Funtzio logaritmikoa
Puntu urdina grafikan zehar mugi ezazu bere koordenatuak behatuz:
- Zein da beraien eta grafikaren ondoan gorriz agertzen den formularen arteko erlazioa?
- Zein da funtzioaren izate eremua? edo beste era batean esanda, puntu urdinaren lehenengo koordenatuak zein balio har ditzake? eta bigarrenak?
- Zein da funtzioak ardatzekin duen ebakipuntua?
a parametroaren balioa aldatuko duen irristailua erabil ezazu eta aldaketak azter itzazu.
- f(x)= log2x eta f(x)= log4x grafikek zer dute amankomunean eta zein da beraien arteko desberdintasuna?
- Eta
f(x)= log2x, f(x)= log½x-ekin konparatzen baduzu?
- f(x)= logbx grafika guztiek zer dute amankomunean eta zein da beraien arteko desberdintasuna?
Ondoko irudian funtzio morea bilatzera jolas dezakezu: a parametroaren balioa alda ezazu bi grafikoek bat egin arte.
Berriro hasteko, goikaldean eskuinetara dagoen
ikonoaren gainean klika ezazu.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko apirila - 2007ko abuztua)
|