Funtzio baten deribatua puntu batean , ideia grafikoa
Mugi itzazu
A eta B puntuak eta beha ezazu zer gertatzen den geroz eta gehiago hurbiltzen doazenean:
irudian zoom egiteko, arratoiaren gurpiltxoa erabil ezazu edo alderdi grafikoan eskuineko botoiarekin klika ezazu (hurbildu nahi izatekotan, irristatuz bistaratze gunea kontrola dezakezula gogoan izan)
- Zein da x=5 eta x=7 puntuen arteko BAT-a (Batazbesteko Aldakuntza Tasa)?
- Eta x=5 eta x=6 puntuen artekoa? Eta x=5 eta x=5.1-en artekoa?
- Egizu zoom
(eskuineko botoiarekin alderdi grafikoaren gainean klikatuz) x=5 eta x=5.001-en arteko BAT-aren balio ahalik eta hurbilena lor dezazun
- x=5 eta
x= 5.00000000001 puntuen artean, BAT-a zein baliotara hurbilduko dela estimatzen duzu?
- Zein da AAT-a (Aldiuneko Aldakuntza Tasa edo deribatua)
x=5 puntuan?
- Zein da AAT-aren eta kurbaren zuzen ukitzailearen arteko erlazioa puntuan?
- Zer neurtzen du funtzio baten deribatuak puntu batean?
Oharra:
Adibideko funtzioa aldatu nahi baduzu, funtzioaren grafikaren gainean eskuineko botoiarekin klika ezazu,
Redefinir aukeratu eta adierazpen analitikoa alda ezazu
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina
(2005eko apirila)
|