Problema:
Kartulina karratu batekin ertzak moztuz, taparik gabeko kutxa bat eraiki nahi dugu. Ertz hauen dimentsioak aurki itzazu, kutxaren bolumena maximoa izan dadin.
Irudia beha ezazu. Puntu berdea mugi eta aldaketak beha itzazu:
- Zer adierazten du ezkerreko puntu gorriak?: Zein da bere koordenatuen eta problemaren arteko erlazioa?
Aurreko puntu honen gainean eskuineko botoiarekin klika eta "trazoa" aktiba ezazu. Berriro puntu berdea mugi ezazu:
- Grafika berriaren zein puntu dagokio problemaren emaitzari?
- Egiazta ezazu pantailaren behekaldeko irristailuaren bidez.
Errepika ezazu prozedura, 4cm-ko aldea duen kartulina karratu batentzat.
Eta kartulina 8x5 cm-ko dimentsioak dituen laukizuzena bada?
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina
(2005eko abuztua- 2009ko urtarrila)
|