7b Problema :
AB=2r diametrodun zirkunferentziaerdi batean, AB-rekiko paraleloa den CD soka bat marrazten da. CD arkuaren erdiko puntuari E deitu diogu eta ACEDB pentagonoa irudikatu dugu. CD sokaren luzera kalkula ezazu pentagonoaren azalera maximoa izan dadin
Irudia beha ezazu. Puntu berdea mugi eta aldaketak beha itzazu:
- Zer adierazten du irudiko puntu gorriak?: Zein da bere koordenatuen eta problemaren arteko erlazioa?
Aurreko puntu honen gainean eskuineko botoiarekin klika eta "trazoa" aktiba ezazu. Berriro puntu berdea mugi ezazu:
- Grafika berriaren zein puntu dagokio problemaren emaitzari?
- Egiazta ezazu pantailaren behekaldeko irristailuaren bidez.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko abendua)
|