Problema:
8cm-ko oinarria (alde desberdina) eta 3cm-ko altuera duen triangelu isoszele batean inskribatu daitekeen azalera maximodun laukizuzenaren dimentsioak kalkulatu, laukizuzenaren aldeetako bat triangeluaren oinarriaren gainean dagoela suposatuz.
Irudia beha ezazu. Puntu berdea mugi eta aldaketak beha itzazu:
- Zer adierazten du ezkerreko puntu gorriak?: Zein da bere koordenatuen eta problemaren arteko erlazioa?
Aurreko puntu honen gainean eskuineko botoiarekin klika eta "trazoa" aktiba ezazu. Berriro puntu berdea mugi ezazu:
- Grafika berriaren zein puntu dagokio problemaren emaitzari?
- Egiazta ezazu "Erantzuna ikusi" aktibatuz.
6cm-ko oinarria eta 5cm-ko altuera duen triangelu batekin, prozedura errepika ezazu.
Esperimenta ezazu eta saia zaitez erantzunetan erregulartasunen bat aurkitzen.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko abuztua)
|