Zenbaki handien legea dado batekin
Dado baten jaurtiketen simulazio desberdinak simulatzeko, n-ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoia klikatuz (pause gelditzeko).
- Banan banan jaurtiketa bakoitza kontrolatzeko: irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- Jaurtiketa kopuru oso handietarako:irristailutik tiratuz (pazientzia apur bat izanik kalkulu guztiak egiten direnerarte)
Eskuineko taulen balioak beha itzazu:
- Zer adierazten du zutabetako bakoitzak?
- Jaurtiketa kopurua handitu ahala, joerarik ikusten al duzu?
- n=1500 baliora iristerakoan, R-ren balioa aldatu eta grafika berria beha ezazu.
- Zenbaki handien legeaz ezer entzun al duzu? Bere esanahia, zure edozein ikaskidek ulertzeko moduan azaltzen saia zaitez .
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko apirila.