Kalkuluaren oinarrizko teorema:
Interpretazio grafikoa
Irudia beha eta hausnar ezazu:
- Zein da marratutako azaleraren balioa? Zein unitatetan?
Zenbat balio du azalera unitateak?
- Zeintzuk dira kurbaren eta abzisa ardatzaren arteko ebakipuntuak? Zein da kurbaren eta abzisa ardatzaren artean sortutako azalera? (hau lortzeko, B puntua mugi ezazu)
- Azalera hau zeren integral definitu moduan definitzen da? Zelan adierazten da?
- Zein baliotararte irristatu beharko dugu B puntua, marratutako azalera zehazki azalera unitate bat izan dadin?
- Zein da azaleraren balioaren eta zuzenki bertikal berdearen arteko erlazioa?
- Nola uler daiteke
, baino handiagoa izatea
?
- B puntua mugitzerakoan kurba bat trazatzen da. Zein da kurba horren eta marratutako azaleren arteko erlazioa?
- Nola definituko zenuke azalera funtzioa?. Zein da bere adierazpen analitikoa?.
- Deriba ezazu eta f(x) funtzioarekin konpara ezazu .
- Egizu ateratako ondorioen laburpena
Oharra:
Adibideko funtzioa aldatu nahi baduzu, funtzioaren grafikaren gainean eskuineko botoiarekin klika ezazu,
Redefinir aukeratu eta bere adierazpen analitikoa alda ezazu
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina
(2005eko apirila)
|