Problema:
Triangelu isoszele baten alde desberdina 12 cm-takoa da eta alde horrekiko altuera 5 cm-takoa.
Aurki ezazu altuera horretako puntu bat, bertatik hiru erpinetarako distantzien batura minimoa izan dadin.
Irudia beha ezazu. Puntu berdea mugi eta aldaketak beha itzazu:
- Zer adierazten du irudiko puntu gorriak?: Zein da bere koordenatuen eta problemaren arteko erlazioa?
Aurreko puntu honen gainean eskuineko botoiarekin klika eta "trazoa" aktiba ezazu. Berriro puntu berdea mugi ezazu:
- Grafika berriaren zein puntu dagokio problemaren emaitzari?
- Egiazta ezazu pantailaren behekaldeko irristailuaren bidez.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko abendua)
|