Ondoko irudia beha ezazu:
- Zein da z1, z2 eta z1/ z2 -ren moduluen arteko erlazioa?
- Eta beraien argumentuen artekoa?
Zein da ondoko zenbaki konplexuen arteko zatiketen balioa? Irudikatzeko, zenbaki konplexu bakoitzaren puntu afijoen gainean eskuineko botoiaz klika eta Berdefini ezazu
- 15150º/
280º
- 6225º/
375º
- 6225º/
190º
- 6225º/
20º
- 460º
zati bere konjokatua
- 3150º
zati bere aurkakoa.
Ondoko puntuetan adierazitakoa egiterakoan gertatzen denaren arrazoia azaltzeko gai al zara?
- ... edozein zenbaki konplexu bere aurkakoarekin zatitzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu zenbaki erreal batekin (parte irudikari nuluarekin) zatitzerakoan
- ... edozein zenbaki konplexu i unitate irudikariarekin zatitzerakoan.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2008ko martxoa)
|